4411 erakusten - 4425@guztira
Tokiko Gobernu Batzarrean aztertutako gaiei buruzko informazioa
press_conferenceTokiko Gobernu Batzarrean aztertutako gaiei buruzko informazioa
press_conferenceUdalak hilabeteko epean eginen du Sanduzelai auzoa eraldatzeko proiektuen lehiaketarako deialdia
foto Iruñeko Udalak hilabeteko epean eginen du Sanduzelai auzoa eraldatzeko proiektu lehiaketa irekirako deialdia. Lehiaketak auzoa modu ireki eta objektiboan hobetzeko alternatiba eta irtenbideak bilatzen ditu, hirigintza aukerak eta bideendako irtenbide desberdinak kontuan hartuta, batez ere biribilgunearen inguruan. Udal-taldeak kontuan hartuko dira plegua idazteko orduan, eta auzotarrek beren ideiak edo...Adolfo Lacunza argazkilariak Nafarroako kulturan barnako ibilbidea proposatzen du bere lan-ibilbidean zehar egindako zuri-beltzeko 50 erretraturen bidez
foto Turrillas maisua, Pablo Antoñana, Pedro Salaberri, Barricada, Pedro Manterola, Aurora Beltrán, Mariano Izeta, Juan José Aquerreta, César Muñoz Sola edo Xabier Morrás dira ‘Zidorra ibilbide gisa’ erakusketaren protagonistetako batzuk. Erakusketa Adolfo Lacunza argazkilariak bere lan-ibilbide luzean zehar zuri-beltzean egindako 50 erretraturen bilduma bat da. Erakusketa ostiralean zabalduko da Ziudadelako...Haur Eskoletako bulegoak erabat irisgarriak dira orain, Oliveto Kondearen etorbidetik Descalzos 72.eko udal-eraikinera lekualdatu baitira
foto Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak astelehenetik aurrera Descalzos kaleko 72. zenbakian dauden eta erabat irisgarriak diren bulego berrietan emanen du arreta. 0-3 urtekoen zikloko hamabi udal-eskolak biltzen dituen zerbitzua orain arte autobus geltoki zaharraren eraikinean (Oliveto Kondearen etorbidea 4.) ematen zen; 1986 - 1987an eraman zen hara....Iruñeko Udalaren hurrengo Osoko Bilkuran udal-aurrekontuan 11,6 milioi euroko aurrekontu-aldaketak egitea eztabaidatuko da
Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean aurrekontua 11.628.246,62 euroan aldatzeko proposamena ezagutu du, besteak beste, langileria-gastuei, energia-hornidurari, hiriko mantentze-lanei edo Iruñerriko Mankomunitateari eta Haur Eskolei egin beharreko transferentziei aurre egiteko. Aldaketa horiek urriaren 26rako aurreikusita dagoen Iruñeko Udalaren hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidatu eta onetsiko dira, hala badagokio. Lehen espedienteak aparteko gastuei aurre...Iruñeko Udalak 74 berriemaile izanen ditu aurten, 37 gazte-gunetan informazioa eta proposamenak helarazteko sare gisa
Gaztediaren Etxeko Gazteei Informazioa helarazteko Berriemaileen programan 74 neska-mutilek parte hartzen dute 2023ko ikasturtean, eta Iruñeko Udalarekin lankidetzan arituko dira haiek parte hartzen duten 37 guneetan, hala nola ikastetxeetan, institutuetan, elkarteetan, hezkuntza bereziko zentroetan eta ikasleen egoitzetan. Gaztediaren Etxean bildu dituzte eta ongietorria eta eskerrak eman dizkiete, Carlos Salvador zinegotzia...Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta euskara sustatzeko urteko hitzarmena berritu dute
Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak gaur goizean sinatu dute 12.000 euroko dirulaguntza izenduna emateko hitzarmena. María Echávarri Pertsonen Kudeaketako zinegotzi ordezkariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak gaur goizean sinatu dute aurten– urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte– egindako jarduerak barne hartuko dituen hitzarmena. Ekitaldian izan dira, halaber, Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea, Udalaren...Iruñeko 2030 Hiri Agendak erronka bota dio unibertsitateko publikoari 2030a helmuga raidaren bidez; talde mistoetan jokatuko da eta hiru onenak sarituko ditu
