Peñek festetan kaleak musikaz eta kolorez blaitzen dituzte. Peñarik gabe ez legoke sanferminetan ez musikarik, ez bat-batekotasunik, ezta kaleko giroa hain berezi egiten duen espiritu kritiko eta hauslerik ere.
Peña bakoitzak bere pankarta dauka eta festek dirauten bederatzi egunetan hura ibiltzen dute. Pankartak urtetik urtera berritzen dira. Haietan gainera kritika eta umorea lagun urteko gertakari aipagarrienak ageri dira. Peñen pankartek kritika politikoa egiteko, agintariak ezbaian jartzeko edota arazo sozialak salatzeko bidea ematen dute.
Esan daiteke peñak festen arima direla, beti kalean txarangen musikarekin jendea erakartzen baitaude. Batez ere sanferminetan, gure hirian dagoen giro berezi eta apartaren erantzule nagusiak beraiek dira.
Peñak bereziki sanferminetarako sortu ziren, baina haien egitekoa ez da festetako bederatzi egunetara mugatzen. Izan ere, urte osoan jardunean ari dira, bazkideen topaleku gisara ez ezik auzoetako bizitzan aktiboki parte hartzen ere, hamaika ekitaldi –kirolekoak, kulturakoak eta gisakoak–antolatuz.
Informazio Praktikoa
Peñen izenak:
- Alegría de Iruña
- Aldapa
- Los del Bronce
- La Jarana
- El Bullicio Pamplonés
- San Juan / Donibane
- Anaitasuna
- Armonía Txantreana
- Irrintzi
- Muthiko Alaiak
- Oberena
- Rotxapea
- San Jorge / Sanduzelai
- El Charco
- La Única
- 7 de Julio San Fermín
- Mutilzarra
- La escalerica de San Fermín