4321 erakusten - 4335@guztira
2022ko sanferminak ONCEren kupoietan ere ospatuko dira
Gaur goizean Enrique Maya Iruñeko alkateak uztailaren 7an Espainia osoan zozketatuko den ONCEren kupoiaren ale bat jaso du. Kupoia eman diote Valentin Fortún Arriezu lurralde-ordezkariak eta Mª Pilar Herrero Jiménez entitate horren Nafarroako lurralde kontseiluko lehendakariak. Izan ere, Espainiako Itsuen Erakundeak egun hartan zozketatzeko aterako dituen 5 milioi txartelak 2022ko...‘Ongi etorri munduko festarik onenetara’; hori da Iruñeko Udalak festetan hiria bisitatzen dutenei helaraziko dien mezua
‘Ongi etorri munduko festarik onenetara’. Hori da Iruñeko Udalak egunotan hirira heltzen direnei helarazi nahi dien mezua. Horretarako informazio-kanpaina handi bat prestatu du, euskarri anitzetan eta eleaniztuna, bai paperean argitaratua bai gailu mugikorren bidez eskuragarri dagoena QR kodeak baliatuta. 60.000 eskuorri inprimatu dira, baita paperezko banakako 70.000 mahai-zapi ere ostalaritza-establezimenduetarako...Sanferminetako Txistularien Alardeak bihar Sarasate pasealekuan aurkeztuko du Nafarroako historia eta kondairei buruzko lan bat haren ibaien bidez
Alarde de txistularis Sanferminetako Txistularien Alardea sanferminetako programaren ekitaldirik zaharrenetako bat da. Bihar, uztailaren 10ean (igandea), Sarasate pasealekuan hirurogeita hiru urte betetzen dituen txistua aintzatesteko ekitaldi hori eginen da; Nafarroako ibaiei eskainiko zaie, horiek baitira Euskal Herriko Txistulari Elkartea - Nafarroak antolatutako ikuskizun horren ardatz nagusia. Kontzertuan txistulariek Nafarroako...Iruñeko festak islatu dituen literatura: hemen dira Udalak uztailaren 10etik 13ra doan antolatu dituen literatur ibilbideak
ruta literaria Iruñeko Udalak doako bisita gidatuak eskainiko ditu bihartik aurrera, eta, ‘Iruña literarioa’ izenburupean, sanferminen gaiari helduko diete literatura unibertsalean. Literatur lanen zatien inguruan antolatutako hirian barnako ibilbide horiek uztailaren 10etik 13ra gauzatuko dira, 11:30ean eta 18:30ean, gaztelaniaz. Gainera, igandean, 18:30ean, eta asteartean, 11:30ean, euskaraz ere eskainiko dira. Eskaintza...Udaletxeak ateak irekiko dizkie herritarrei Batasunaren Pribilegioa eta hiri modernoaren sorrera ospatzeko, 800 leku eskainita doako bisita gidatuetan
Iruñeko Udalak doako bisita gidatu batzuk antolatu ditu Udaletxera, Batasunaren Pribilegioa ematearen bidez hiri modernoaren sorrera ospatzen duen eguna gertu baitugu. Irailaren 2tik 9ra bitarte, 32 taldetan lekuak eskainiko dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, 100 leku baino gehiago egunean, batez beste. Talde bakoitzean, gehienez ere 25 pertsona egonen dira, 800 leku...Enklaves zikloa gaur arratsaldean amaituko da Edu Errea Band-en eskutik, Gaztelugibelen
Enklaves zikloa, Civivox sareko udal-programazioaren barruan, gaur arratsaldean amaituko da Edu Errea Band-ek Gaztelugibelen, 20:00etatik aurrera, eskainiko duen emanaldiarekin; sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte. Hori izanen da azken hitzordua; zikloa uztailaren 29an hasi zen eta tokiko bost talderen musika hainbat agertokitara eraman du, hala nola Mendillorriko aintzirara,...Hemen da berriro ‘Fokatu’ argazki-lehiaketa, zeinean 900 euroko saria emanen baitzaio Iruñeko argazkirik onenari
