4381 erakusten - 4395@guztira
80ko hamarkadako musika eta musika berriena uztartuko dira sanferminetan Gazteluko plazan, maila handiko artistekin, hala nola Fangoria, Ana Torroja, Dani Fernández eta Ana Mena
Iruñeko Udalak, Gazteluko plazako agertokian, denboran atzera bidaiatzeko eta erritmo berrienetan murgiltzeko musika proposatu du sanfermin hauetarako. Uztailaren 6tik 13ra, hiriko puntu garrantzitsu horretan, askotariko eskaintzak elkartuko dira estilo eta garaiei dagokienez, besteak beste, Fangoria, Ana Mena, Ana Torroja eta Dani Fernández, entzutetsuenak aipatzearren. Jorge Urdánoz Kulturako zuzendariak gaur goizean...Iruñeko Udaltzaingoak bide-segurtasuneko eta -hezkuntzako prestakuntza eman die 7.700 ikasle baino gehiagori
patio niños colegio Bide publikoan ibilgailuekin, oinezkoekin eta bizikletekin batera bizitzen ikastea, zirkulazio-arauak errespetatzea eta agenteen jarraibideak ulertzea. Horra Iruñeko Udaltzaingoak hiriko ikastetxeetan egiten duen Bide-hezkuntzako programak bilatzen dituen helburuetako batzuk. Amaitzen ari den ikasturte honetan, guztira, 7.701 ikaslek parte hartu dute emandako 317 hitzaldietako batean, dela ikastetxeetan bertan dela...Arantzadi Kirol Hiriak ostegunean emanen dio hasiera udako denboraldiari
piscina aranzadi Arantzadi Kirol Hiriko kanpoko bi igerilekuak eta plisti-plasta ibiltzeko haurrendako ontzia ekainaren 15ean (osteguna) zabalduko dira, udako denboraldiaren hasierarekin batera, eta irailaren 8ra arte egonen dira zabalik. Denbora-tarte horretan udal-igerilekua asteko egun guztietan egonen da zabalik, goizeko 10:00etatik 20:30era arte. Kirolgunera datozenak ate nagusitik sartzen ahalko dira, Arantzadiko...Mocedades taldea taula gainera igoko da asteazkenean Gurutzeko plazan 2023ko sanferminetako Adinekoen Eguna dela eta
Día de las personas mayores Bihar, asteazkena, 2023ko sanferminen azken-hirugarren eguna da eta adinekoei eskainita dago. Meza bat San Fermin kaperan, Jus la Rocha eta Yoar errondailen musika eta Mocedades taldearen kontzertua dira festetako beteranoendako programatutako berariazko ekimenetako batzuk. Gurutzeko plazako agertokira igoko da Mocedades taldea 20:30ean. Mocedades 1967an...010 Herritarrendako Arreta Telefonoak udako ordutegia izanen du berriz ere: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
foto Sanferminen ondoren, herritarrendako udal-zerbitzuen ordutegiak leheneratzen ari dira. Sanferminetan erabilgarri egon den 010 Herritarrendako Arreta Telefonoa (948 420 100) uztailaren 17an, astelehenarekin, udako ordutegira itzuliko da berriz ere. Astelehenetik ostiralera jasoko ditu herritarren deiak, 08:00etatik 15:00etara bitarte. Bestalde, berriz ere erabilgarri egonen dira aurrez aurreko udal-erregistroak, hala Kondestableko Erregistro...Harrotu zentroak hamar bat jarduera proposatu ditu asteazkenetik aurrera, udako programazioaren barruan, herritarrak LGTBI+ errealitatearen inguruan sentsibilizatzeko
harrotu Harrotu, LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak hamar bat jarduera eskaintzen ditu uda honetarako programazioan. Asteazkenetik aurrera eta irailaren 28ra arte, topaketek, hitzaldiek, lantegi batek, erakusketa batek eta antzezlan batek osatuko dituzte, besteak beste, programazioaren bost atalak: ahalduntze pertsonala, LGTBI+ ahalduntze kolektiboa,...2023ko sanferminen balantzea
