Bi jarduera fisiko eta bi lantegi, Hamaika plan programaren jarduerak datorren asteko arratsaldeetarako Gaztediaren Etxean

Bi jarduera fisiko eta bi lantegi, Hamaika plan programaren jarduerak datorren asteko arratsaldeetarako Gaztediaren Etxean
Comercial Dance, antzerkia eta Core+luzaketak euskaraz, eta selfiak hobetzeko trikimailuak, abuztuaren 16tik 19rako programaren proposamenak
casa de la juventud


Aurrera jarraituko du datorren astean Hamaika plan programak Gaztediaren Etxean. Abuztuaren 16tik (asteartea) 19ra (ostirala), honako hauek dira proposamenak: Comercial Dance masterclass bat, antzerki-lantegi bat, Core+luzaketak egiteko kirol jarduera bat (azken biak euskaraz) eta ostiralean mugikorrarekin selfiak hobetzeko Trikimailuei buruzko lantegi bat. Programaren proposamen guztien gisara, 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako diseinatuta daude eta Etxeko instalazioetan eginen dira 19:00etatik 20:30era, doan. Interesdunek Zangoza kaleko30era jotzen ahal dute adierazitako orduan, ez baita beharrezkoa izena aurrez ematea.

Udal programa hori seigarren udaz jarraian eskaintzen ari da eduki askotariko aisialdi inklusiboa, gazteen gustu eta kezkei irekia. Honela, eskulanak, dantza, kirola edo norberaren garapeneko jarduerak eskaintzen ditu, eta haietako asko Gaztediaren Etxeko eskaintza egonkorrean daude urte guztian.

Dantza eta jarduera fisikoa: asteartea eta osteguna
Abuztuaren 16an, astearteartearekin, Abel Silvak dantzako beste masterclass bat emanen du, zehazki, Comercial Dance-a, pop artistendako sortutako koreografia eklektikoko modalitatea. Dantza mota honetan protagonisten jarreran jartzen da arreta, eta hainbat mugimendu jasotzen ahal ditu: modern-jazza, dantza latindarrak, New Style Hip hopeko hainbat, etab., helarazi nahi den emozioaren arabera.

Eta abuztuaren 18an, ostegunarekin, uda honetan sasoian egotea ahalbidetzen duen jarduera bat itzuliko da. Hiru kirol-jarduera udan sasoian egoteko, kasu honetan Core+luzaketen saio bat. Jarduera euskaraz izanen da eta Joanes Sagarzazuk emanen du, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduduna, kirol-begiralea, entrenatzaile pertsonala eta, muskulazio eta fitness begiralea. Gorputz-enborraren erdiko gunea landu nahi da: abdominalak, lunbarrak, pelbisa, gluteoak eta bizkarrezurreko muskulu sakonak, eta amaitzeko, gorputz osoko luzaketak.

Antzerkia eta selfien ‘makeoa’
Abuztuaren 17an (asteazkena) eta 19an (ostirala) antzerki-lantegi bat (euskaraz) eta mugikorrarekin selfiak hobetzeko trikimailuei buruzko lantegi bat eginen dira. Lehenean, Xabier Flamariquek eta Jaione Urtasunek –antzeztea irakaskuntzarekin uztartzeaz gain interpretazioaren munduan eskarmentu handia dute– bertaratzen direnen bat-batekotasuna laguntzen eta sormena eta irudimena sustatzen saiatuko dira, ahozko eta keinuzko trebetasun eta abileziak garatuz eta antzerkia erabiliz hezkuntzarako tresna eta adierazpen-tresna gisa.

Bigarrenean, Mikel Tolosanak –Telekomunikazio- eta informatika-sistemetan tituluduna da eta irudiaren munduan hamazazpi urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du– parte-hartzaileei lagunduko die haien gailu mugikorren erabilera hobetzen jada berezko kategoria duen argazkigintza mota batean: selfiak. Gero eta ohikoagoa da smartphoneetako kamera erabiltzea betiko argazki-kameren ordez, eta bereziki sare sozialen esparruan. Lantegiak ahalbidetuko du argazki mota horretan nahi den kalitatea lortzea trikimailu eta arau errazen bidez.

¿Te ha sido útil esta página?