puente de la magdalena Iruñeko Udalak ‘Fokatu’ argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ko 23:00k bitarte aurkezten ahalko dituzte...Udala, NUP, Nafarroako Unibertsitatea eta Iruñeko UHUN elkarlanean arituko dira Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuak abiatzeko
Iruñeko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta UHUNeko Iruñeko zentro elkartuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuak abiatze aldera. Metodologia pedagogiko horrek ikaskuntza-prozesuak eta komunitate-zerbitzuak proiektu bakar batean uztartzen ditu, zeinetan parte-hartzaileek ingurunearen benetako beharren inguruan lan egiten ikasten baitute, hori hobetzea jomuga hartuta. Gaur goizean sinatu dute hitzarmena...Basotxo kalea berrurbanizatzeko lanek zoladura eta Navas de Tolosa kaleak eta Gipuzkoako etorbideak bat egiten duten eremuak dituzte ardatz
Basotxo kalea berrurbanizatzeko lanak azken hiruhilekoan sartuko dira eta zoladura jartzea izanen dute zeregin nagusi. Kalearen erdia gutxi gorabehera zolatu da dagoeneko, eta Gipuzkoa etorbideak eta Navas de Tolosa kaleak bat egiten duten eremuetan ere jardunean ari dira, egoteko eta bizikidetzarako eremu bihurtzeko. Lacunza Hermanos enpresa ari da obrak...Datorren asteko asteartetik ostiralera Zinema-gauak zikloan familia-zinema emanen da: trollak, sorginak, nagusi ttipiak eta Tom eta Jerryren benetako historia
Asteartean Zinema-gauak zikloak erdia baino gehiago atzean utzi eta hamaikagarren filma proiektatuko du, Iruñeko Udalak uda honetan hiriko parke, plaza eta aire zabaleko toki publikoetan programatu dituen 20 filmez bezainbatean. Txantreako Arriurdiñeta plazan izanen da, 22:00etan, eta sarrera librea da. Familiendako proposamena da Trolls 2. Gira Mundial (AEB, 2020, 90’)...Iruñeko Udalak Mai Garde eta Oier Sanjurjo Iruñeko Zapiarekin aintzatetsi ditu Osasuna Klub Atletikoaren kapitain gisa izandako ‘ardura, sakrifizio eta irmotasunagatik’
Gaur, ostegunarekin, Batasunaren Pribilegioaren 599. urteurrena ospatzen ari da. Duela zazpi urtetik hona, efemeride hori Iruñeko Zapia emateko ekitaldiari lotuta dago, zeinetan aintzatesten baitira haien eguneroko zereginetan edo jardunbide profesionalean modu aktibo eta agerikoan Iruñearen hedapena finkatzen lagundu duten pertsonak eta entitateak. 2022an, Udalbatzak aho batez erabaki du ohorezko sari...Iruña Gaztea III. Planak gazteria udal-jardueraren beharrezko zeharkako elementu bihurtzen du
foto Gazteen beharrei eta inplikazioari heltzea etxebizitzaren, parte-hartzearen, gizarteratzearen, kulturaren eta kirolaren esparruetan dira, besteak beste, Iruña Gaztea III. Planaren helburuetako batzuk. Dokumentu berri horrekin, Udalak gazteak hiriko garapenaren protagonista eta Udalaren ekintzen erdigune bihurtu nahi ditu datozen hiru urteetan. Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak, Fernando...Iruñeko udalak eta DYAk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute mugikortasun-beharrak dituztenei zuzendutako ‘Igo eta jaitsi’ programa finantzatzeko
Iruñeko Udalak ‘Igo eta jaitsi’ zerbitzua babestuko du, Nafarroako DYAk mugikortasun murriztua dutenei ematen diena. Doako zerbitzu kualifikatua da, etxeetatik irteterakoan dauden oztopo arkitektonikoak eta materialak gainditzera bideratua. Azken finean, adinekoak edo mugikortasun-beharrak dituzten pertsonak laguntzea errazten da paseatzera edo erosketak egitera arriskurik gabe etxetik atera daitezen. María Caballero Gizarte...