La Perla Hotela eta Hemingway

La Perla hotela 1881an ireki zen lehen aldiz. Penintsulako hotelik antzinakoenetako bat da. 

La Perla hotelera jo zuen, hain zuzen, Ernest Hemingwayk ostatu bila lehenbizi, 1923ko uztailaren 6an. ‘Toronto Star Weekly’-n argitaratutako artikulu batean idazleak azaldu zuenez, “bi aste aurretik bi logela gordetzeko eskatu genien bai telegrafo bai eskutitz bidez. Baina ez zizkigutela gorde ikusi genuen. Gela estu bat eskaini ziguten, ohe batekin, sukaldearen patiora ematen zuena”. Eztabaida bero baten ondoren, hoteleko jabeak logelak alokatzen zituen etxe pribatu batean ostatu hartzea eskaini zien. Etxea Ayestarán Bidegain familiarena zen, eta urte horretan akordio bat zuten La Perla hotelarekin. 

‘The Hemingway Women’ liburuan, haren egile Bernice Kert-ek Hemingwayren lehen emazte Hadley Richardson-i egindako elkarrizketa bat jasotzen du. Bertan azaltzen du 1924ko ekainaren 26an Iruñera itzuli zirela sanferminez gozatzeko eta La Perla hotelean hartu zutela ostatu, bertan erreserba egina baitzuten. 1924ko sanfermintan Hemingwayk eta haren lagun-taldeak La Perla hotelean hartu zuten ostatu, hain zuzen. Berez, Ernestek berak gutun bat idatzi zion La Perla hoteletik Gertrude Stein-i, non urte horretan sanferminetan bizitakoa azaltzen baitzion. 

Ernest Hemingwayren biloba, John Hemingway, La Perla hotelean izan zen 2014ko sanferminetan.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Gazteluko Plaza, 1. 31001 Pamplona - Iruña

Web: www.granhotellaperla.com/

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermín da