Gaurtik eta larunbatera arte, Animaliak Hartzeko Zentroak amorruaren aurkako txertaketa eta zakurren identifikazioa egingo ditu, biak ala biak nahitaezkoak baitira legez

Gaurtik eta larunbatera arte, Animaliak Hartzeko Zentroak amorruaren aurkako txertaketa eta zakurren identifikazioa egingo ditu, biak ala biak nahitaezkoak baitira legez
Iruñean erroldatuta daudenek beren zakurrak eramaten ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara

Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan gaur hasi da udaberri honetako kanpaina, amorruaren aurkako txertaketarako eta zakurren identifikaziorako, bi horiek nahitaezkoak baitira legez. Iruñean erroldatuta daudenek beren zakurrak eramaten ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara.

Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Nafarroa etorbideko zubiaren ondoan. Nafarroako Unibertsitateko errepidea da bertara joateko bidea. Txertoa jarri eta mikrotxip bidez identifikatzeagatik 45 euro ordaindu behar dira; zakurrak identifikatuta badaude eta txertoa soilik jarri behar bazaie, 25 euro; eta bakarrik identifikatzeko mikrotxipa jarri behar bazaie, 35 euro. Tasa horiek zentroan bertan ordaintzen dira, eskudirutan edo banku-txartelaz. Aurreko urteetako esperientziak ikusita, kanpaina honetan ehun bat zakur artatzea aurreikusi da. Argibide gehiago nahi izanez gero, 948 420996 telefonora edo 010 zein 948 420100 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da.

Bai mikrotxip bidez identifikatzeko bai txertoa jartzeko, animaliaren arduradunek zentrora joan beharko dute, NANa edo identifikatzeko beste agiri ofizialen bat dutela; eta, dagoeneko idenfikaturik dauden zakurrei txertoa berriro jartzeko, animalia identifikatzeko txartela ere erakutsi beharko dute. Zakur guztiak uhalaz loturik eraman beharko dira, eta muturrekoa jarrita, baldin eta zakurraren izaerak hala eskatzen badu edo arriskugarriak izan daitezkeen zakurtzat sailkatuta badaude.

Legearen arabera, lau hilabete bete dituzten zakur guztiek derrigorrean eduki behar dute amorruaren aurkako txertoa jarrita; eta Nafarroan, gehienez bi urtekoa da txertoen arteko epea. Halaber, lau hilabete baino gehiagoko zakur guztiek mikrotxip bidez identifikatuta egon behar dute. Legezko betebehar horiek urratzeagatik 61 eta 601 euro arteko zehapenak ezar daitezke, eta uztailetik aurrera, lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko 19/2019 Foru Lege berria aplikatzearekin batera, 200 eurokoak izango dira, gutxienez, mikrotxipa ez jartzeagatik, eta 1.001 eurokoa, gutxienez, amorruaren aurkako arauzko txertoa ez edukitzeagatik.

 

UDABERRIKO KANPAINA, ZAKURRAK AMORRUAREN AURKAKO TXERTATU ETA IDENTIFIKATZEKO

 

  • Noiz: maiatzak 27 – ekainak 1. Astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara.
  • Non: Animaliak Hartzeko Zentroa (Unibertsitateko errepidean, Nafarroako etorbideko zubiaren ondoan). Zaragozako etorbidetik sartu behar da.
  • Prezioa: txertoa jartzea, 25 euro; mikrotxip bidez identifikatzea, 35 euro. Txertoa jartzea eta mikrotxip bidez identifikatzea: 45 euro.
  • Norentzat: zakurrak dituzten Iruñeko biztanleak, izapidea nahitaezkoa baita legez 4 hilabete baino gehiagoko animalientzat.
  • Argibide gehiago: 948 420996 telefonoa edo 010 / 948 420100 Herritarren Arreta Telefonoa
¿Te ha sido útil esta página?