6.561 herritarrek egin dute ibilbide nordikoa Udalarekin

6.561 herritarrek egin dute ibilbide nordikoa Udalarekin
Iruña izan zen jarduera osasungarri hori programatu zuen Espainiako lehen hiria duela 15 urte, eta konfinamenduan bakarrik gelditu da bertan behera jarduera
Irudia
Irudia
Irudia

2008an, Iruña izan zen lehen hiria Espainian Ibilketa Nordikoa egitea ariketa fisiko osasuntsu gisa bultzatzen Udalaren osasun-sustapeneko programa hori hasi zenetik, Udalak alternatiba hori eskaini du etenik gabe, salbuespen bakarrarekin: 2020ko martxoan programa nahitaez bertan behera geratu zen COVID-19a zela-eta Alarma Egoera Deklaratzearen ondoriozko mugikortasun-murrizketengatik. Guztira, eta apirilaren 30eko saioa barne hartuta –dagoeneko leku guztiak beteta– 15 urtean 276 egun izan dira, eta batezbesteko 27 pertsona talde bakoitzeko. Une hauetan badaude leku libreak maiatzeko eta ekaineko “Udaberriko ibilketa nordikoetarako”.

Ibilketak beti programatzen dira aire zabalean ariketa fisikoa egiteko ezaugarri klimatologiko egokiak aurreikusten diren hilabeteetan, udaberrian eta udazkenean, oro har. Gainera, Iruñeko ingurumen-, gizarte- eta hirigintza-ezaugarriek izugarri errazten dute ariketa mota hori egitea, oinarri duena ibiltzea erabiltzailearen altuerara egokitutako eta ibilera bultzatzea errazten duten bi makilen laguntzarekin. Ariketa gisa, ibilketa nordikoak ohiko ibilketak baino onura gehiago ekartzen dizkio osasunari. Izan ere, bihotz-biriketako errendimendua handitzen du, eta sortzen duen neke sentsazioa txikia da. Jende mota ororendako egokia den arren adinekoei bereziki zuzenduta dago, zahartze aktiboa errazten baitu; hori dela eta, udal-eskaintzak hainbat egoeratarako paseoak izaten ditu, hastapenetik hasi eta jarduera fisiko biziraino.

Iaz, 728 herritarrek parte hartu zuten eskaini ziren 56 saioetan, talde mugatuetan, eta 13 laguneko izan zen batezbestekoa saio bakoitzeko (talde horietan eskaintzen ziren lekuen % 100 funtzionatzen jarraitu zuen, baina osasun-segurtasuneko arauek mugatuta). Baina joera argia da: 2008an 255 herritarrek parte hartzen zuten, eta 2018an eta 2019an, aldiz, urtero 1.000 pertsona baino gehiagok ematen zuten izena jarduera horretan. Izan ere, 2019an ibilketa nordikoa eta ariketak uztartzen saiatu ziren, Udalak hiriko ia auzo guztietan instalatutako aire zabaleko gimnasia-zirkuituetan. Ariketa fisikoko taldeak beti begiraleez lagunduta doaz, zeinek saio bakoitzaren hasieran jarduerari buruzko oinarrizko ezagutzak eman eta ibilketaren aurretiko beroketak eta ondorengo luzapen ariketak egiten laguntzen baitute.

Maiatza eta ekaina makilekin ibiltzeko

Udaberri honetan udal programazioak  12 ibilketa eskaintzen ditu, saio bakoitzeko 26 lekurekin, larunbatetan, eta Civivox sareko zentroetatik irten eta hiriaren inguruetatik ibiltzen dira. Edizio honetan ibilketak 09:30etik 13:00etara egiten dira. Apirilean egindako lehenengo bietan 23 eta 26 leku bete dira, hurrenez hurren, eta azken horretan itxaron-zerrenda zegoen.

Zehazki, une honetan, honako hauetan daude leku libreak: Zabalgunea (apirilak 23 eta maiatzak 28), Sanduzelai (apirilak 30 eta ekainak 25), Milagrosa (maiatzak 7 eta ekainak 18), Mendillorri (maiatzak 14 eta ekainak 11) eta Kondestable (maiatzak 21). Lehengo bietarako, apirilaren 23 eta 30erako, 4 eta 3 leku besterik ez dira gelditzen, hurrenez hurren.

Nahi duen orok izena eman dezake 010 Herritarrendako Arretako Telefonora edo 948 420100 telefonora deituta. Izena emateko kuota 5 eurokoa da saio bakoitzeko, eta ordainketa telefono deia egiten den bitartean egin daiteke kreditu-txartelaren zenbakiaren bidez. Prezioaren barruan makilen mailegua sartzen da, eta makilak erabilera bakoitzean desinfektatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen saio guztietan eman dezake izena. Informazio osoa udal-webgunean eskuragarri dago.

Iruñeko Udalaren ibilketa nordikoak

 

 

Urtea

Kop.

Egunak

Saioen aldia

 

Pertsona kopurua saioko

 

Betetako lekuen kop.

 

2008

17

Iraila-Azaroa

15

255

2009

10

Martxoa-Maiatza

22

241

2009

15

Iraila-Azaroa

22

330

2010

8

Apirila-Ekaina

30

240

2010

7

Urria-Azaroa

30

210

2011

6

Apirila-Maiatza

30

180

2012

7

Apirila-Maiatza

28

196

2013

4

Maiatza

28

112

2014

4

Maiatza

28

112

2014

6

Iraila-Urria

28

168

2015

4

Maiatza

28

112

2016

12

Apirila-Ekaina

26

312

2016

4

Maiatza

29

116

2016

8

Iraila-Azaroa

25

200

2016

5

Urria

25

125

2017

18

Iraila-Azaroa

28

504

2018

21

Apirila-Ekaina

28

577

2018

18

Iraila-Azaroa

28

482

2019

38

Martxoa-maiatza*

15

562

2019

18

Iraila-Azaroa

30

482

2020

2

Martxoa* *

30

60

2020

16

Iraila-Azaroa

15 - 23

308

2021

18

ekaina

28

504

2021

8

Iraila

28

224

GUZTIRA

274

 

 

6.512

 

  • *jarduera atari zabaleko gimnasioetan egiten diren ariketekin osatzen da.

 

  • **Jarduera bertan behera gelditu zen COVID-19a zela-eta Alarma Egoera Deklaratzearen ondoriozko mugikortasun-murrizketengatik.

 

¿Te ha sido útil esta página?