Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Iruñeko Udalaren 2025erako Lan Eskaintza Publikoa (LEP). 25 lanpostutan aritzeko 75 plaza barne hartzen ditu, udalaren hainbat alor eta zerbitzutan. Proposamena Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearekin negoziatu eta hitzartu da.
LEPeko 75 plazetatik, 27 Udaltzaingoari dagozkio. Honela banatzen dira: Udaltzaingoko agenteen 5 plaza, inspektoreordeen 7 plaza, agente lehenen 13 plaza eta inspektoreen 2 plaza. 27 plazetatik 12 txanda irekian deituko dira, eta gainontzeko 15ak barne-igoerakoak izanen dira, Iruñeko Udaltzaingoko langileendako. LEPean sartu dira ofizial administrarien 11 plaza –batzuk euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna dute–, euskarako B2 eskakizuna duten gizarteratzeko teknikarien 5 plaza eta gizarte-langileen 6 plaza.
Honako plaza hauek ere sartu dira: funtzionamenduko laguntzaileen 4 plaza, familia-langileen 3 plaza, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaileen 2 plaza, euskara itzultzaileen 2 plaza eta gazteriako teknikarien beste 2 plaza; azken lau plazek euskarako C1 hizkuntza eskakizuna dute.
Azkenik, psikologoaren, garapenaren aldeko lankidetzako teknikariaren, berdintasun eta LGTBIko koordinatzailearen, hezkuntza-koordinatzailearen, artxiboko goi-mailako teknikariaren, berdintasuneko teknikariaren, arkitektoaren, ingurumeneko goi-mailako tituludunaren, zuzenbideko lizentziadunaren, ehorzle laguntzailearen eta laneko arriskuen prebentzioko psikologoaren lanpostu bana dago jasota. Lan Eskaintza Publikoak euskara teknikariaren plaza bat eta komunitate-teknikariaren plaza bana ere barne hartzen ditu, euskarako C1 eta B2 eskakizunarekin, hurrenez hurren.
Berraztertzea eta egonkortzea
Enplegu Publikoaren Eskaintza da Iruñeko Udaleko Plantilla Organikoko plazak zerrendatzeko tresna. Plaza horiek aurrekontu-zuzkidura dute, eta dagokion hautaketa-prozesuaren deialdiaren bidez behin betiko betetzeko proposatzen dira.
Bi bide daude plaza LEP batean sartzeko: alde batetik, berritze-tasa,, zeinak kontuan hartzen baitu aurreko ekitaldiko bajen eta alten saldo mugagabea, sartu beharreko plaza kopurua zehazte aldera; eta, bestetik, egonkortze-tasa gehigarri bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen esparruan, administrazio publikoetan behin-behinekotasuna % 8tik behera murrizteko xedez.
IRUÑEKO UDALAREN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2025ERAKO
Datuen zerrenda
o Udaltzaingoko inspektorea: 2 plaza
o Udaltzaingoko agente lehena: 13 plaza
o Udaltzaingoko inspektoreordea: 7 plaza
o Udaltzaingoko agentea: 5 plaza
o Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria: 5 plaza (euskarako B2 maila)
o Psikologoa: plaza 1
o Komunitate-teknikaria: plaza 1 (euskarako B2 maila)
o Euskara itzultzailea: 2 plaza (euskarako C1 mail)
o Gazteriako teknikaria: 2 plaza (euskarako C1 maila)
o Garapenaren aldeko lankidetzako teknikaria: plaza 1
o Berdintasuneko eta LGTBIko koordinatzailea: plaza 1
o Euskara teknikaria: plaza 1 (euskarako C1 maila)
o Artxiboko goi-mailako teknikaria: plaza 1
o Berdintasuneko teknikaria: plaza 1
o Gizarte-langilea: 6 plaza
o Ofizial administraria: 11 plaza (euskarako C1 maila)
o Arkitektoa: plaza 1
o Ingurumeneko goi-mailako tituluduna: plaza 1
o Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailea: 2 plaza
o Funtzionamendu laguntzailea: 4 plaza
o Zuzenbideko lizentziaduna: plaza 1
o Familia-langilea: 3 plaza
o Ehorzle laguntzailea: plaza 1
o Psikologoa (Laneko Arriskuen Prebentzioa): plaza 1
o Hezkuntzako koordinatzailea: plaza 1