La Pamplonesa musika-banda 1920an sortu zen, Silvanio Cervantesek, Manuel Zugarrondok eta Vicente Sádabak Udalari helarazi ondoren komeni zela hirian musika-banda zibil bat eratzea. Horretarako arrazoi bat eman zuten: sanferminetan musika jotzen zuten aurreko bandak militarrak zirela eta ez zutela jendearen onespen handirik. Konexio falta horrek, herritarren eta musika-banda militarren artekoak, eragin zuen, hain zuzen, horiek 1917an desagertzea.
Hirian egiten diren ekitaldi ofizial guztietan Udalbatzari laguntzea, horra La Pamplonesaren zeregin nagusia. Horrez gain, Dianak jotzen ditu goizero entzierroa baino lehenago.
Gaur egun, La Pamplonesa guztiz bat eginda dago festarekin, eta jendearen maitasuna zein sinpatia jasotzen ditu, dianetan ederki erakusten den bezala, non Bandaren eta jendearen arteko konplizitateak giro berezia sortzen baitu, une paregabea izateraino.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Webgunea: www.bandapamplonesa.com