Bere 280 metroko luzerarekin eta %10ko maldarekin Santo Domingo aldapa Enzierroaren lehen zatia da, dudarik gabe San Fermin jaietako jardueretatik ezagunena eta mundu osoan interes gehien sortzen duenetarikoa. Enzierroaren 850 metroetatik lehen herena.
Zezenak harresietan kokaturiko antzinako baluarte batetik irteten dira, Santo Domingoko eskortak hain zuzen ere. Zatirik arriskutxuenea dela esaten da, zezenek abiadura asko hartzen baitute, lasterketa hasi berria dutelako. Gainera, aladaparen azken atalean, Udaletxe Plazara iritsi baino lehen, babesleku eza dela eta korrikalariak ezin dira ibilbidetik baztertu.
Zati honen alde baxuan, San Ferminen horma-hobia dago, jaien patroia.Enzierroa baino minutu batzuk lehentxeago, korrikalariak -mozos- babesa eskatzeko kantika bat abesten diote: “A San Fermín pedimos; por ser nuestro patrón; nos guíe en el encierro; dándonos su bendición” "Entzun arren San Fermin zu zaitugu patroi zuzendu gure oinak entzierro hontan otoi".
Nahasketa handia dago kantikaren jatorriari buruz. Honen ondorioa kantikaren egileak eta ondoren munduan ezagutarazi zutenak desberdinak izan zirelako da. Egiletasuna 50. hamarkadako Iruñako koadrila bati dagokio, baina Iruña’koak izan ziren, 1954 sortutako musika banda, abestiaren bertsioa egin zutenak eta hauekin lortu zuen gaur egungo fama mundiala eta korrikalarien ereserkia bilakatzea.
San Fermínen Kapotikoa
"Kapotikoa" kapote txiki bat da, bai kaperan aurkitzen den benetako San Fermin eta, lasterketa baino lehen, lasterkariek abesten dioten 50 zenimetroko figuratxoa estaltzen dituen kapote txiki bat da.
Esaera zahar bat dago, non ‘echar un capote’ norbait laguntzeari dagokio. Horrela, San Ferminen Kapotikoak miragarriak bihurtuko lituzke enzierroan suertatzen diren egoera lehen ez ikusiak. Horrexegatik, bai sinesle zein sinesgabeak sei zezenek aurrean jarri baino lehen berari gomendatzen dira.
Informazio Praktikoa
Helbidea: Santo Domingo aldapa, z/g. 31001 Pamplona - Iruña
Ibilbidea: