Foruen plazan, arratsaldeak gazteei zuzenduta daude. Sanferminetako Gazte eremua plaza horretara itzuli da aurtengo sanferminetan; programazioa aurreko urteetakoaren antzekoa da, eta 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Uztailaren 14ra arte geratzen diren bost arratsaldeetan ia hogeita hamar jarduera eginen dira, hala nola erakustaldiak, lantegiak, puzgarriak eta kontzertuak. 19:00etatik 22:30era zabalik dago.
Asteazken arratsalde honetan, hasteko puzgarriak eta hiri-dantzen lantegia eta erakustaldia izanen dira; eta jarraian, sare sozialei buruzko lantegi bat eta rock-jaialdi txikia Jauja eta Hagoan taldeen eskutik. 2024ko uztailaren 11n, ostegunarekin, hauxe programatu da: puzgarriak; sanferminetako pankartak egiteko lantegia; zumba-masterclassa eta Demode Quarteten kontzertua. Eta ostiralean, jarduera gehiago: puzgarriak; kokteleria-lantegia; afrodance lantegia eta erakustaldia, eta jaialdi txiki-lantegi alternatiboa Dúo Dídyma eta Nakata Planet taldeen eskutik.
Uztailaren 13an, larunbatarekin: nerabeendako puzgarriak; herri-kirolen lantegia; sanferminetako oroigarrien lantegia eta tatuajeak, eta Txurru DJaren emanaldia. Oraindik ere indarrik edukiz gero, azken egunean hauxe egonen da: ur-puzgarriak; sanferminetako zapia dekoratzeko lantegia; holi-festa eta batukada Batu’klang taldearen eskutik. Azken DJ-saioa 21:00etan izanen da, Josu Rodríguez DJaren eskutik.
Halaber, Sanferminetako Gazte Eremuan egunero eskura daude Iruñerriko Mankomunitatearen ur-taberna bat eta alkoholik gabeko koktelak eta edariak saltzeko barra bat, arratsaldean indarrak berritze aldera.
FORUEN PLAZA, 2024
GAZTE EREMUA (12 – 17 urte. Uztailak 7 – 14. 19:00 – 22:30)
• Uztailak 10, asteazkena
o 19:00. Puzgarriak
o 19:15. Hiri-dantzen lantegia eta erakustaldia
o 19:15. Sare sozialei buruzko lantegia
o 20:30. Rock-jaialdi txikia, Jauja eta Hagoan taldeen eskutik
• Uztailak 11, osteguna
o 19:00. Puzgarriak
o 19:15. Sanferminetako pankartak egiteko lantegia
o 20:00. Zumba-masterclassa
o 21:00. Demode Quarteten kontzertua
• Uztailak 12, ostirala
o 19:00. Puzgarriak
o 19:15. Kokteleria-lantegia
o 19:30. Afrodance erakustaldia eta lantegia
o 20:30. Jaialdi txiki alternatiboa Dúo Dídyma eta Nakama Planet taldeen eskutik
• Uztailak 13, larunbata
o 19:00. Puzgarriak
o 19:15. Herri-kirolen lantegia
o 19:15. Sanferminetako oroigarrien lantegia eta tatuajeak aerografoz
o 21:00. Txurru DJa
• Uztailak 14, igandea
o 19:00. Puzgarriak eta ur-jaia
o 19:15. “Dekoratu zure zapia” lantegia
o 19:30. Holi-festa
o 20:00. Batukada, Batu’klang taldearen eskutik
o 21:00. Josu Rodríguez DJa