Bihar, ostegunarekin, 19:00etan, hitzaldi bat izanen da Zabalguneko Civivoxean, euskaraz, Plaza de la Cruz BHIren 175. urteurrenaren harira, Ikusi, entzun... eta txalo egin jarduera irisgarrien zikloaren barruan. Sarrera librea da, aurrez gonbidapena hartuta, eta Javier Mangado Urdániz izanen da hizlaria; biologoa da, bai eta Fisika eta Kimikako irakasle erretiratua, Institutuko zuzendari ohia eta Nafarroako Institutu-zuzendarien Elkarteko lehendakari ohia ere.
Hitzaldi honen bidez, omenaldia egin nahi zaio Iruñeko Zabalgunean dagoen Plaza de la Cruz BHIri. Hitzaldian –material grafikoaz baliatuta– ikastetxearen historia aztertuko da, bai eta hark hiriko hainbat belaunaldiren hezkuntzaren arloan egindako ekarpena ere. Ikastetxea antzinako Merkataritza Eskolan sortu zen (gaur egun NAPI), eta diziplinagabeko ikasleendako ziega-areto bat zuen, baita liburutegi publiko bat ere.
Hainbat pasadizo izanen dira entzungai, besteak beste, ikastetxeko irakasleetako batek egin zituela 1923ko eta 1931ko sanferminetako kartelak, eta gerora, frankismoan errepresaliatua izan zela, edo, egungo eraikinaren eraikitze-proiektua 1934tik egina zegoela, baina hamarkada batek pasa behar izan zuela egin ahal izateko.
Programa hau Iruñeko Udalak kudeatzen du 2011tik, Nafarroa Retina elkartearen laguntzarekin, eta inklusioa du ardatz, programaren helburua baita hirian pertsona guztiei zuzendutako kultura- eta gizarte-jarduerak topatu, ezagutu eta sustatzeko esparruak sortzea. Lauhileko honetako Ikusi, entzun... eta txalo egin zikloari amaiera emateko, Veracruz filma (AEB, 1954, 94’) proiektatuko da, audiodeskribapenaz.
Ikusi, entzun... eta txalo egin zikloko azken saioak
Tokia: Zabalguneko Civivoxa
Ordutegia: 19:00
Sarrera librea da, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuta. Bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu.
Abenduak 19, osteguna. Euskaraz
Plaza de la Cruz Institutua
Hizlaria: Javier Mangado, biologoa, irakasle erretiratua eta institutuko zuzendari ohia
Filmak
Tokia: Mendillorriko Civivoxa
Ordutegia: 19:00
Sarrera librea da, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuta. Bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu.
Audiodeskribapen-sistemaz.
Nafarroa RETINArekin elkarlanean
Urtarrilak 21, asteartea
Veracruz (AEB, 1954, 94’)