press_conferenceBizikleta elektriko partekatuen zerbitzua indartu da eta tarifetan deskontuak ezarri dira erabiltzaileen leialtasuna sustatzeko
foto Sanferminak igarota, Ride On bizikleta elektrikoen zerbitzua abian da berriz ere, erabiltzaileen fideltasuna saritzeko deskontuak ezarrita. Eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera saritu eta hiriaren jasangarritasunari bultzada emateko xedez, urteko abonamenduaren salneurria 40 eurotik 35 eurora jaitsi da. Gainera, ibilgailua askatzeko kostua 50 zentimotik 30 zentimora murriztu da. Deskontu horiei beste...Hausnarkari, anatido, galiforme eta karraskarien artean, 281 animaliak osatzen dute gaur egun Taconerako zoo txikia
foto Duela 50 urte baino gehiago gozatzen dute iruindarrek eta bisitariek Iruñeko erdigune historikoan dagoen zoo txikiaz, eta azpiegitura hori duela hamarkadak da hiritarren bizipenen, kultur- eta natur-ondarearen parte. San Rokeko errebelinean hiriko gotorleku modernoaren elementuen artean tartekatzen diren berdeguneak probestuz, egunez egun ikusten ahal da urtaroen joana, bai ikuspuntu...Antzinako Guardia-gorputzean dagoen SF365 esperientzia-zentroak murgiltze-ibilbide bat eskainiko du sanferminetako elementu nagusiak bizitzeko
foto Arena Comunicación Audiovisual, Ostiz Sistemas Audiovisuales eta Enrique Kahle Arquitectura enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkartea (ABEE) arduratuko da SF365 Esperientzia-zentroaren diseinuaz, gauzatzeaz, hornikuntzaz, instalazioaz eta abian jartzeaz, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua onetsi ondoren. Zentroa Arrotxapeko portalearen antzinako guardia-gorputzean kokatuko da eta ondo bereizitako hiru eremuren...Astea amaitzeko, bi zinema-gau handi: saskibaloiko superrizarrak eta superbilauak Space Jam: aro berria eta Minions, Gruren jatorria filmetan
cine Zinema-gauak aurrera doaz. Gaur gaueko Coda, los sonidos del silencio (2021, AEB, 111’) filmaren proiekzioaren ondoren, bihar, ostegunarekin, Mendillorriko Aintzirako parkean, 22:00etan, Space Jam: aro berria (2021, AEB, 120’) filmaren euskarazko emanaldia izanen da. Filma LeBron James NBAko superizarrari buruzko animaziozko film familiarra da: kirolariak Bugs Bunny eta...Hurrengo astea animazio-zinemarekin abiatuko da: Ipar Amerikako film bat eta Peruko beste bat, ‘Zinema-gauak’ zikloaren erdialdean
cine Buztintxuri eta Sanduzelai zinema-areto bihurtuko dira abuztuaren 14an eta 16an ‘Zinema-gauak’ udako jardueren udal-programan aurreikusitako emanaldiei esker. 22:00etan, Buztintxuriko pasealekuan eta Gortari Doktorearen plazan proiektatuko dira ‘Los tipos malos’ (2022, AEB, 100’) eta ‘Ainbo. Amazoniako gerlaria’ euskarazko filma (2021, Peru, 84’). Abuztuaren 14an, astelehenarekin, zikloak bere erdialdea joko du...Udalak kidego teknikotik eta federaziotik emakumezkoen futboleko Espainiako selekzioaren arrakasta lortzen lagundu duten hiru nafarrak zoriondu ditu
Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kideek emakumezkoen futboleko Espainiako selekzioak –asteburuan munduko txapeldun bihurtu zen– berriki lortutako arrakastan gertutik lagundu duten hiru nafarrak zoriondu dituzte gaur goizean. Honako hauek izan dira: Javier Lerga kidego teknikoko laguntzailea; Javier López Vallejo psikologoa, eta Rafael del Amo Nafarroako Futbol Federazioko lehendakaria eta...