6226 erakusten - 6240@guztira
Xabier San Sebastiánek ostegunean aurkeztuko du bere azken lana, Zuhaitzak ez du beldurrik, Erraldoien Txokoan, Kantu eta Hitza zikloaren kontzertuen barruan
Badator Kantu eta hitza formatu txikiko euskarazko kontzertu-zikloaren azken-aurreko emanaldia. Ostegunean, Erraldoien Txokoan, hitzordua dago Xabier San Sebastián musikari, abeslari eta gitarra-jotzaile donostiarrarekin, bertan izango baita bere azken lana aurkezteko: Zuhaitzak ez du beldurrik. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrera librea da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Donostian...Udalaren antolaketa-egitura berriaren aurkezpena
press_conferenceSarasate pasealekuan izango dira haurrendako ikuskizunak, bertsolariak eta dantzak, familiei zuzenduta, sanferminetako arratsaldeetan, uztailaren 7tik 14ra
Sanferminetako arratsaldeetan, aurten ere, familiei zuzendutako jarduerak izango dira Sarasate pasealekuan. Bihartik, igandetik, uztailaren 14ra haurrendako ikuskizunak, musika eta abestiak, bertso-saioak eta dantza-taldeen emanaldiak izango dira. Tokiko folklorerako, antzerkirako eta musikarako gune bat, 19:00etatik aurrera arratsalde ona pasa nahi duen edonori irekia. Eidabe konpainiak hasiera emango die, igandean, Sarasate pasealekuko...Nafarroako hamar bat txapelketa, erakustaldi, proba eta sokatirako eta motozerrako lehiaketak sanferminetako herri-kirolen egitarauaren osagai dira
Aurten ere, sanferminetan ohikoa den herri-kirolekiko hitzordua Foruen plazan izango da. Bihar, astelehenean, jaialdia hasiko da: Nafarroako hamar bat txapelketa, hainbat diziplinatan, eta askotariko erakustaldi eta probak Sanferminetako motozerrako eta 4x4 sokatira mistoko lehiaketak ere hortxe izango dira. Jaialdia uztailaren 8tik 14ra izango da, eguerdiko 12:00etan. Hasieran, lehenengo jardunaldiak trontza...2019ko sanferminen hasierako egunetan jendetza bildu da kaleetan eta ez da gorabehera aipagarririk egon segurtasunaz bezainbatean
2019ko sanferminen hasierako egunetan jendetza bildu da kaleetan, korrikalari gehiago entzierroan, eta ez da ia segurtasun-gorabeherarik egon. Uztailaren 6an eta 7an jasotako lehen datuen arabera, garbiketa-zerbitzuek 269.000 kilo zabor bildu dituzte, iaz baino % 15 inguru gehiago. Txupinazo-egunean bakar-bakarrik, 13.000 kilo zabor pilatu ziren Gazteluko plazako inguruetan, % 34 gehiago. ...Albert Sanzek eta Javier Colinak Sampa proiektua aurkeztuko dute, asteazkenean, Compañía plazan, swinga eta jazz ballad-ak konposatzen dituzten brasildarrak oinarri
Jazz zikloak asteazkena eskainiko die nafarren presentzia duten musika-proiektuei. Javier Colinak eta Albert Sanzek Brasilgo konpositoreen eragina duen Sampa lan berria aurkeztuko dute 23:45ean. Arratsaldean, Javier López Jaso eta Marcelo Escrich Quarteten txanda izango da. Haien bigarren laneko –Aporía– kantak joko dituzte, 20:00etatik aurrera. Bi emanaldiak Compañía plazan izango dira. ...Iruñeko Udalak Eduardo Morenoren Nafar irrika saritu du, 2018ko Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako irabazlea
