Ernest Hemingway eta Iruña

“Iruña hiri dotorea da, goi-lautada batean kokatua, Nafarroako mendien artean. Inoiz ikusi dudan lurralderik onena”. Ernest Hemingway, 1924

“Ezin izanen dut inoiz egin Iruñeak nigatik egindakoa baino gehiago”. Ernest Hemingway, 1953

Ernest Hemingway Iruñara 24 urte zituela 1923an iritsi zen. Toronto Star egunkariaren erreportari gisara kazetaritza-erreportajeen material bila etorri zen. Jendearekin elkartzeko ez zuen zailtasun askorik eduki. Haren izaera sutsuari, jokabide irekiari eta festa-giroan murgiltzeko aurretiko jarrerari esker erraz egin zuen festarekin bat. Iruñearen eta sanferminen eta idazlearen arteko idilioa horrela hasi zen. Bere lehen eleberri arrakastatsua Iruña lehenbiziko aldiz bisitatzetik hiru urtera argitaratu zuen, "The sun also rises" alegia, gaztelaniara "Fiesta" izenburuaz itzulita. Sanferminak jada festa handiak baziren ere, Hemingway-ek unibertsalak bilakatu zituela esan daiteke.

Zalantzarik gabe, Hemingway Iruñetik pasa den bisitari ospetsuenetako bat da. Ongi jatea gogoko zuen, hortaz, berari omenaldi gastronomiko bat egiteko asmoz, hiriak bere hanburgesarik gogokoena berreskuratu zuen. Duela hamarkada bat baino gutxiago aurkitu zuten Habanan zuen etxean hanburgesa horren errezeta, 'Papa's Favourite Hamburguer' izenekoa, zeinetan zehazten ziren nobelagilearen platerik gogokoenaren osagaiak eta hori egiteko modua.