80 egunean filma ikusgai Iturramako Civivoxean, abenduaren 9an, astelehenarekin, Zinemako Emakume Heroiak zikloaren barruan

80 egunean filma ikusgai Iturramako Civivoxean, abenduaren 9an, astelehenarekin, Zinemako Emakume Heroiak zikloaren barruan
Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, hasi baino ordubete lehenagotik
80 egunean

 

Aurrera doa Zinemako Emakume Heroiak proiekzio-zikloa, eta astelehenean, 80 egunean filma (Espainia, 2010, 105´) izanen da ikusgai. Saioa Iturramako Civivoxean izanen da, 18:00etan, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik (gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko). Film bera ikusgai izanen da Sanduzelaiko Civivoxean, abenduaren 17an, asteartearekin.
 

Filmak, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren zuzendaritzapean, adiskidetasun-istorio bat kontatzen du. Axunek 70 urte ditu, eta suhi-ohia ospitalean zaintzen ari dela topo egin du gelan haurtzaroan lagun zuen neska batekin, zeinarekin nerabezaroan zuten konplizitatea berraurkituko baitu. Baina, laguna lesbiana dela berriki jakiteak konpondu beharko duen barne eztabaida bat sortuko dio. Filma euskaraz filmatu da, eta jatorrizko bertsioan emanen da, azpipituluez.
 

Saioaren sarrera eta amaiera María Castejón Leorzak eginen du. Genero kontuetan aditua da, baita komunikabide eta ikus-entzunezko produktuen irudikapenean ere. Ziklo honen hurrengo filma 9 meses… de condena (Frantzia, 2013, 85´) izanen da, eta urtarrilaren 13an egonen da ikusgai Iturramako Civivoxean, eta lauhileko honetan zikloari amaiera emateko, urtarrilaren 21ean, Sanduzelaiko Civivoxean.
 

Aurreikusita dago hilabete honetan generoaren ikuspegitik oso gutxitan aztertu den betiko klasiko baten emanaldi berezi bat egitea: Lo que el viento se llevó (AEB, 1939, 238´). Hitzordua abenduaren 30ean izanen da, Iturraman.
 

Zinemako Emakume Heroiak zikloko saioak Iruñeko Udalaren III. Berdintasun Planaren barruan sartuta daude. Ziklo guztiak proposamen dinamiko eta parte-hartzailea izan nahi du, genero-ikuspegia aplikatuz aurrez honako irizpide hauen arabera hautatu diren film sorta bati: emakumeen protagonismoa, jorratzen den gaia edo egileen nazionalitatea. Proposamenaren oinarria da ikus-entzunezkoa kultura garaikidearen ardatz nagusietako bat bihurtu dela, eta, beraz, erreferente eta imajinario kolektiboak sortu edo suntsitzen dituela, baita generoari dagokionez ere.

 

Zinemako Emakume Heroiak (abendua-urtarrila)

Ordua: 18:00.

Moderatzailea: Maria Castejón Leorza, Historian doktorea, idazlea, irakaslea eta blogaria.

Iturramako Civivoxa. Astelehenetan

  • 80 egunean (Espainia, 2010, 105´). Abenduak 9
  • 9 meses… de condena (Frantzia, 2013, 85’)’. Urtarrilak 13 (ostirala)

Sanduzelaiko Civivoxa. Astearteetan

  • 80 egunean (Espainia, 2010, 105´). Abenduak 17
  • 9 meses… de condena (Frantzia, 2013, 85’)’. Urtarrilak 21 (ostirala)
¿Te ha sido útil esta página?