Iruñeko Udaltzaingoak ikasturte honetan 360 prestakuntza-hitzaldi eman dizkie 8.000 ikasle baino gehiagori, besteak beste, eskola jazarpen, ciberbullying eta sare sozialen inguruan

Iruñeko Udaltzaingoak ikasturte honetan 360 prestakuntza-hitzaldi eman dizkie 8.000 ikasle baino gehiagori, besteak beste, eskola jazarpen, ciberbullying eta sare sozialen inguruan
Saioak Udaltzaingoaren Gizabidezko Hezkuntzako azpitaldeak ematen ditu ikastetxeek, erretiratuen elkarteek eta beste kolektibo batzuek hala eskatzen dutenean
policia charlas

 

Iruñeko Udaltzaingoak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasgeletan prestakuntza-hitzaldiak ematen ditu gazteei interesatzen zaizkien eta eragiten dieten gaiei buruz, hala nola bullying, ciberbullying, sare sozialen kudeaketa, interneteko eduki eta online apustuei buruz. Irailetik 360 hitzaldi eman dizkiete 8.065 ikasleri eta prestakuntza-saio horiekin aurrera jarraituko dute ikasturte amaierara bitarte.

Gizabidezko prestakuntza hau dinamika praktiko eta erreflexiboen bidez egiten da, zeinetan ikasleek zein bertaratuek parte hartu eta laguntza ematen duten, inteligentzia guztiak erabilita (emozionala, plastikoa…). Programa hau 2000. urtean abiatu zen eta gazteen eta gizartearen bilakaeraren arabera eguneratzen ditu prestakuntza eta gaiak. Saioak gazteen eta polizien arteko elkarrizketak dira, adibide errealekin, kasu zehatzekin eta batzuek zein besteek bizitako egoerekin. Beraz, konplizitate-giroa sortzen da, eta norbanakoen edo taldeen esperientziak agertzen dira, gai horiekin lotutako arriskuei buruz eta izandako jokabideei eta horiek ekarritako ondorioei buruz, ikasgela osoak ikasketa gisa partekatzen dituenak.

Gizabidezko Hezkuntzako azpitaldea Iruñeko Udaltzaingoko Bide Segurtasuneko Arloko Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako taldearen parte da eta prestakuntza-saio horiek emateaz arduratzen da hala eskatzen duten ikastetxeetan, guraso-eskoletan, erretiratuen elkarteetan eta eskatzen duten beste kolektiboetan. Udaltzaingoa hitzaldi mota horiek ematera bertara joatea kudeatu nahi duten ikastetxe edo erakundeak harremanetan jar daitezke educacioncivica@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez edo 646 28 21 84 telefonoan.

Nola jokatu eskola jazarpenaren edo indarkeria digitalaren aurrean

Saioak gaztelaniaz zein euskaraz ematen dira eta hezkuntza-ziklo bakoitzera egokitzen dira. Eskola jazarpena, bullyinga eta ciberbullyingaz bezainbatean, kontzeptuak definitu eta halako egoera batean gazte bakoitzak izan dezakeen zeregina azpimarratzen da. Halako kasuetan mintzatzen da zentroek dituzten baliabideei, pertsona bakoitzaren indargune eta ahuleziei edo jazarpen-jarduketak ikusarazteko eta horiei aurre egiteko tresnei eta estrategiei buruz.

Internetekin eta sare sozialekin lotutako gaietan, hainbat gai jorratzen dira, hala nola kontuen pribatutasuna, araudia eta intimitatearen, norberaren irudiaren edo ohorearen aurkako delituak, sextinga eta aztarna digitala. Halaber, ingurune digitaletako indarkeria sexistarekin lotutako alderdiak azpimarratzen dira, maitasun erromantikoaren eta patriarkatuaren diskurtso zaharrekiko begirada kritikoarekin, indarkeria digitalaren sentimendu eta bizipenak eta hura geldiarazteko tresnak.

¿Te ha sido útil esta página?