4291 erakusten - 4305@guztira
Juan Carlos Unzuék jaurtiko du 2022ko sanferminetako txupinazoa
Chupinazo Juan Carlos Unzué Nafarroako futbolari-ohi eta entrenatzaile-ohiak jaurtiko du datozen sanferminetako txupinazoa. 2020an, AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) zuela jakinarazi zuenetik, gaixotasun horren ikusgaitasunean eta horren aurkako borrokan erreferente bihurtu da, eta kanpainak, hitzaldiak, dokumentalak eta liburuak egin ditu, zeinetan lehen pertsonan kontatzen baitu nola bizi den alboko esklerosi...Iruña Stock 2022 ekimenak hiru egunez deskontuak ekarriko ditu hiriko ehun bat establezimendutara
pamplona stock euskera Ostegun, ostiral eta larunbatean itzuliko da hiriko dendetara ‘Iruña Stock’ kanpaina, eta edizio honetan hiriko hainbat sektoretako ehun bat establezimenduk parte hartuko dute. Ekimena Iruñeko Udalak eta merkatarien elkarteek elkarlanean egin duten ekimena da, eta xede du hiriko merkataritza dinamizatzea modu bateratuan eta hiru egun zehatzetan...Onetsi da Mendillorriko Mendigoiti eta El Lago ikastetxeek partekatzen duten patioa berriz naturalizatzeko lanen lizitazioa
mendoigiti Datorren ikasturtean Mendigoiti eta El Lago ikastetxe publikoek birnaturalizatutako patio berria estreinatuko dute. Tokiko Gobernu Batzarrak astelehenean onetsi zuen bi ikastetxeek partekatzen dituzten kanpo-eremuak hobetzeko lanen lizitazioa. Besteak beste, zuhaitzak, parterre zirkularrak eta aisialdirako eta dibulgaziorako sortutako heskaiak sortuko dira, eta baita harmailak ere, zapalda gisa, berdegunetik kirol-pisten...Udalak berriz ere eginen du udal-kanpaina sanferminetan eraso sexisten aurkako konpromisoa erakusteko
Campaña san fermin Iruñeko Udalak beste behin erakutsiko du eraso sexisten aurka duen konpromisoa, aurreko jaietan egindako kanpaina berriz kaleratuz. Helburua da herritarrei hirian dauden baliabideei buruzko informazioa ematea eta interesa dutenen eskura jartzea. Oraingoan, kanpainak uztartu eginen ditu herritarrek dagoeneko ezagutzen dituzten elementuak –esku gorriak, esaterako– eta Udalak...Iruñeko Udalak 45.000 euroko dirulaguntzak emanen ditu 16 urtetik gorako erroldatuek euskara ikasteko
Un alumno en una academia. Iruñeko Udalak laguntza- deialdia egin du, 45.000 euroz hornituta, euskara ikastea eta hobetzea sustatzeko hirian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako biztanleen artean. Kopuru horrek aurtengo ikasturtean zehar egindako ikastaroak eta udan hainbat modalitatetan eginen direnak diruz laguntzeko balioko du. Laguntzek ezinen dute jo egindako gastuaren...Arrotxapeko oinezkoen pasabide iragazkorrean La Compasión-Escolapios ikastetxeko haurrek egindako ingurumenaren aldeko mezuak jarri dira
La Compasión-Escolapios ikastetxeko ikasleek bere ikastetxetik gertu dagoen oinezkoen pasabide iragazkorrean ingurumena defendatzeko hainbat mezu jarri dituzte. Hirian garatzen ari den ‘Go Green Iruña’ klima-aldaketaren aurkako estrategiaren helburuen inguruan gazteenak sentsibilizatzeko egiten ari diren ekintzetako bat da. Arrotxapeko Carmen Baroja Nessi kaleko oinezkoen pasabide iragazkorrak baditu jada serigrafiatutako mezuak...Bost ikastetxek Iruñeko Udalak ikasturte honetan saritutako Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte
Abenduan Ikaskuntza-Zerbitzuko (ApS) Proiektuen V. Udal-lehiaketa irabazi zuten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako bost ikastetxeek gaur goizean aurkeztu dute beren lanaren emaitza eta planteatutako helburua lortzeko jarraitu duten prozesua. Kondestablearen jauregian eta Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariaren aurrean aurkeztu dute beren lana honako ikastetxe...Iruñeko Irisgarritasun Integraleko Plan Estrategikoa, 2022 – 2026
press_conferenceZiudadelako Labeak gizonezkoen estereotipoak eta rolak aztertuko ditu ‘Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak’ erakusketan
exposición piel ‘Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak’ erakusketa maiatzaren 15era bitarte egonen da ikusgai Ziudadelako Labean. Jaime Eguaras Roa artista nafarraren erakusketa gizonezkoei egozten zaizkien rol soziokulturalen inguruan bost hilabetez lan egin, aztertu eta zalantzan jarri ondoren sortu da. Jorge Urdánoz Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendariak eta Eguarasek...Bisita gidatuak, jolasak atari zabalean, kirola eta dastaketak, Iruñeak Aste Santu honetan hiriaren erakargarritasunak berraurkitzeko eskainiko dituen hamarnaka jardueren artean
visita guiada Iruñeko Udalak eta Nafarroako hiriburuko Turismo Bulegoak, entitate publiko eta pribatuekin elkarlanean, askotariko jarduera-katalogoa prestatu dute Aste Santu honetarako, hainbat ikuspegitatik, hiriaren erakargarritasun nagusiak aisialditik berraurkitzeko aukera emanen duena. Horrela, adibidez, aukera izanen da historian barna bidaiatzeko, San Bartolome gotorlekuko interpretazio-zentroan harresiak nola aldatu diren ezagutzeko eta...Ziudadelako erakusketa-guneek argazkigintza, eskultura, pintura eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituen esperientzia eskainiko dute egun hauetan
expo ciudadela Ziudadelako lau erakusketa-guneek Aste Santu honetan ere ateak irekiko dituzte, Nafarroako herritarrek eta bisitariek barruti harresituko hainbat eraikinetan dauden arte garaikideko sorkuntzez gozatzeko aukera izan dezaten. Interesa dutenek erakusketak doan bisitatzen ahalko dituzte, jaiegunetan, goizez (11:30etik 13:30era), eta larunbatean eta Pazko astean, goizez eta arratsaldez (11:30etik 13:30era...Haurrendako Antzerki Testuen XXXI. Lehiaketa deitu da, eta jatorrizko eta argitaratu gabeko lanak aurkezteko epea uztailaren 4an amaituko da
teattro Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak abian jarri dute Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea uztailaren 4an, 12:00etan, amaituko da. Lehiaketarako deialdia gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan egin da, eta 2.500 euroko sari bakarra emanen da modalitate bakoitzean, lan irabazleak taularatzeko aukeraz gain. Epaimahaiaren epaia irailaren lehen astean...Antzerki Aroaren eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan hiru antzezlan eginen dira udaberri honetan, besteak beste, obsesioak, belaunaldien arteko talka eta genero-ikuspegia jorratzeko
antzerki Hiru antzezlanek osatuko dute Antzerki Aroa zikloko programa udaberri honetan. Tartean Teatroa eta ATX Teatroa taldeek eta Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren arteko elkarlanak apirilaren 27rako eta maiatzaren 11 eta 18rako hiru antzezlan eginen dituzte, obsesioak, belaunaldien arteko talka eta genero-ikuspegia jorratzeko. AntzezlanakNafarroako Antzerki Eskolan eginen dira, 19:00etan,...