IrriZikloko euskarazko umorea, saio bikoitzean: bihar, 20:00etan, Birjiñe Albirak eta Baltzizkuetak Nafarroako Antzerki Eskolara eramango dituzte beren proposamenak

IrriZikloko euskarazko umorea, saio bikoitzean: bihar, 20:00etan, Birjiñe Albirak eta Baltzizkuetak Nafarroako Antzerki Eskolara eramango dituzte beren proposamenak
Datorren martxoaren 12a arte antolatutako bost saioetako bigarrena da
Irudia
Irudia

Bihar bigarren saioa izango da IrriZiklon, Iruñeko Udalak Nafarroako Antzerki Eskolan antolatutako euskarazko umoreko programazioan. Proposamena, 20:00etan, bikoitza izango da. Alde batetik, Birjiñe Albiraren Iruñetik Mundura eta, bestetik, Baltzizkuetaren Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez eskainiko dira.

Lehenik Iruñeko eguneroko bizitza iturri duen narrazio-sortako emanaldia taularatuko da, Birjiñe Albira antzezle eta ipuin-kontalariaren eskutik. Albirak ibilaldi luzea dauka antzerki-munduan, Trokolo antzerki-taldeko kide izan da eta hainbat antzerki-talde zuzendu ditu, direla amateurrak direla antzezle gazteenak. Halaber, bakarrizketaria da, eta, bere ondoren arituko den antzezlea bezala, Irrizikloan ohiko partaidea.

Baltzizkueta (Aitor Txarterina Fuentes) ipuin-kontalari, idazle eta antzerki-kritikari bizkaitarra zenbait komunikabidetan kolaboratzaile da, eta Euskalerria Irratian esatari aritu da. 1999an Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako Haurrendako Antzerki-Testuen VIII. Lehiaketa irabazi zuen, euskarazko modalitatean. Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez antzezlan laburra da, eta bertan azken 10.080 minutuetako literatur albisteak bilduko dira, ikaragarrienak, liluragarrienak, poetikoenak, sinesgaitzenak, goibelenak eta epikoenak. 

Saiorako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, 3 euroan eserlekuko.

 

IRRIZIKLO. GURRENGO EMANALDIAK

Nafarroako Antzerki Eskola
20:00.
Sarrera: 3 euro. Abonamendua: 10 euro

  • Otsailak 20, asteazkena
  • Birjiñe Albira. Iruñetik Mundura
  • Baltzizkueta. Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez
  • Otsailak 27, asteazkena
  • Jose Cruz Gurrutxaga. Umorea
¿Te ha sido útil esta página?