SANFERMINETAKO AKREDITAZIOAK

Akreditazioak eskatzeko epea: MAIATZAREN 15etik EKAINAREN 15era, biak barne.

Iruñeko Udalak sanferminetako hiru ekitalditarako akreditazioa ematen die komunikabideei eta profesionalei: TXUPINAZOA, GAIXOA NI ETA ENTZIERROAK.

EVENTOS

 

TXUPINAZOA

UBICACIONES
Irudia
Casa Seminario
SEMINARIO ETXEKO BALKOIAK

Udalak Seminario Etxean balkoiak ditu, Udaletxeko eraikinera eta Udaletxe plazara begira, txupinazoa emateko. Eraikin horretatik, plazaren albo batean, suziriaren jaurtiketaren eta plazako giroaren irudiak hartzen ahal dira.

Irudia
foto
UDALETXEKO BARRUALDEA

Udaletxeko barrualdea, txupinazoa jaurtitzen den balkoiaren gelaurretik (prentsa-aretoa).

  • Ezin da balkoietara atera txupinazoa bota aurretik 
  • Ezin da balkoietara atera txupinazoa botatzen den unean

ENTZIERROA


NAHITAEZKOA da bai entzierroaren EGUN ZEHATZERAKO EGIAZTAPENA bai identifikazio-TXALEKOA eramatea. Txalekoa entzierrorako akreditatutako pertsonei emanen zaie akreditazioa jasotzean (20 euroko fidantza txaleko bakoitzeko; bueltan entregatzean itzuliko da).

TXALEKOA ENTZIERRORAKO IDENTIFIKAZIO-ELEMENTUA BAINO EZ DA.

ac
Ubicaciones
Irudia
Vallado
HESIA
  • Akreditazioak ez du esan nahi entzierroaren ibilbideko zutoinetan lekua gordeko denik.
     
  • Akreditatutako pertsonak entzierroaren ibilbidea mugatzen duten zutoin bertikaletan kokatu beharko dute, horretarako prestatutako tarteetan
     
  • Entzierroa amaitu ondoren, ibilbidean zirkulatzea librea eta irekia da pertsona guztiendako
Irudia
Balcones de Casa Seminario
SEMINARIO ETXEKO BALKOIAK
  • Sarrera mugatua entzierroaren ibilbide osoaren berri ematen duten komunikabideendako eta beste komunikabide eta/edo profesionalendako, haien proiektuaren eta beharren arabera
Irudia
Curva de Mercaderes
MERCADERES KALEKO BIHURGUNEA
  • Mercaderesko bihurgunerako sarbidea mugatuta dago. Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak zehaztuko du zein komunikabide eta/edo profesional sartuko diren

ZEZEN-PLAZA

Entzierroetan zezen plazaren barrualdeko akreditazioak kudeatzea Iruñeko Erruki Etxeari dagokio.

GAIXOA NI

UBICACIONES
Irudia
balcones de Casa Seminario
SEMINARIO ETXEKO BALKOIAK
  • Udaletxe plazara begira dauden Seminario Etxeko balkoiak
Irudia
foto
UDALETXEKO BARRUALDEA
  • Udaletxeko barrualdea, festei agur esaten zaien balkoiaren gelaurretik (prentsa-aretoa)
  • Ezin da balkoira atera agintariek jaiak agurtzen dituzten unean
Irudia
PLAZA CONSISTORIAL
UDALETXE PLAZA
  • Udaletxe plaza. Kalean bertan, agertokiaren ondoan dagoen eremu mugatuan
SOLICITUDES

 

LEHEN ALDIZ ETORTZEN DIREN KOMUNIKABIDEAK ETA PROFESIONALAK

Sanferminetara lehen aldiz etortzen diren komunikabide eta/edo profesional interesdunek mezu elektroniko bat bidali beharko dute sfacreditaciones@pamplona.es posta elektronikora, MAIATZAREN 15ETIK EKAINAREN 15ERA BITARTEAN, proiektuaren azalpen labur bat txertatuta.

Eskaera horri erantzunen zaio erabiltzaile bat, pasahitz bat eta inprimakiak betetzeko akreditazioen atarirako esteka bat bidaliz.

AURREKO URTEETAN AKREDITATUTAKO KOMUNIKABIDEAK ETA PROFESIONALAK

Aurreko urteetan akreditatutako komunikabideek eta profesionalek MAIATZAREN 14an jasoko dituzte akreditazioen atarira sartzeko erabiltzaile berria eta pasahitz berria.

Informazio hori komunikabide eta/edo profesional bakoitzak aurreko urteetan egindako kudeaketetarako bidali zuen erreferentziazko posta elektronikora bidaliko da.

AGIRIAK

Iruñeko Udalak NAHITAEZKO BI DOKUMENTU eskatzen ditu eskaerak baloratzeko:

EKAINAREN 16an, jada, ezinen da akreditazioen atarian sartu, eskabideak aurkezteko epea amaituta egonen baita. 

FECHAS DE INTERÉS

 

DATA INTERESGARRIAK

Irudia
calendario
AKREDITAZIOAK ESKATZEA

Akreditazioak eskatzea: MAIATZAREN 15etik EKAINAREN 15era bitarte, sfacreditaciones@pamplona.es posta elektronikoaren bidez 

Irudia
18
EMANDAKO AKREDITAZIOAK JAKINARAZTEA

Emandako akreditazioak jakinaraztea: EKAINAK 18

Irudia
ca
ALEGATZEKO ALDIA

Alegatzeko aldia: EKAINAREN 18 eta 19, sfacreditaciones@pamplona.es  posta elektronikoaren bidez

Irudia
ca
ALEGAZIOEN EBAZPENA

Alegazioen ebazpena: EKAINAK 22

CALENDARIO

 

AKREDITAZIOAK JASOTZEA

UZTAILAREN 1etik aurrera, PRENTSARAKO NAZIOARTEKO BULEGOAN (BALUARTE Biltzar Jauregia eta Auditoriuma)  (BEHIN-BEINEKO)


TXALEKOA ITZULTZEA

SANFERMINAK BITARTEAN, PRENTSARAKO NAZIOARTEKO BULEGOAN (BALUARTE Biltzar Jauregia eta Auditoriuma) (BEHIN-BEINEKO)