IrriZiklok umorea eta komedia protagonista dituzten formatu txikiko euskarazko bost obra eskainiko ditu, martxoaren 6tik apirilaren 9ra bitarte, Nafarroako Antzerki Eskolan

IrriZiklok umorea eta komedia protagonista dituzten formatu txikiko euskarazko bost obra eskainiko ditu, martxoaren 6tik apirilaren 9ra bitarte, Nafarroako Antzerki Eskolan
Ikuskizun bakoitzerako sarrerak txarteldegietan eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean daude salgai, 5 euroan, eta ziklo guztirako bono bat dago, 20 euroan
Irriziklo 2022

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak txarteldegietan eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean daude salgai, 5 euroan, eta ziklo guztirako bono bat dago, 20 euroan

Nafarroako Antzerki Eskolan IrriZikloren beste edizio bat eginen da, martxoaren 9tik apirilaren 6ra bitarte, Iruñeko Udalaren eta NAEren programa bat formatu txikiko euskarazko bost obrarekin. Umorea eta komedia eta askotariko gaiak, hala nola, familia barruko harremanak, heroiak, politika eta musika, Iruñeko kultur agendan jada tradizionala den zikloaren identitate-zeinuak dira. Saioak asteazkenetan  izanen dira, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude, 5 euroan, NAEko txarteldegietan eta www.laescueladeteatro.com webgunean. Bost saioetarako bonua eskuratzeko aukera dago 20 euroan.

Xentimorik Gabe taldeak irekiko du zikloa martxoaren 9an, “Gu primer!” antzezlanarekin. Antzezlanak artistak eta musikariak diren bikote baten istorioa kontatzen du. Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak,“programa” berezi bat prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute eta bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko dituzte. Gaurkoan sekretu handi baten berri emanen dute: ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak.

Astebete geroago, martxoaren 16an, asteazkenarekin, Xabier Artiedak “Everybody Needs Heroes!” lana aurkeztuko du Nafarroako Antzerki Eskolako agertokian. Adierazpen fisikotik abiatuta, aktoreak heroiak hartuko ditu abiapuntu gisa, beren bizipenak kontatuz, haiek duten erantzukizun handiarekin jolastuz eta haien irudia umorez berrerabiliz. Komedia dibertigarria, ikusleak begiak irekita eta adi mantenduko dituena.

Umorea robotikari, familiari eta politikari buruz

Martxoaren 23an Nomofobikak taldearen txanda izanen da, “Hackerrak” lanarekin, robotika, adimen artifiziala, datuen lapurreta masiboa, cookieak edo algoritmoak jorratzen dituen proposamena. Lan falta dela eta, hiru aktoreek robotika aztertzeko inteligentzia artifizialeko proba batzuetan parte hartzea onartzen dute. Probak egin ahala, betebeharra alde batera utziko dute eta ozen adieraziko dituzte haien sentimenduak, eta hitz eginen dute hacker-komando bat sortzeko beharrari buruz eta interneteko kable oso lodia mozteari buruz.

“Eta kiTTorik ez!” da Les Bobé-boBé taldeak martxoaren 30ean taularatuko duen lanaren izenburua. Protagonistak hiru ahizpa dira, baina haietako bat hilda dago. Beste biak bikiak dira, bata txepela da eta bestea ere... batzuetan. Eta sekretu bat dago, izan ere, harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Magia eta misterioa nahasten dituen koktel bat da, adierazpenaren bidezko mezu garrantzitsu batekin, hitzek baino pisu handiagoa duena. Umore absurdo eta dibertigarri dosi handiak.

Apirilaren 6an “Lehendakari gaia” antzezlana taularatuko da, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik. Lehendakari izendatu berria bere inbestidura-hitzaldia prestatzen ari da, baina azken orduan arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldiak eta diskurtsoa eman beharrak tik arraro, barregarri eta jasanezin bat eragin diote aurpegian, kendu ezina. Arazoa bideratzeko psikiatra bat agertuko da eta ondorioz, bien artean elkarrizketa dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

 

¿Te ha sido útil esta página?