856 erakusten - 870@guztira
Gabriel Imbuluzqueta kazetariak jaso du 2019ko Txondorra-egur ikatza saria, Nafarroako kultura tradizionalaren inguruan egin duen ikerketa- eta narrazio-lan zabalarengatik
entrega premio txondorra Gabriel Imbuluzqueta kazetariak 2019ko Txondorra-egur ikatza saria jaso du Iruñeko alkate Enrique Mayaren eskutik. Olentzeroren Lagunen Elkarteak Iruñeko Udalarekin elkarlanean sustatzen duen sari honek aintzatetsi egin nahi du jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakundea. Alkatearen eskuetatik jaso du kazetariak Benito...IRUÑEKO LURPEKO APARKALEKUEN TARIFEN EGUNERAKETA
Imagen Hiriko lurpeko aparkaleku publikoen tarifa eta kanonez bezainbatean, Iruñeko Udalak datorren urtean zein eguneraketa egon daitekeen erabaki du. Eguneraketa egiteko, 2022ko urritik 2023ko urrira egon den Kontsumoko Prezioen Indizea –% 3,2– aplikatu da. Prezio berriek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Gazteluko plaza Txandakako Modalitatea 2024ko zerga-oinarria Zenbatekoa guztira...Bihar hasiko da Karlos III.aren etorbideko kaleko antzerkia: uztailaren 6tik 13ra, 21:00etan, Askatasun plazaren inguruan egingo den kalejira sorta
2019ko sanferminetako lehen entzierroa bihar izango da, 21:00etan, Karlos III.aren etorbidean. Haurrendako entzierro bat izango da El Torico (Errioxa-Iruña) ganadutegi/konpainiaren eskutik eta horrekin batera zezen-lasterketei ez ezik, sanferminetako programa ofizialeko kaleko antzerki zikloari ere emango zaio hasiera. Kalejira horiek tradizio handia dute festetan, eta kaleko animazio jarduera sorta bat osatzen...Gaur, 17:30ean, atzo euria zela-eta bertan behera utzitako Troula konpainiaren kale-antzerkia egingo da, oinezkoendako Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren ondoan
Familiek hitzordu bikoitza dute gaur, asteartean, kaleko antzerkian. Iruñeko Udalak eta Troula konpainia galiziarrak adostu dute atzo euria zela-eta bertan behera utzitako Psycodelia emanaldia gaur egitea, 17:30ean, ohiko tokian, hots, oinezkoendako Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren ondoan. Ikuskizuna gosegarri modukoa izango da, gero, 18:00etan, Hauek festa hauek! haurrendako gunea irekiko...Iruñeko Udalak harrera egin die ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiei omenaldia egite aldera programan haiei zuzendutako egunean
Iruñeko Udalak harrera egin die gaur eguerdian ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiak omendu nahi izan dituen ekitaldi batean, gaur, uztailak 12, programan haiei bereziki zuzendutako eguna baita. José María Iturriaga González, Carmen Romeo Malo, Juana Ibarrola Díez De Ulzurrun eta Josefa De Acha Villarrek parte hartu dute...2019ko sanferminen balantzea
press_conferenceEgile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketara lanak aurkeztu ahal dira azaroaren 5a arte, poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak modalitateetan
Iruñeko Udalak Egile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du, hiru modalitateetan: poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren arauekin bat). Lehiaketak 13.000 euro banatuko ditu saritan, modalitate bakoitzeko hiru sari daudelarik, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak 250 euroko lau aipamen...18.445 pertsonak bisitatu dute Ciga Bilduma, hura ireki eta lehenengo hiru hilabeteetan
