José Cruz Gurrutxagak antzezpen-munduan ibilbide luzea izan du, bai antzerkian (adibidez, Txalo, Tartean eta Vaiven taldeetan), bai telebistan (Jaun ta jabe, Goenkale eta Mi querido Klikowsky-n); eta aktore nagusia izango da IrriZikloko emanaldian, otsailaren 27an, asteazkenean. Umorea bakarrizketa aurkeztuko du, bizitza, lana, familiak, bikote-harremanak eta horrelako gaiak ardatz duten istorioak oinarri; batzuetan benetakoak eta besteetan asmatutako istorioak.
Euskarazko umore-zikloa, gazte zein helduentzat, Iruñeko Udalak antolatua, Nafarroako Antzerki Eskolan garatzen ari da, otsailaren 13tik martxoaren 12ra. Saio guztiak 20:00etan hasten dira. Agertokitik José Cruz Gurrutxagaz gain, Pez Limbo, Birjiñe Albira, Baltzizkueta, Mirari Martiarena, Idoia Torregarai, Mikel Martínez, Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz ere igarotzen ari dira. Sarrerak hiru euro balio du.
IrriZikloko hurrengo emanaldia martxoaren 6an izango da, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen Bakean dagoena bakean utzi proposamenaz, euskara eta generoa osagai dituela. Bukatzeko, martxoaren 12an, asteartearekin, Nafarroako Antzerki Eskolan bi emanaldi izango dira: Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Mikel Martínez antzezle eta idazlearekin, eta Komunak, Irati Agirreazkuenagarekin eta Arantzazu Sanzekin.
IRRIZIKLO. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00. SARRERA: 3 EURO
Otsailak 27, asteazkena
José Cruz Gurrutxaga. Umorea
Martxoak 6, asteazkena
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Bakean dagoena bakean utzi
Martxoak 12, asteartea
Mikel Martínez. Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña
Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz. Komunak