‘The Sun Also Rises’ eleberrian protagonistek Udaletxetik Gaseko eskortetaraino doan bidetik doaz, zezenak ikustera. “Asko ziren zezenak ikustera oinez joaten ziren lagunak. Zubia gurutzatzean bide bat hartu genuen, ezkerretara, eskortetarantz. Ene, bai ederra!, esan zuen Brettek zezena ikustean”.
Gaseko eskorten izenak XIX. mendean bertan kokatuta zegoen gas-lantegia du jatorri. 1861ean eraiki zen hiri argiteria eta Arrotxapeko etxebizitza partikularrak hornitzeko. XIX. mende amaieran zerbitzuz kanpo geratu zen. 1899an Udalak gas-fabrika Gaztelatik eta Andaluziatik festetarako ekartzen ziren zezenak bertan gordetzeko erabiltzea erabaki zuen, izan ere, Nafarroako ganadutegiak Sarioko eskortetan gordetzen zituzten. Orduz geroztik toki hori Gaseko eskortak izenaz ezagutzen da. Instalazioak aldi baterakoak izan ziren 1918ra arte, orduan eraiki baitziren eskorta finkoak. 1943an antzinako fabrikako azken hondarrak eraitsi ziren, eta 2003an gaur egungo eskortak eraiki ziren.
Informazio Praktikoa
Helbidea: Arga Ibaia Kalea, 2-813. 31014 Pamplona - Iruña
Zabalik: Uztailak 6tik 14ra.
Ibilbidea: