4351 erakusten - 4365@guztira
Ireki da Iruñeko Udalak antolatutako Eskola Baratze Ekologikoen programaren edizio berrian izena emateko epea
escolares en el huerto ecologico esteka euskaraz Eskola baratze ekologikoen udal-programa berriro abiatuko da ostiralean, ikastetxeek izena emateko epea irekita. Martxoaren 24tik (ostirala) Udalak 2017 – 2018ko ikasturterako martxan jarritako ekimen horrekin bat egiteko interesa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek educacionambiental@pamplona.es helbide elektronikora idatzita eman dezakete izena. Momentuz,...‘Begirada bat Ukrainari’ erakusketa Iturramako Civivoxean ikusgai egonen da, martxoaren 31ra bitarte, Nafarroako Erizaintza Fundazioarekin elkarlanean
‘Begirada bat Ukrainari’ erakusketa Iturramako Civivoxean ikusgai egonen da gaurtik aurrera eta martxoaren 31ra arte. Bertan Nafarroako Erizainen Fundazioko (FEN) boluntarioek gerra garaian egindako hogeita hamar bat argazki egonen dira ikusgai; egileen artean ere irudiaren profesionalak daude, esaterako, Fermín García Erviti eta Iván Benítez. Nafarroako Erizainen Fundazioak laguntza humanitarioko lanetan...Iruñeko Udala eta Liceo Monjardín ikastetxea elkarlanean ari dira Lezkairun udal-lurzati bat birnaturalizatzeko
Iruñeko Udala eta Liceo Monjardín ikastetxea lankidetzan aritu dira landare autoktonoekin birnaturalizatzeko Lezkairuko futbol-zelaiaren inguruan –Berdintasunaren plazaren ondoan– dagoen udalaren jabetzako lurzati bat. Goizeko 09:00etan hasita, Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleek, udal-langileek lagunduta, arteak eta zuhandor zuhaixkak landatu dituzte ureztatutako soropila zuen lorategi-eremu batean. Landaketan parte hartu du Fermín Alonso...2022ko Herritarren Segurtasuneko balantzearen aurkezpena
press_conferenceHamabost gaztek jasoko dute prestakuntza Musika-ekintzailetzako Ikastaroaren hirugarren edizioan, sektoreak nola funtzionatzen duen, disko bat nola ekoizten den edo bira bat nola antolatzen den ezagutzeko
Hainbat musika-estilo prestakuntza eta prestaketa bila industriak nola funtzionatzen duen eta musikaren mundu konplexuan aurrera egiten ikasteko. Gaztediaren Etxeak urteko lehen hiruhilekoan ematen duen Musika-ekintzailetzako Ikastaroak xede du musika talde bateko kide edo bakarlariak diren 15 gazteri disko bat sortzeak, hori hedatu eta sustatzeak, kontzertuek eta birek eta abarrek dakarten...Ziudadelako Labean Esther García Urquijoren “Margeriteren omenezko abestia” argi- eta soinu-instalazioa egonen da ikusgai
exposicion Ziudadelako Labean gaurtik martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai ‘Margeriteren omenezko abestia’ argi- eta soinu-instalazioa, Esther García Urquijo artista madrildarrak sortua. Instalazioa Marguerite Durasek Londongo National Theaterren enkarguz idatzi eta zuzendutako ‘India Song’ izena duen antzezlan, liburu eta ondorengo filman oinarrituta dago. Duela 50 urte Delphine Seyringek interpretatutako filma...Iruña Arena Games jokoen aurkezpena
press_conferenceIruñeko Udalak bost emakume aintzatetsi ditu martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, gizarte-, enpresa-, kirol- eta kultura-aurrerapenari egindako ekarpenagatik
Duela lau urtetik hona ohi bezala, gaur, martxoak zortzi, Iruñeko Udalak omenaldia egin die hainbat emakumeri, haien ibilbideek agerian jartzen dutelako emakumeen ekarpena hala ekintzailetzaren eta kirolaren arloetan, nola enpresa, berrikuntza, musika eta zinemarenean eta haien lorpenek eskubide berdintasunaren bidean jarraitzeko moduko eredu gisa eta gizarte aldaketarako eragile gisa identifikatzen...Hautaprobetarako deia egin da Iruñeko Udalarendako Babes Zibileko Laguntzaileko (naranjito) lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hiru zerrenda osatze aldera
