Urtean zehar San Domingoko aldapan egoten da udalaren San Ferminen irudia eta bere horma-hobira itzuli da jaiak amaituta

Urtean zehar San Domingoko aldapan egoten da udalaren San Ferminen irudia eta bere horma-hobira itzuli da jaiak amaituta
Irudia jatorrizkoaren erreplika da, peñena da eta urtean zehar etxe batean gordetzen da
foto


Iruñeko Udalaren San Ferminen irudia, urtean zehar San Domingoko aldapan nagusi dena, gaur goizean itzuli da bere horma-hobira, 2024ko jaiak amaitu eta gero. Udal-langileek irudia, eta harresiko baoa ixten duen kristalezko atea ere jarri dituzte. Lan hori joan den uztailaren 5ean egindakoaren alderantzizkoa da, orduan hustu baitzuten zuloa eta entzierroetarako libre utzi.

San Domingoko horma-hobian sanferminetan egoten den irudia 1978koa da, eta peñena da. Entzierro bakoitza hasi aurretik gazteek babesa eskatzen diote irudi horri, hiru kantu abestuta 7:55ean, 7:57an eta 7:59an, gaztelaniaz eta euskaraz. Peñen irudia egunero jarri eta kentzen da, eta, festen ostean, etxe batean gordetzen da. Irudiaren ondoan, peñen zapiak, argimutilak, kandelak eta loreak jartzen dituzte.

San Ferminen irudia tradizio horren hasieran, 70eko hamarkadan, desagertutako Ospitale Militarreko leihate batean jartzen zuten, gaur egun Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentua dagoen tokian. 1978ko iraileko sanferminetan aldatu zen irudia eta orain jartzen dena jarri, eta 1981ean, Iruñeko Udalak harresi-atalean horma-hobia egokitu zuen.

¿Te ha sido útil esta página?