2019ko sanferminetako lehen entzierroa bihar izango da, 21:00etan, Karlos III.aren etorbidean. Haurrendako entzierro bat izango da El Torico (Errioxa-Iruña) ganadutegi/konpainiaren eskutik eta horrekin batera zezen-lasterketei ez ezik, sanferminetako programa ofizialeko kaleko antzerki zikloari ere emango zaio hasiera. Kalejira horiek tradizio handia dute festetan, eta kaleko animazio jarduera sorta bat osatzen dute, familia osoari zuzendua. Ikuskizun formatu hori jada ohikoa da sanferminetako arratsaldeetan, eta ikusleak eramaten dituzte Hauek festak hauek! gunetik (Askatasun plaza), hiriko erdialderaino (Merindadeen plaza).
Entzierroak sei zezen puzgarri izango ditu, tamaina handi xamarrekoak, eta errefortzuzko sei gurditxo; dagokion osasun-artako zerbitzua eramango du (anbulantzia puzgarri bat), eta horretaz gain sei unai eta ikuskizunaren bi esatari-aurkezle ere izango dira. Hori guztia musikarekin girotuta. Ekitaldia hasteko, korrikalariek beroketa bat egingo dute eta egunkari tradizionalak banatuko zaizkie neska-mutilek kalkulatu ahal dezaten zezenen adarretarainoko distantzia. Saioa amaitzeko txuliaketa egongo da eta litxarreriak banatuko dira.
Aurten toki askotariko zazpi konpainia datoz Iruñera: Madril, Errioxa, Zaragoza, Pontevedra, Valladolid eta Lleidakoak, esate baterako. Horietako batzuk espazio honetan ohikoak dira jada, Kull D’Sac edo Almozandia konpainiak kasu. Uztailaren 6tik 13ra kaleko antzerkiak hainbat proposamen eskainiko ditu, ezaugarri komun batzuekin: zirku-era nabariko edukiak, sormenezko estetika bisual baten aldeko apustua eta izaera ibiltaria. Kalejirek askotariko gaiak izango dituzte ardatz: zirkua, burlesquea, 70eko hamarkadako psikodelia, herri-dantzaldiak zein erraldoi eta buruhandien tradizioa.
ANTZERKIA KALEAN. 21:00. KARLOS III.AREN ETORBIDEA
Uztailak 6
- Haurrendako entzierroa
- El Torico (Errioxa)
Uztailak 7
- Candore
- Bambolea (Madril)
Uztailak 8
- Psycodelia
- Troula (Galizia)
Uztailak 9
- El mundo del circo
- Troula (Galizia)
Uztailak 10
- Menuda banda parranda
- Almozandia (Zaragoza)
Uztailak 11
- Burlesque
- Kull d' Sac (Valladolid)
Uztailak 12
- Rum Rum Trasto Karts
- Xip Xap Teatre (Lleida)
Uztailak 13
- Pasacalles La Deli
- La Societé de la Mouffette (Madril)