796 erakusten - 810@guztira
The Titanians taldearen jamaikar doinuak eta budu sustraiak dituen BIM (Benin International Musical) taldearen rocka izanen dira Compañía plazako protagonistak, astelehenean
foto Compañia plazako agertokiak hitzordu bikoitza du astelehenean: The Titanians taldearen Jamaikako doinuak, 20:00etan, eta BIM (Bénin International Musical) taldearen erritmo afrikarrak, 23:30ean. Plaza arratsaldez bertako talentua erakusteko eta munduko musikak Iruñeraino gerturatzeko gune alternatibo gisa finkatu da. The Titanians taldearen zuzeneko originalak abiatuko dira arratsaldean, sorkuntza propioa eta roots-reggae...Txistuak instrumentu gisa dituen aukera artistiko eta adierazkorrek ardazten dute Txistularien Alardearen 65. edizioa, astearte honetan, Sarasate pasealekuan
cartel Astearte honetan, uztailak 9, Sarasate pasealekuan Txistularien Alarde tradizionala eginen da eguerdian, Iruñeko Udalak eta Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroak antolatua. Alardeak 65 urte bete ditu, baina bizi-bizirik dago, eta aurten aldarrikatu egiten ditu txistuak instrumentu gisa dituen askotariko alderdiak, hala musika tradizionalerako nola garaikiderako. Horretarako, errepertorioak askotariko musikak...Gorka Urbizu bakarka arituko da lehen aldiz sanferminetan Gazteluko plazan emanen duen kontzertuan, zeinetan “Hasiera bat” disko berriaren abestiak joko baititu
Gorka Urbizu musikari nafarra bakarka estreinatuko da sanferminetan astearte honetan. Gazteluko plazan arituko da, goizeko ordu batean, gutxi gorabehera, Melenas talde iruindarraren ondoren. Berri Txarrak taldeko abeslari, kanta-idazle eta gitarra-jotzaileak jada ezagutzen ditu sanferminetako musika-gauak, 2018an Foruen Plazan jo baitzuten. Sei urte geroago, “Hasiera Bat” bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du....Errekor historikoa garraio publikoan: uztailaren 6an 274.382 bidaiari ibili ziren villavesetan, Txupinazoa larunbatean izan zen azken aldian baino % 7,4 gehiago
Asteburuan Iruñerriko garraio publikoak marka guztiak hautsi zituen, batez ere larunbatean (uztailak 6). 274.382 erabiltzaile izan ziren; kopururik handiena 2012tik, eta Txupinazoa larunbatean izan zen azken aldian, 2019an, baino % 7,4 gehiago. Igandean (uztailak 7) 255.589 bidaia egin ziren garraio publikoan, 2019ko egun berean baino % 13,13 gehiago. Horixe goraipatu...Jota-arratsaldea Iruñean, programa ofizialak Kultur Ondare Immaterialaren adierazpen horri eskaintzen dion egunean
foto Gaur, asteartea, uztailak 9, festen programa ofizialak Jotari eskaintzen dion eguna da. Musika-genero horren omenez, arratsaldean Udalak aurreikusi du 18:30ean jota-erronda bat egitea, Navarjota elkartearen eskutik, Udaletxe plazatik abiatuta. Ordu erdi geroago, Sarasate pasealekuko “Jota-soinuak” espazio egonkorraren barruan, AMUDISNA Desgaitasuna duten Emakumeen Nafarroako Elkartearen emanaldia izanen da. Emanaldi horrek,...Kondestable Civivoxak ‘Zentzumenen babeslekua’ sortu du, zaratekiko eta jende-pilaketekiko sentsibilitate handia duten haurrei bereziki zuzendua
Irla bat, musika eta mugimendu handiko zurrunbilo baten erdian. Baretasunaz, lasaitasunaz eta bestelako aisialdi xaloago batez gozatzeko gunea. Jende-pilaketarik gabe, bultzadarik gabe, zaratarik gabe. Hori da ‘Zentzumenen babeslekua’: proposamen ludiko bat, bereziki diseinatua desgaitasuna edo jendetzekiko eta soinu karrankariekiko sentsibilitate berezia duten haurrendako. Kondestablearen jauregian dagoen babesleku horrek leku baketsu...Foruen plaza gazteen erreferentziazko tokia da sanferminetako arratsaldeetan, askotariko jarduerekin eta musikarekin