Guztira 18.445 pertsonak bisitatu dute, otsailetik maiatzera bitarte, Javier Ciga Echandiren (1877-1960) museo-bilduma iraunkorra Pompelo Civivoxean. Erakusketak 133 lan biltzen ditu modu iraunkorrean eta pintore iruindarraren ondare piktorikoan barnako ibilbide bat egiteko aukera ematen du, garaiko gizartea zintzoki islatze aldera. Erakusgunean informazio-material berria (aretoko orria eta koadernoa) txertatu dute berriki:...Arga ibaiaren parkea
Imagen rio arga Informazio praktikoa Ibilbidea: Sorauren eta Irotz-etik Ibero arte Luzera: 34 km Web-a: Iruñeko Ibai Parkea Mapa: Ibaiaren Ibilbidea Ibilbidea: Iruña Berdea da 360ºeko bisita birtuala Ingurumen heziketako jarduerak San Andres errota Atarrabian : bisita gidatuak eta tailerrak Atarrabiako pilategia : Atarrabiako Informazio eta...Iruñeko Udalak ingurumen- eta gizarte-esparruko zerga-pizgarri berriak sartuko ditu tributuen eta prezio publikoen araudian
Iruñeko Udalak ingurumen- eta gizarte-esparruko zerga-pizgarri berriak sartuko ditu tributuen eta prezio publikoen araudian, prentsaurrekoan Enrique Maya Iruñeko alkateak eta María Echávarri Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak azaldu dutenez. Prezio publikoak erregulatzeko arauak eta zerga-ordenantzak moldatzeko aurreproiektua goizean aurkeztu zaio Tokiko Gobernu Batzarrari, kontsulta eta informazio publikorako prozedura hasteko, Tokiko Gobernu...Irailaren 7an –larunbatarekin–, Pim Pam Ville musika-jaialdiaren edizioak zortzi musika-proposamen eskainiko ditu Burgoen plazan, eklektikoak eta tokikoak zein nazioartekoak
Hirugarren urtez jarraian, Burgoen plazan eginen da Pim Pam Ville jaialdia. Irailaren 7an eginen da, ohi denez, Batasunaren Pribilegioaren kariaz antolatutako ekitaldietan. Zortzi kontzertuk osatuko dute musikalki eklektikoa den programa, rock-, punk-, psicodelia-, garage- zein folk-joerez, non nazioarteko taldeek –The Fleshtones, The Kids eta The Mani-Las, adibidez– zein tokikoek –Kokoshca...Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro ohiak jaso du Iruñeko IV. Zapia
Goizean Enrique Maya Iruñeko alkateak Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro ohiari eman dio Iruñeko Zapia, laneko zereginetan hiriko izena eta irudia bultzatzeko ekarpena egin dutenei ematen zaien aintzatespena. Ekitaldia Udaletxeko harrera-aretoan izan da, eta, ohi denez, Burguen Batasunaren Pribilegioaren ospakizunerako prestatutako programazioaren barruan. Iruñeko Udalaren Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sariei...Astelehenetik aurrera eman daiteke izena Ingurumen Hezkuntzako Museoak abuztuaren 6tik 9ra taldeentzat antolatuko dituen ingurumen-lantegietarako
Ingurumen Hezkuntzako Museoak abuztuaren 6tik 9rako asterako antolatu ditu hiru lantegi, elkarte, kolektibo, udako ludoteka, dibertsitate funtzionala lantzen duten entitate eta abarretan dabiltzan haur-, gazte- zein heldu-taldeei zuzenduta. Izena astelehenetik aurrera ematen ahalko da, 948 420 984 telefonoan edo museoambiental@pamplona.es helbide elektronikoan. Lantegiak lau egunetan egingo dira, eta egun bakoitzean...Ostegunean, uztailak 25, Donejakue Bideko mugarrietan barnako bisita gidatu bat zein zuzeneko musika entzun eta ardoa dastatzeko saio bat, biak doan, izena aurretik eman behar bada ere
Iruñeko Udalak aurrera darama udarako jarduera-proposamena. Aste honetan, hiriko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen duten bisita gidatuez gain, bertoko folklorera hurbiltzea proposatzen da, Zaldi Zuriko Karrikadantzaz, asteartean, eta, ostegunean, Donejakue Bidean eta Ultreia interpretazio-zentroan barnako bisitaldi berezi batez zein ardoa dastatu eta zuzeneko musika entzuteko saio batez, atari zabalean. Jarduera...