CLARA PROIEKTUA

PROIEKTUA

CLARAren helburu nagusia da tokiko agintarien, udaltzainen eta komunitateen gaitasunak hobetzea, hirietan elkarbizitza baketsua mehatxatzen duten gertaera arrazista zein xenofoboei eta gorroto-diskurtso zein -delituei aurrea hartzeko, horiek identifikatzeko eta horien aurka borrokatzeko.

Hori guztia ikas-komunitateen (CLAPS) bidez garatuko da, delitu hauen biktimendako jarraipen- zein babes-eredu batez osatuko da, Europako toki-esperientzietan ikasitakoa txertatuko da, eta sortutako produktu eta emaitzak helaraziko dira.

BAZKIDEAK

  • Madrilgo Udala
  • Fuenlabradako Udala
  • Málagako Udala
  • Salamancako Unibertsitatea
  • Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
  • Dinamia S. Koop. Madril
  • Bradford Hate Crime Alliance
  • Elxeko Udala
  • Iruñeko Udala
  • Leganéseko Udala 
  • Getafeko Udala

Proiektu honek Europar Batasuneko Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarrak (REC, 2014-2020) programaren finantzazioa eskuratu du.