"Txupinazoa" eta "Gaixoa ni"

Txupinazoa sanferminen hasieraren iragarle den suziriraen jaurtitzeko ekitaldia da. Mundu osoak zapia lepoan lotzeko urduritasunez itxaroten duen seinalea, festa etengabeko bederatzi egun biziren abiapuntua baita.

Ekitaldi oso jendetsua da eta Udaletxe plaza dirudiena bezain handia ez da. Hau dela eta, jendeari beste aukera bat eman nahian, Udalak Iruñako beste leku batzuetan txupinazoa jende-pilaketarik gabe ikusi nahi dutenentzat pantaila erraldoi batzuk paratzen ditu: Sarasate pasealekuan, Foruen plazan eta Antoniutti parkean.

Uztailaren 6 orotan, Udaletxe plaza jendez mukuru egoten da, gero eta urduriago, erlojuaren orratzak 12:00etara hurbildu ahalean, harik eta aipatutako ordua baino minutu batzuk lehenago plazan inorentzako tokirik ez dagoelarik, plazako 2.502 metro karratuak jende-uholde txuri eta gorri bihurtzen diren arte. Jendetza zapia lepoari lotzeko zain "San Fermin, San Fermin!" oihukatuz egonarri zain dagoena zapia goian.

Hamabiak baino hiru minutu lehenago prest dago dena. Falta den bakarra klarin-jotzaileen abisua da. Ondoren txupinazoaren jaurtitzaileak jendeari "Viva San Fermin, gora San Fermin" ohiko agurra euskaraz eta gaztelaniaz botatzen die, datozen bederatzi egunetan hiriko txoko guztietan barreiatuko den festaren eta pozaren leherketari bidea ematen dion metxari su eman baino lehentxeago.

 

NORK JAURTITZEN DU?

Txupinazoa Udaletxeko balkoitik botatzea ohitura moderno samarra da, 1941ekoa. Iraganean Gazteluko plazan egiten zen sanferminak martxan jartzen zituen iragarkia. Txupinazoari buruzko albisterik antzinakoenak 1931koak dira. Haien arabera lehenbiziko aldiz Udalari suziriak kalean bertan jaurtitzeko uztailaren 6an, eguerdiko 12:00etan baimena eskatu ziona Juan Etxepare kale Nagusiko estankeroa izan zen.

Tradizionalki txupinazoa jaurtitzeko ohorea alkateek eta zinegotziek edo bestela alkatetzak izendatutako pertsona garrantzitsuren batek eduki dute. 2016tik aurrera izendapen-modua aldatu zen. Orduzgeroztik elkarte herritarrek proposatutako hautagaitzen artean prozesu partizipatibo eta bozketa herrikoi bidez Iruñeko herritarrek Txupinazoa nork jaurtituko duen erabakitzen dute.

 

GAIXOA NI

Sanferminetako azken ekitaldi ofiziala da. Sanferminei amaiera ematen diena, non "Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín" kantu ospetsua abesten da.

Zapia oraindik lepoari lotuta eta eskuan argizari bat piztuta, Udaletxe aurrean bildutako milaka lagun alkatea balkoira noiz atera festak ofizialki bukatutzat emateko eta heldu den urteko txupinazoarekin hitzordua iruindarrei helarazteko zain daude. Gero eta gutxiago falta da!

Informazio Praktikoa

Txupinazoa

Data: Uztailak 6

Ordua: 12:00 

Helbidea: Udaletxe Plaza , z/b. 31001 Pamplona-Iruña

 

Gaixoa Ni

Data: Uztailak 14

Ordua: 24:00 

Helbidea: Udaletxe Plaza , z/b. 31001 Pamplona-Iruña