Hiru burguak batu zituen Batasunaren Pribilegioak hiri batu berriaren udaletxea hemen eraiki behar zela ezarri zuen. Gaur egungo eraikina 1753 eta 1759. urteen bitartean eraiki zen, eta haren estiloa barrokoa da. Ateari babes ematen bi alegoria ditugu: Zuhurtzia eta Zuzentasuna. Eraikinaren goiko aldean, bi Herkules daude, bertute zibikoen ikur gisa, eta multzoaren tokirik gorenean Ospearen alegoria, hiriaren handitasuna iragarriz.
Egungo Udaletxea 1953. urtean inauguratu zen (aurreko eraikinaren fatxada barrokoa, 1760koa, mantentzen du) eta lehen Udaletxearen orubearen gainean eraiki zen. Eraikin hura Iruñeko hiru burguen (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas) batasunaren ikur zen; izan ere, 1423ra arte etengabeko liskarrak eta borroka odoltsuak izan zituzten. Hirurek haien arteko koskak berdindu zituzten Karlos III.a Prestuak 1423an emandako Batasunaren Pribilegioari esker. Akordio hori hezurmamitzeko Udaletxe bakar bat eraiki zen ezein burgurenak ez ziren eta haien arteko bereizle gisa balio zuten lurzoruetan.
Uztailaren 6 orotan hemendik botatzen da txupinazoa, Sanferminei hasiera ematen dien suziria.
Udaletxea eta Hemingway
Jake Barnes ‘The Sun Also Rises’ eleberriko protagonistak paseo bat ematen du hirian barna Iruñean dagoen lehen egunean. “Udaletxeraino gerturatu nintzen eta bertan urtero zezenketetarako abonamendua saltzen zidan jaun zaharra topatu nuen. Udaleko artxibozaina zen. Haren bulegoak zurezko ate mardul bat zuen, eta beste bat oihal berde lodiz forratuta. Ateratzean hormak goitik behera estaltzen zituzten artxiboen artean eserita utzi nuen eta bi ateak itxi nituen”.
“Udaletxea igaro arte jarraitu genuen, zeinaren balkoietatik heraldika-oihalak zintzilik baitzeuden”. Iruñeko Udaletxeko atari nagusiaren albo banatan bi eskultura alegoriko barroko daude: batek zuhurtzia irudikatzen du (eskuan ispilu bati eta suge bati eusten die) eta besteak, justizia (balantza bati eta ezpata bati eta haren goardari eusten die). Teilatuan bi Herkules, sorbaldan mazoa dutela, plazari begira daude, eta erpinean, Ospearen alegoria, tronpeta jotzen.
Informazio praktikoa
BISITA BIRTUALA KONTSISTORIARA
Helbidea: Udaletxe plaza, z/g. 31001 Pamplona - Iruña
Ibilbidea:
Atarian sartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara
Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan itxita.