Egungo zezen-plaza Francisco Urcolak diseinatu zuen, eta 1922an inauguratu zen. Zezenketa-gunearen handitzea Rafael Moneok diseinatu zuen 60ko hamarkadan. Kailejoiko atearen ondoan Hemingwayen monumentua dago, 1968an Luis Sanguinok egina.
Ate nagusitik hurbil Entzierroaren monumentua dago; Rafael Huertak brontze urtuaz egindako eskultura da, eta lasterketaren une izoztu bat irudikatzen du.
Zezen-plaza eta Hemingway
1923ko urriaren 27an ‘Toronto Star Weekly’ egunkarian argitaratutako erreportajean ageri da urte horretako uztailaren 7ko goizaldean, bere lehen sanferminetan, idazle estatubatuarrak bizitakoa: “Ate estu batetik trabarik gabeko soro hori eta lau batera ateratzen zen jendetza hari jarraitu genion. Bertan dago zezen-plaza berri eta zuria; jendez lepo. Zezenak torilean sartu eta gero, zaletuen zezenketa hasten da -bigantxak-”.
Hemingway bigantxetan parte hartzera ausartu zen1924ko festetan. 1924ko uztailaren 19an Auritzetik bidali zuen gutunean bigantxetako pasadizoak azaltzen ditu: “Bost goiz ezberdinetan agertu nintzen zezen-plazan –hiru aldiz harrapatu ninduten–, lau beronika on eta natural bat lortu nituen muletarekin; azken goizean, hainbat ubel jaso nituen bularrean”. Berez, Hemingway albiste bihurtu zen bigantxek airean ibili zutelako. Iruñean Ignacio Zuloaga pintorearekin elkartu zen berriz, zeinak kazetariei kontatu baitzien hainbat amerikar urte horretako festetan protagonista izan zirela zezen-plazako bigantxetan.
1924ko amaieran jada hurrengo festak prestatzen ari zen, non parte hartuko baitzuten “Howell Griffiths Jenkins eta Ernest Hemingway de la Mancha ezpatariek, Chicagoko Sotck Yards-en ordezkari gisa”.
Iruñeko zezen-plaza ‘The Sun Also Rises’, ‘Death in the Afternoon’ eta ‘The Dangerous Summer’ liburuetan aipatzen du, eta hala deskribatu: “altua, zuria, eguzkitan dagoen zementuaren itxurakoa”. Gaur egungo Iruñeko zezen-plaza, diseinu errenazentistakoa, 1922ko uztailaren 7an inauguratu zen.
Informazio praktikoa
Helbidea: Hemingway pasealekua, z.g. 31002 Pamplona -Iruña
Telefonoa: +34 948 225 389
Helbide elektronikoa: info@plazadetorosdepamplona.com
Webgunea: http://www.feriadeltoro.com
Bisita gidatuak: Zezenaren bizitza gerturatuko zaie bisitariei, entzierro goiz bat edo zezenketa arratsalde bat plazan, eskortak, ukuiluak, kapera, itxarongela zein zaldi-patioa.
Ikusi ordutegiak webgune honetan: www.feriadeltoro.com. Erreserbak on line
BISITAREN IBILBIDEA 5 TXANDATAN:
- Entzierroa: lasterketa erakusten duen ikus-entzunezkoa.
- Zezena: eskortetara bisita eta zezenaren bizitzari buruzko ikus-entzunezkoaren emanaldia.
- Zezenketa: ikus-entzunezkoa eta panelak festaren pasadizo eta datuekin.
- Koadrilen Atea: bisita zaldi-patiora eta kaperara.
- Plaza: hondarretik itzulia, babeslekuak eta torilak.