naranjitos Iruñeko Udalak Babes Zibileko laguntzaileen lanpostuetan aldi baterako lan-kontratupean aritzeko hiru izangai-zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia egin du, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Martxoaren 20an amaituko da deialdi horretan interesa dutenek eskaerak aurkezteko epea. Kontratazio zerrendetako bat Herritarren Segurtasuneko Alorreko edozein departamentu edo zerbitzutan babes zibileko...Herritarrek zaharberritutako Arantzadiko parkeak dituen 150.000 metro karratuez gozatzeko aukera izanen dute berriz ere apirilaren amaieran
Arantzadiko parkea herritarrendako berriz ere erabat zabalduko da apirilaren amaieran, 150.000 metro karratuko espazio horretako lanen bigarren fasea amaitu ondoren, Arga ibaiaren meandroan, Iruñetik igarotzean. Hirigintza Gerentziako eta Batzordeko kideak obren bilakaera ikusten izan dira gaur. Lanek orain ardatz dute Arantzadiko kirolgunearen inguruko zoladura-lanak amaitzea eta mantentze-lan gutxi behar duten...Irailaren 10ean Iruñetik irtengo den Espainiako Txirrindularitza Itzuliko etapa Ziudadelatik abiatuko da eta 8 kilometro neutralizatu eginen ditu hirian barna
Irailaren 10ean, igandearekin, Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren etapa bat Iruñean hasiko da, beste behin. Mendi ertaineko eta hirugarren kategoriako hiru portuko etapak 156 kilometro izanen ditu eta Lekunberrin amaituko da. 15. etapa Ziudadelako barrutiko Laguntza Atetik irtengo da eta zortzi kilometro neutralizatu pasatxo eginen ditu hirian barna, hiru burguak inguratuz Batasunaren...Iruñeko Udalak amaitutzat jo du Burlata eta Txantrearen arteko lotura Ezkaba kalearen trazadura berriaren urbanizazioarekin
Aurreikusitako epean Udalak entregatutzat jo ditu Txantrea Hegoaldeko II. Faseko obrak. Lan horien bidez Ezkaba kalea urbanizatu da, Jesuitinas eta Irabia-Izaga ikastetxeen artean, eta hala, I. Fasean landu zen ardatza osatu da eta sei kaleri (Mendigorria, Etxarri-Aranatz, Etxalar, Cintruénigo, Kaseda eta Artaxoa kaleak) irteera eman zaie Ezkaba kaleko trazadura berrirantz....Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea eta NUP elkarlanean ari dira Ikaskuntza-zerbitzu bidezko jasangarritasunaren Europako NEMOS programan
Gaur, osteguna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza Graduko 10 ikaslek Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea bisitatu dute. Topaketa ikasleak elikadura-jasangarritasunari buruz NEMOS proiektu europarraren barruan egiten ari diren ikaskuntza-zerbitzuko programako lanaren parte da. Ogia eginen dute unibertsitateko Elikagaien Teknologia irakasgaian, eta elaborazio-prozesu horren zati gisa,...“Baratza bang bang” Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketaren lan irabazlea igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan
‘Baratza bang bang’ euskarazko antzezlana igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan. Lanak Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa irabazi du. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak urtero deitzen dute lehiaketa hori, hainbat helbururekin, besteak beste haurrei zuzendutako dramaturgia sustatzeko, antzerki garaikidea sendotzen eta bultzatzen laguntzeko eta txikitatik handitzeko antzerkiaren esparruko aberastasun kultural...