Astelehenean hasiko da Sanduzelaiko kirolguneko udako denboraldia, eta horrekin batera Iruñeko udal-igerilekuen udako eskaintza osatuko da

Astelehenean hasiko da Sanduzelaiko kirolguneko udako denboraldia, eta horrekin batera Iruñeko udal-igerilekuen udako eskaintza osatuko da
Igerilekuak 10:00etatik 20:30era egonen dira irekita, eta denboraldia irailaren 15ean amaituko da
Irudia
Irudia
Irudia

Sanduzelaiko kirolguneko kanpoko igerilekuak gaur (astelehena) irekiko dira. Arantzadin joan den astean hasi zen denboraldia eta astebete geroago hasi da Sanduzelain, azken egun hauetan derrigorrezko mantentze-lanak egin baitira. Udako denboraldia irailaren 15ean bukatuko da. Ia hiru hilabetez, Sanduzelaiko azpiegiturak 10:00etatik 20:30era egonen dira irekita. 

Sanduzelaiko kirolguneak kanpoko hiru igerileku ditu: 625 pertsonendako estali gabeko olinpiar igerileku bat, 129 pertsonendako ludiko bat eta plisti-plasta aritzeko igerileku txiki bat 25 pertsonendako. Era berean, azpiegiturek erretegi-eremua, taberna-jatetxe bat eta urte osoan zabalik dagoen gimnasio bat barne hartzen dituzte. Gainera, instalazioek giltzarrapo bidez ixteko armairuak dituzte. 

Sanduzelaiko igerilekuetan hainbat jarduera eginen dira udan. Igerian udal-kanpaldien barruan, 2014 eta 2016 urteen artean jaiotakoek parte hartuko dute, hiru txandatan, uztailaren 20tik 24ra, uztailaren 27tik 31ra eta abuztuaren 3tik 7ra. Txanda bakoitzeko 20 toki eskaintzen dira, goizez, 11:30etik 14:30era. Gainera, Buztintxureando elkarteak ludoteka antolatuko du Sanduzelain.

Eta uztailaren 22an, asteazkenarekin, Baloiak Uretara Bira egitasmoaren seigarren edizioa eginen da arratsaldeko 18:00etan: Nafarroako hiru waterpolo-klubek –9802 waterpolo-kluba , Nafarroa waterpolo-kluba eta Larraina kirol-kluba– antolatzen dute, Nafarroako Igeriketa Federazioarekin lankidetzan. Waterpoloa sustatzea du xede, eta horretarako, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei jolas-jarduerak eta hastapen-saioak eskaintzen dizkie. Azkenik, udako denboraldian bi jolas- eta jai-jardunaldi eginen dira azpiegituretan, jarduerez eta musikaz gozatze aldera.

 

¿Te ha sido útil esta página?