Foruen plazan, arratsaldeak gazteei zuzenduta daude. Sanferminetako Gazte eremua plaza horretara itzuli da aurtengo sanferminetan; programazioa aurreko urteetakoaren antzekoa da, eta 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Uztailaren 14ra arte geratzen diren bost arratsaldeetan ia hogeita hamar jarduera eginen dira, hala nola erakustaldiak, lantegiak, puzgarriak eta kontzertuak. 19:00etatik...Kolektiboek gune propioa dute jaietan gozatzeko, Basotxoan, Taconeran, Antoniuttin eta O plazan
Sanferminetan hamarnaka kolektibok eramaten dituzte haien ikuspegiak hiriko espazio publikora. Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioak (FCRN) eta Nafarroa Oinez Fundazioak Basotxoan eta Taconeran dituzten ohiko guneez gain, aurten, Antoniutti eta Oko Andre Maria plazan Kultur Aniztasunaren Txirikorda osatzen dituzten kolektiboak eta Herri Sanferminak daude. Halaber, guztiek eskaintzen dituzte jarduerak: dantzak, jolasak,...Igandean, Sanferminetako azken egunean, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoi eta Buruhandien agurra, Kulturen Kalejira eta Los Tenampas taldearen kontzertua eginen dira
foto Dagoeneko festa-ordu gutxi gelditzen dira. Igandean, uztailaren 14an, 2024ko sanferminak amaituko dira, baina oraindik hogeita hamar bat jarduera gelditzen dira azken egunaz gozatzeko, 06:45ean dianak hasten direnetik gauerdian Gaixoa Nia egiten den arte. La Pamplonesaren musikak girotuko ditu erdiguneko kaleak lehen orduan, eta ondoren, 08:00etan, Miura ganadutegia protagonista izanen...2024ko sanferminetako Txupinazoa jaurtitzeko zazpi hautagaitzetako ordezkariak izanen dira gauerdiko Gaixoa Niko protagonistak
foto Gaixoa Niak aurten 2024ko sanferminetako Txupinazoa jaurtitzeko zazpi hautagaiak izanen ditu protagonista. Hautagaitza bakoitzeko ordezkariak Udaletxeko balkoira aterako dira gauerdian aurtengo jaiei agur esan eta 2025eko sanferminetarako atzera-kontaketari hasiera emateko. Zazpi hautagaitzek testu bat adostuko dute euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzeko Udaletxe plazan biltzen diren pertsonen aurrean. Honako hauen ordezkariak...San Martin zentroko zerbitzu medikoek eta Gurutze Gorriko anbulantzia bateko osasun-langileek San Fermin kalean bertan gertatu den neskato baten erditzean lagundu dute
foto Gurutze Gorriko anbulantzia bateko osasun-langileek eta San Martin zentroko zerbitzu medikoek gaur goizean erditze bat artatu dute San Fermin kalean bertan. Gertakariak goizeko 07:05 inguruan izan dira eta neskato jaioberria zein ama egoera onean daude. Gurutze Gorriko anbulantzia entzierroko dispositiboranzko bidean zihoan Errekoleten plazako osasun-arretarako puntuan zerbitzua egin ondoren,...Urtean zehar San Domingoko aldapan egoten da udalaren San Ferminen irudia eta bere horma-hobira itzuli da jaiak amaituta
foto Iruñeko Udalaren San Ferminen irudia, urtean zehar San Domingoko aldapan nagusi dena, gaur goizean itzuli da bere horma-hobira, 2024ko jaiak amaitu eta gero. Udal-langileek irudia, eta harresiko baoa ixten duen kristalezko atea ere jarri dituzte. Lan hori joan den uztailaren 5ean egindakoaren alderantzizkoa da, orduan hustu baitzuten zuloa eta...2024ko San Fermin jaien balantzea egiteko prentsaurrekoa
press_conferenceMusika Aretoak Kalean
press_conferenceAbuztuak 9, ostirala
12.00 Harrera haur sahararrei