Sanferminak uztailaren 6a eta 14a bitartean izaten dira, baina jai horien magia urteko edozein sasoitan Iruñeko kaleetan zehar senti daiteke. XII. mendean jada San Fermin Amienskoaren ohoretan jai erlijiosoak egiten zirela badakigu, Iruñako lehenengo apezpikua izan zena. Bestalde, lehenengo zezenketak eta feriak XIV. mendean hasi ziren. Honexegatik, ospakizun honek sustrai historiko sendoak ditu eta gaur egunera jai alai, kultural eta parte-hartzaile gisa heldu da. Jaietako sinboloak arropa zuriak eta zapi gorri ezaguna dira.
Entzierroa da Sanferminetako ekitaldi ezagunena entzierroa da. San Domingoko aldapan hasten da; kortak hor daude eta zezenak entzierroaren aurreko gauean, hemendik hurbil dauden Gaseko eskortetatik, ‘entzierrillo’ esaten zaion ekitaldian hona eramanten dituzte. Handik gertu santuaren irudia duen horma-hobia dago, eta irudi horri, babes eske, entzierroan korrika egin behar dutenek abesten diote.
Mundu osoan ezaguna den gertakaria Entzierroaren Monumentua da. Orreaga etorbidean dago, Karlos III.a etorbidearen parean. Eskultura-multzoa hemeretzi figurak osatzen dute: sei zenen -non artistak Victorino Martinen ganadutegikoak hartu baitzituen eredu-, hiru joaldun eta hamar korrikalari. Horiek guztiak brontze patinadunez eginak dira, eta Estafeta kalearen tarteari dagokion entzierroaren argazki bat betikotzen dute.
Entzierroaren ibilbideari jarraituz, Udaletxe plazara iritsiko gara: toki horretan urte guztian zehar jarrita izaten den hesi-zati bakarra dago. Hor txupinazoa, jaiari hasiera ematen dien ekitaldia egiten da. Urtero Plaza horretan uztailaren 6ero 12.500 lagun inguru elkartzen dira.
Mercaderes kalearen amaieran zezenak hainbeste aldiz labaindu eta erortzen direneko bihurgune arriskutsu eta famatua dago. Ibilbideko azken zatiak Estafeta kale ezagunean barrena garamatza zezen-plazaraino; urte osoan zezen-plaza ikusteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Azkenik plazaren aurrez aurre entzierroaren monumentua dago, Rafael Huertarena: entzierroko une bateko adrenalina guztia irudikatzen duena.
Sanferminen jarraitzaileentzat bisita ezinbestetako bat kale Nagusiaren amaieran dagoen San Lorentzo eliza bisitatzea da. Elizaren fatxada Florencio Ansoleagak 1901ean diseinatu zuen. Hain zuzen ere, San Ferminen kapera eliza horretan dago, non santuaren irudia, XV. mendean tailatutako erlikia-busto bat ikusi dezakegu.
Sanferminak nagusiki kalean bizi direnez, bisitariak edozein txokotan jaiek iruindarrentzat duten garrantziaren seinaleak aurkituko ditu; adibidez, Iruñeko buruhandi eta erraldoien konpartsaren erreferentziak, Iruña Hiriko Musika Banda La Pamplonesa edota peñen erreferentziak. Peñak talde sozialak dira, gehien bat beren jarduna jaietan garatzen dute, eta hauen lokalak hiri guztian zehar sakabanatuta daude.
Azkenik, sanferminei buruz ari garela, ezinezkoa da Ernest Hemingway aipatu gabe uztea. Literaturako Nobel saridunak jaiak mundu osoan ezagutarazi zituen, eta hirian bere arrastoa utzi zuen, bereziki, gehien bisitatzen zituen tokietan. Liburuetan eta kazetaritza-erreportajeetan toki horien berri eman zuen, besteak beste, La Perla hotelarena eta Iruña Kafearena, zeina 1888an ireki baitzuten. Halaber, Nafarroako hainbat tokitan ibili zen, eta gure kultura, ondare eta gastronomiaren zale sutsutzat jo zuen bere burua. Zezen-plazaren ondoan Hemingwayren harrizko busto bat dago, hiriak idazleari dion esker onaren adierazgarri.