Eliza honetatik ateratzen da uztailaren 7 orotan San Ferminen prozesioa, hemen gordetzen baita urtean zehar santuaren tailua.
Oraingo eraikinak bertan zegoen estilo barrokoko beste eliza bat ordeztu zuen; 1901. urtekoa da, eta haren diseinua Florencio Ansoleagak egin zuen. Barrualdea neoklasikoa da.
Santuaren tailua XVI. mendeko erlikiontzia da. Ezin jakin jatorrizko irudiak santu beltz bat erakusten zuen, edo San Ferminen aurpegia ilundu egin den argizarien keagatik eta denborak aurrera egin ahalean. Nolanahi ere, santua beltzarana da.
SAN FERMIN KAPERA ETA HEMINGWAY
“San Fermini otoi egin nion zuregatik. Ez da behar duzulako, baina sartu eta denongatik egin nuen otoi”. Horren sendo mintzatzen da Ernest Hemingway bere lagun Ezra Pound-i bidali zion gutunean, Auritzetik, 1924ko uztailaren 19an.
Hemingwayk katolikotzat zuen bere burua. Horren adibideak uzten ditu hainbat eleberritan. ‘The Sun Also Rises’-en emakume eta gizon protagonistak San Fermin kaperara doaz, une batzuez bere baitan biltzeko: Hori San Fermin al da?, esan zuen Brett-ek. Sar gaitezen. Axola zaizu? Larruzko ate astunari bultza eginez sartu ginen, alabaina, oso arina balitz bezala mugitu zen. Barruan ilun zegoen. Jende ugari zegoen otoi egiten. Zurezko banku luzeetako batean belaunikatu ginen”.
San Fermin kapera, San Lorentzo elizan dago. 1696 eta 1717 urteen artean eraiki zen. Kapera, itxura neoklasikokoa, sartu eta eskuinetara dago, eta aldarearen gainean Santuaren irudi beneratua dago, tente, zur polikromatuz egindako eta zilarrez hornitutako gorputz erdiko tailua, XV. mende amaierakoa. Irudia 1717ko uztailaren 6an jarri zuten toki horretan, eta orduz geroztik, bakarrik uztailaren 7an, San Fermin egunean, kapera hori utzi eta prozesioan ateratzen da.
Informazio Praktikoa
Helbidea: Kale Nagusia, 74. 31001 Pamplona - Iruña
Telefonoa: (+34) 629 443 777
Webgunea: http://www.capillasanfermin.com/
Ibilbidea:
Ordutegia:
Astelehenetik igandera eta jaiegunetan 8:30etik 12:30era eta 17:30etik 20:30era.