Iruñeko Udalak eguerdi honetan banatu ditu aurreko sanferminetako su artifizialen bildumarik hoberenendako sariak. Eduardo Moreno izan da XIX. edizioaren irabazlea, Nafar irrika izeneko bildumaz, zeina uztailaren 8an (igandea) jaurti baitzuten, epaimahaiaren aktan jasota dagoenaren arabera su bizi eta estetikoki ausartak osatutako ikuskizuna eskainiz. Enrique Maya alkateak Urrezko San Fermin garaikurra...Bihar zabalik egongo dira berriro, sanferminak igarota, Gaztediaren Etxea eta Iruñeko Udalaren beste zenbait zerbitzu, Ematic, Zentro eta Harrotu, besteak beste
Sanferminen ostean, bihar Udalaren zerbitzu askok udako ordutegia berreskuratuko dute. Uztailaren 15ean, asteartearekin, berriro zabalik izango da Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30), udako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Egun horretan bertan ere berriro abiatuko da Ematic (Compañía k., 29), teknologia berriak eta emakumeak ardatz dituen udalaren zentroa....Alde Zaharrera zein Zabalguneetako kaleetara sartzeko bideak berriz irekiko dira astelehenean (uztailak 15), 14:00etatik aurrera, sanferminetako zirkulazio-mugen ostean
Sanferminetako festen amaierarekin batera hiriak eguneroko erritmoa eta ohiko itxura berreskuratuko ditu hurrengo egunetan Biharko (uztailak 15, astelehena) 14:00etatik aurrera aurreikusita dago zirkulazio mugatuko Alde Zaharreko eta Zabalguneetako eremuak irekitzea zirkulaziorako, eta hiriko erdialdera sartzeko kamera bidezko kontrol-sistema abiatuko da berriz ere. Hortaz, berriz zirkulatu ahal izango da honako toki...2.300 pertsonak baino gehiagok bisitatu dituzte alkoholari eta beste droga batzuei buruzko argibide-gune finkoa, Errekoleten plazan, eta bi ibiltariak, sanferminetan irekiak
Ondoz ondoko hirugarren urtez, Iruñeko Udalak abiatu zuen alkohola eta beste droga batzuk hartzean dauden arriskuei aurre egin eta murrizteko programa. Horretarako, sanferminetan argibide-gune finko bat eta bi ibiltari ireki zituen, batez ere gazteei zuzenduta eta Hegoak Elkarteak kudeatuta. Gune horietan 2.330 pertsonari eman zitzaien arreta, 1.338 gizoni eta 992...Geroa Bairen prentsaurrekoa gaurkotasun politikoari buruz
press_conferenceEH Bildu-ko prentsaurrekoa
press_conferenceSoul-, blues- eta R&B-musikaz beteko da Iruña, irailaren 5etik 14ra eginen den Beltza Weekend jaialdiaren hirugarren edizioan, non zinema, erakusketa eta lantegiak ere izanen baitira
Beltza Weekend jaialdiak bere hirugarren edizioa ospatuko du irailaren 5etik 14a arte, eta jarduera zein gune ezberdin gehiago izanen ditu, musika beltza, soul-, blues-, R&B-, swing- eta boogie-musika ekartzeko eta ikusle-mota gehiagori iristeko. Edizio honetan, programak nazioartean ezagunak diren taldeen kontzertuak izanen ditu Zentralen, eta atari zabaleko emanaldi batzuk doan,...Beltza Weekend jaialdiaren aurkezpena
press_conferenceHiru Burguen Erdi Aroko azokan ehun saltoki inguru izanen dira, elikadura- eta artisau-produktuak salgai, ostiraletik igandera, hiriko erdigunean
Ostiral arratsaldean, bihar, irekiko da Hiru Burguen Erdi Aroko azoka; bertan 120 saltoki izanen dira, elikagaiak, artisau-produktuak eta bestelakoak salgai, Alde Zaharreko kaleetan. Hiriko erdialdea apainduta dago jada banderaz, zutoihalez eta estandartez, igandea arte azoka hau berriro eskaintzeko; gainera, azokan musika-jarduerak eta lantegiak izanen dira goizak zein arratsaldeak girotzeko. Hiru...