826 erakusten - 840@guztira
Pio XII.aren etorbidean trafikoa moztuko dute apirilaren 1ean eta 2an Antso Azkarraren eta Armada etorbideen artean, asfaltatzeko lanen ondorioz: bihar hasiko dituzte, ostiralarekin, eta apirilaren 3an amaituko
6 fasetan eginen dituzte igarobide jasangarria handitzeko lanak, eta datorren astean egin beharrekoak eginda, hirugarren fasea amaituko dute. Antso Azkarraren eta Armada etorbideen arteko Pio XII.aren etorbidearen zatia asfaltatuko dute, hiriaren erdigunerako noranzkoan. Gaur hasiko dira lanak prestatzen, eta apirilaren 3an amaituko dituzte; nolanahi ere, apirilaren 1ean eta 2an baino...Zabalik da Minaberri itzulpen-bekaren II. deialdia: 30 urtetik beherako itzultzaile hasiberriek izanen dute itzulpen-bekara aurkezteko aukera
Minaberri itzulpen-beka gazteei begira sortu zen, gazte-literaturako lan esanguratsuak euskaratzeko xedez. EIZIEk 30 urtetik beherako itzultzaile hasiberriendako bekaren deia egin du, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta CEDRO erakundearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz. Aurten Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur & fils obra euskaratuko da. Deialdian parte hartu nahi dutenek bekaren helburu den...‘Plasta’ erakusketak modu bisualean lantzen ditu gizakiek erabakiak hartu baino lehen izaten dituzten estimuluak eta prozesu mentalak
Bi artistek artelan fisikoak eta digitalak baliatzen dituzte, eta musika esperimental etereo eta errepikakorraz lagunduta, munduaz eta identitateaz hausnartzera gonbidatzen dituzte ikusleak. Plasta erakusketa Ziudadelako Bolborategian egonen da ikusgai, maiatzaren 4ra arte. Íñigo Gómez Eguíluz Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak eta bi artistek gaur goizean aurkeztu...Udalak Guelbenzu Zinema eratzeko parte hartzeko prozesua jarri du abian, eta gune hori funtsezkoa izanen da Arrosadia-Milagrosa eraldatze aldera
cines guelbenzu Iruñeko Udalak datorren astean jarriko du abian parte hartzeko prozesua: Guelbenzu Zinema eraldatzeko oinarrizko ildoak ezartzea da helburua, betiere Ekintza Plan Integratuak Milagrosa-Arrosadian aplikatu nahi duen proposamena aintzat hartuta. Udalak bilerak eginen ditu kolektibo eta elkarteekin, lantegi bat antolatuko du, eta proposamenak bilduko ditu; hala, aurrera eginen...Udalak 226.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Arrotxapeko Garde eta Joaquín Lizarraga kaleetan berdegune gehiago jartzeko
Iruñeko Udalak abenduan abiatu zituen Arrotxapeko Garde eta Joaquín Lizarraga kaleetako lanak, berdegune gehiago sortu eta nagusiki urbanoak diren kaleak birnaturalizatzeko xedez. Hirigintza Gerentzia eta Batzordea eremu horretan izan dira gaur goizean, aurrez aurre ikusteko berdegune berrien diseinua: Udalak 226.596,67 euro inbertitu ditu lan horietan, BEZa barne. Lanen helburua da...Aniztasuna da Artea Oinez 2025 ekimenaren gakoa: 90 sortzailek hartuko dute parte ‘Artea ikusmenetik harago’ erakusketan
Artea ikusmenetik harago erakusketa kolektiboa Kondestablearen jauregian jarriko dute ikusgai gaurtik ekainaren 1era arte: 90 sortzailek parte hartu dute, eta Josu Reparaz Leiza izanen da komisarioa. Aurtengo Nafarroa Oinez Paz de Ziganda Ikastolak antolatuko du, eta urriaren 19an ospatuko da, Atarrabian; urtero bezala, euskararen jaiari lotuta egonen da 2025eko Artea...Apirilak 10, osteguna
08:00 Gobernu-taldearen bilera 09:30 Bilera herritarren gaiak lantzeko (Artzapezpikua) 12:00 Bisita gidatua ikasleei Iruñeko udaletxean 13:00 Hitzarmena sinatzea Euskaraldiarekin (alkatearen bulegoan) 18:00 Pamplona Actual Sariak banatzeko ekitaldia (Iruñeko Katedraleko errefektorioa)Iruñeak 350.000 euro inbertitu ditu Mendillorriko espaloiak eta galtzadak hobetzeko
Iruñeko Udalak Mendillorriko espaloiak eta galtzadak hobetzeko lanak egin ditu azken asteotan, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko xedez. Lanetan 350.000 euroko inbertsioa egin da, eta batez ere Gorraitz Kontzejuaren kalean eta bere ingurunean esku hartu dute. Hirigintza Gerentziako Kontseiluko eta Iruñeko Udaleko Hirigintzako Batzordeko kideak inguru horretan izan dira, eta...Apirilak 15, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Bisita Polo Parkera Lehendakaritza Batzordearekin (Volkswagen) 11:30 Bilera Hirigintzako Alorrarekin (alkatearen bulegoa) 19:00 2.100 urteko elkarbizitza hitzaldi-zikloa Kondestableko ekitaldi-aretoaIruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko duten hitzarmena berritu dute
Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak gaur sinatu dute urte osorako 12.000 euroko dirulaguntza izenduna emateko hitzarmena. Hizkuntzaren inguruko aholkularitza-lanetarako eta Euskaltzaindiaren argitalpenen hedapenerako izanen da laguntza. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Andres Urrutia Badiola Euskaltzaindiko lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Urrutiarekin batera, hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Sagrario Aleman euskaltzain eta...Amaiur Ikastolara joateko bi bide berritu dituzte Eskolarako Bide Seguruak proiektuaren barruan, ikastetxean mugikortasun jasangarria bultzatzeko
Iruñeko Udalaren Eskolarako Bide Seguruak proiektuaren barruan Amaiur ikastolara joateko bi bide berritu dituzte Iturraman: Iturramako bidea eta Donibaneko bidea. 2017an zabaldu zituzten bi bide horiek, eta aitzindari izan ziren hirian. Orain hobetu egin dituzte, haurrak ikastolara oinez joan ahal izateko: bidean seinaleak jarri dituzte eta segurua da, hala haurren...Ioana Hernández Arriaga iruindarrak ‘Heziera’ erakusketa prestatu du zeramikazko sorkuntzekin: materialen inguruko hausnarketa bat da, eta zaldiketa du ardatz
Expo Horno Ioana Hernández Arriaga artista iruindarraren Heziera erakusketa ekainaren 29ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Labean. Zeramika da erakusketaren protagonista, eta zaldiketarekin lotutako artisau-elementuak lantzen ditu. Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zuzendariak eta Ioana Hernández Arriagak erakusketa aurkeztu dute; artistak objektuen materialtasunarekin lan egiteko interesa islatu...Liburuaren eta Lorearen Egunaren inguruko ekitaldien aurkezpena
press_conferenceApirilak 29, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Elkarrizketa Euskadi Irratian 17:30 Ángel de Aralarri harrera, harrera-aretoan