Iruñeko 2030 Hiri Agendak 2030a helmuga raida egiteko erronka proposatu die unibertsitateko ikasleei datorren larunbaterako (hilak 18). Erresistentzia ekitaldi horrek turismoa, abentura, estrategia eta kirola uztartzen ditu, eta lau orduz garatuko da Iruñeko hiru unibertsitateen arteko eremuan. Gehienez ere ehun talde mistok, hiru pertsonaz osatuak, taldean lan egiten ahalko dute...Hamabi langilek 0-3 zikloari buruzko herritarren kontsultak artatu eta Haur Eskoletako langileak kudeatzen dituzte Descalzos kaleko 72. zenbakiko egoitza berrian
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren egoitza lekuz aldatu da, herritarrendako arreta zerbitzuarekin eta langileen kudeaketarekin batera, Descalzos kaleko 72. zenbakira. Toki berri horretan biltzen da, joan den urriaren 14az geroztik, 0-3 hezkuntza-zikloaren inguruko udal-jarduera osoa. Lekualdatzeari esker, espazio zabalagoa da orain, eta herritar ororendako irisgarriagoa. Izan ere, bulegoak udal-eraikinaren...Adinekoen sareek 65 urtetik gorakoendako babes- eta laguntza-sistema bat ehuntzen dute, auzoetan egiten diren asialdi- eta kirol-jardueren eta lantegien bidez
foto ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ udal-estrategiaren barruan, adinekoen sare bana dago Zabalgunean, Iturraman, Txantrean eta Santa María la Realen. Sareok kultura-, asialdi- eta kirol-jardueren eta lantegien sorta zabala eskaintzen diete auzotarrei. Iruñeko Udalak sustatuta, sare horiek auzotarren ongizateaz arduratzen diren elkarteak, entitateak, saltokiak, farmaziak eta auzoetako biztanleak elkartzen dituzte. Adinekoei...Ajudikatu dira Milagrosan Energia trantsizioari buruzko Udalaren Argibide Bulegoa egiteko obrak
foto PCH-Iruña Biziberritzenen kontseiluak Milagrosan energia-trantsizioari buruzko Udalaren argibide bulegoa jartzeko lanen adjudikazioa onetsi du. Bulego hori Manuel de Falla kaleko 2. zenbakian dagoen eta aurten 98.500 euroan erosi zen lokalean kokatuko da. Enpresa adjudikazioduna Erki Construcción Sostenible SL da, eta adjudikazioaren zenbatekoa 95.644,16 euro (BEZa kanpo). Kontratua 15...Sanduzelaiko auzotarrek 88 proposamen aurkeztu zituzten biribilgunea eta auzoa bera hobetzeko Udalak urrian egindako kontsultan
foto Urriaren 16tik 30era Sanduzelaiko biribilguneari buruz egindako auzo-galdeketak auzotarren 88 proposamen jaso ditu. Auzotarrek iradokizunak eta birsortzeak egin dituzte biribilgunea eta ingurua ez ezik auzoko beste elementu batzuk ere hobetzeko. Ekarpen horiek guztiak Hirigintza Gerentziak eremuko zirkulazioa arintzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko prestatu duen proiektu-lehiaketan sartuko dira. Auzoko...“1423. El Privilegio de la Unión: un año, una ciudad, un reino”
press_conferenceIruñeak Sanferminetako karbono-aztarna kalkulatuko du, emisio kutsakorrak murrizteko eta jai jasangarriagoak lortzeko
Iruñeko Udalak San Fermin jaien karbono-aztarna kalkulatzeko eta egiaztatzeko prozedura bat abiarazi du, hurrengo urteetako edizioei begira murrizte-plan egingarri bat ezarri ahal izateko. Horretarako, bederatzi egun horietako berotegi efektuko gasen isuriak aztertuko ditu, baina baita aurreko eta ondorengo egunetan eszenatoki eta instalazioen muntatze- eta desmuntatze-lanetan, garbiketan eta hiria leheneratzekoetan sortzen...