Iruñeko egutegia 2026

portada

 

Udal-egutegiak ibilbide bat egiten du hiriko historiaren hainbat unetan barna, Iruñeko Udal Artxiboko argazki- eta prentsa-funtsetan jatorria duten irudien hautaketa baten bidez. Hilabete bakoitzak argazki bat du, eta urteko garai bakoitzarekin lotutako gertakari baten inguruko informazioa biltzen du. Goiko aldean argazkiaren urtea eta egilea ageri dira, baldin eta informazio hori ezagutzen bada. Beheko aldean, berriz, irudikatzen den gertakari horrekin lotutako prentsalaburpena ageri da; datak eta argazkiak beti bat ez datozen arren, argibide gisa baliatzen dira, garai horretako usteak eta pentsamoldea islatzeko.