Bizilagunendako bizikleta-aparkalekuen okupazioak % 74 jo du, eta leku guztiak beteta daude martxan jarri diren bostetatik hirutan

Bizilagunendako bizikleta-aparkalekuen okupazioak % 74 jo du, eta leku guztiak beteta daude martxan jarri diren bostetatik hirutan
Zabalik dago epea oraindik Donibanen eta Bigarren Zabalgunean egokituko diren bizilagunendako beste bi aparkalekuetan lekuak eskatzeko
Aparcamiento bicicletas Rochapea

 

Iruñeko Udalak sustatutako bizilagunendako bost bizikleta-aparkalekuek 539 leku dituzte guztira, eta % 74,3ko okupazio globala. Bizilagunendako bost bizikleta-aparkalekuetatik hiruk, Alde Zaharreko Descalzos eta San Anton kaleetan eta Txantrean kokatutakoak, beteta daude, bai eta itxaron-zerrendarekin ere. Arrotxapeko eta Milagrosako aparkalekuek % 69,4ko eta % 45,5eko okupazioa dute, hurrenez hurren.

Alde Zaharreko aparkalekuak ezarri dira lehenik,  eta eskari gehien dutenak dira Descalzos kalekoak 124 leku ditu, eta guztiak beteta daude, eta San Anton kaleko aparkalekuko 57 lekuak ere bai. Bietan itxaron-zerrenda dago eta nahiz eta lekua lortzea zaila den, urtero leku libreak sortzen dira. Halaber, beteta dago eta itxaron-zerrenda du Aparkalekurik txikiena, Txantreako Arriurdiñeta plazan, izan ere, 30 lekuak beteta daude eta itxaron-zerrenda dago. Arrotxapeko aparkalekuak, Urzainki kaleko 14 zenbakian, 170 leku ditu eta 118 daude okupatuta, beraz, 52 leku libre daude; eta Milagrosako Guelbenzu zeharkaleko 8ko aparkalekuak 158 leku ditu, esleitutako 72 eta 86 libre.

Leku libreen eskaerak udal-erregistroen edo legean jasotako beste edozein prozeduraren bitartez egin behar dira. Beharrezkoa da, besteak beste, baldintza hauek betetzea: auzoan erroldatuta egotea, adina (14-17 urte bitarteko adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena behar dute) edo Iruñeko Udalarekiko zerga-betebeharrak eta bestelakoak egunean izatea. Eskaerak barematuko dira honako baldintza hauen arabera: etxebizitzaren hurbiltasuna auzoan bertan egokitutako aparkalekutik, eskatzaile bakoitzaren errenta-maila eta eskatzailearen etxebizitza dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak egotea.

Zabalik dago prozedura bi aparkaleku berritako lekuak adjudikatzeko

Epeak irekita dirau Iruñeko Udalak Bigarren Zabalgunean eta Donibanen abiatuko dituen bizilagunendako bizikleta-aparkaleku berrietan lekuak adjudikatzeko. Horietako lehenengoak, Tafalla zeharkalean, 20 leku izanen ditu, eta bigarrenak, Iratxeko Monasterioaren kaleko 47an, 40. Interesdunek eskaerak eta eskaturiko agiriak aurkeztu behar dituzte otsailaren 21era bitarte udal-erregistroetan edo legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Lekuak urte baterako emanen dira eta urtero automatikoki berrituko, gehienez ere hamar urtez, betiere esleipendunak baldintzetan jasotzen diren betebeharrak betetzen jarraitzen badu. Tarifa urteko 60 eurokoa da, eta bi tarifa-murriztu mota daude diru-sarreren arabera. Aparkalekuei buruzko informazioa www.movilidadpamplona.es-en ikus daiteke. Bi aparkaleku berrietarako adjudikazio-prozedurak eskuragarri daude Udalaren Egoitza Elektronikoan (Donibaneko aparkalekua eta Bigarren Zabalguneko aparkalekua). Zalantzak argitzeko edo argibideak eskuratzeko movilidad@pamplona.es helbide elektronikora idatz daiteke.

Ziklisten mugikortasunaren sustapena ‘Go Green Iruña’ Estrategiaren parte da Estrategia horrek hirian klima-aldaketaren aurka egiten diren jarduketa guztiak biltzen ditu, eta datozen urteetarako jarduketa-ildoak zehazten ditu. Lehentasunezko jarduketen artean, hiriko bidegorrien sarea hobetu eta zabaltzea eta bizikletak modu seguruan aparkatzeko erraztasunak ematea daude. Azken eremu horretan, halaber, txandakako lekuak gehitu dira aparkalekumodular, babestu eta bideozainduetan, Zabalgunean eta Donibanen leku berriak baitaude.

¿Te ha sido útil esta página?