4396 erakusten - 4410@guztira
Uztailaren 3an, astelehenarekin, gauez, entzierroko produktu irristagaitza barreiatuko da, eta, unaiek eskatuta, 2023an entzierrilloan ere lagungarri izanen da
Aurten, Iruñeko Udalak, entzierroko unaiek eskatuta, produktu irristagaitza jarriko du sanferminetan zezenak igarotzen diren hiriko eremuko beste tarte batean: gaseko eskorten irteeran. Izan ere, gauero entzierrilloan zezenak indarrez abiatzen dira eta erortzeko arriskua dute. Iruñeko Udalak 2005ean abiatu zuen eta egun arte etengabe egin den ekimenaren beste aurrerapauso bat da....Lumen izurriteak sendagai bat dauka, baina labirinto baten erdiguenan dago: Corral kaoseko animaliak hura topatzen saiatuko dira bihar, uztailak 10, Karlos III.aren etorbidean
Scura Splats konpainiak bihar, uztailak 10, Haurren Eguna programa ofizialean, Corral kaos ikuskizuna aurkeztuko du. Kale animazioko obra ibiltaria da, eta pertsonaiek koreografiak, malabare-jokoak eta akrobaziak eginen dituzte trikimako gainean, ikusleen parte-hartze aktiboarekin. Proposamena 21:00etan hasiko da, Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren inguruan. Corral kaos en, oilategi bateko oiloei eta...Iruñean instalazio fotovoltaikoak eraikiko dira San Jorge eta Patxi Larrainzar ikastetxe publikoetan, Arrosadiko kiroldegian eta Landabengo Lantegi Eskolan
Iruñeak datozen 18 hilabeteetan beste lau instalazio fotovoltaiko izanen ditu, eta San Jorge eta Patxi Larrainzar (Arrotxapea) eskola publikoetako estalkietan, Arrosadiko kiroldegian eta Landabengo Udal Lantegi Eskoletako eraikinean eraikiko dira. Iruñeko Udalak 650.629,54 euroko laguntzak jaso ditu inbertsio horiek ordaintzeko, bai eta José María Iribarren helduen oinarrizko hezkuntzarako zentroko instalazioa...Hasi da ikasturtea 0 eta 3 urte bitarteko 954 haurrendako Iruñeko Udalaren Haur Eskoletan; horietatik % 53 lehen aldiz sartuko dira ikasgela batean
Gaur hasi da ikasturte berria Iruñeko Udalaren Haur Eskolen sarean. 0 eta 3 urte bitarteko 954 haur egun hauetan hasiko dira Udalak kudeatzen dituen 12 eskoletako 11etan dauden ikasgeletara joaten. Mendebaldea HEn gertatu zen bezala (orain irekita dago), Donibane Haur Eskola ez da ikasturte honetan irekiko, eraikina guztiz eraberritu behar...Toki libreak daude ‘Txankletak’ programako jardueretan, eta erroldatuta ez dauden gazteei izena emateko aukera ireki zaie
chancletas Nafarroako gazte guztiek eman dezakete izena dagoeneko‘Txankletak’ programan. Iruñeko Udalaren udarako proposamenak 14-30 urte bitartekoendako kirol- eta kultura-proposamenak biltzen ditu, eta ekainetik irailera garatuko da. Agortu egin dira zinemara 1 euroren truke joateko sarrerak, baina beste edukietako 697 lekuetatik, oraindik badago % 20 libre gainerako jardueretan eskaintzen diren abonamenduetan....Lecxit boluntarioendako programak bederatzi ikastetxetako hogei bat ikasleren irakurmena hobetu du ikasturte honetan
Ez bakarrik irakurtzen ikastea baizik eta irakurritakoa ulertzea, garrantzitsua bigarren mailakotik ezberdintzea, irakurmeneko jarraibideak ezartzea eta, batez ere, irakurketaz gozatzea dira Lecxit (Hezkuntza-arrakastarako irakurketa) proiektuaren atzean dauden helburuak. Hezkuntza ekimen hori irakurtzeko zailtasunak dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei laguntza ematera bideratuta dago. Proiektuak ikasturte honetan bederatzi ikastetxetako (zazpi publiko...Hiriak Iruñearen eguna ospatuko du azaroaren 29an, proposamen musikal batekin, faroltxoak aireratuta eta 3.000 eskumuturreko fluoreszente banatuta argiak pizteko ekitaldian
foto Datorren azaroaren 29an programazio osatu batekin ospatuko da Iruñearen Eguna. Honako hauek izanen ditu: musika-estreinaldi berritzaile bat udaletxeko fatxadako balkoietatik, eta argi-joko berezi bat, argizko faroltxoak askatuta, Baionako hiri arrebari keinu bat eginez. Hori guztia, eta gainera, ohiko prozesioa eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Ivan Ferreiroren, Javier...XIV P2P – Pamplona Skate Race Zubiaren aurkezpena
press_conferenceAsteazkenean, Kondestablen, eskubide kulturalen azterketari eta ezagutzari buruzko jardunaldi batzuk eginen dira, Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta
foto del palacio condestable ‘Kultur kudeaketa eraldaketarako: urrats berrien bila kultur eskubideen marko batetik abiatuta’ da Iruñeko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak asteazkenerako Kondestablen antolatu dituzten jardunaldien izenburua. Xedea da kultura-eskubideen azterketan sakondu eta haren zabalkundean laguntzea, osasun demokratikoari eutsi eta hura defendatzeko funtsezkoak direla kontuan hartuta. Jarduera librea da, baina...Txantreak oinezkoendako tokia irabazi du kale eta plazen berrurbanizazioaren proiektuaren laugarren faseari esker
Txantreako hainbat kale eta bi plaza berrurbanizatuko dituen proiektuaren laugarren faseak protagonismo handiagoa emanen dio oinezkoari. Iruñeko Udaleko Garapen Jasangarriko eta Proiektu Estrategikoetako Alorrak aurreikusitako lanek Artaxoa, Kaseda, Cintruénigo, Etxalar eta Etxarri Aranatz kaleei, Esprontzeda zeharkaleari, Ezkaba eta San Kristobal kaleei, eta Euskararen eta Erlojuaren plazen arteko espazioari eraginen diete....Udala eta Mankomunitatea elkarlanean arituko dira taxiak Alde Zaharrera sartzea errazteko eta tren-geltokiko zerbitzua indartzeko
foto Iruñeko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute taxiak hiriko sarbide kontrolatuko eremuetara sartzea errazteko eta tren-geltokiko zerbitzua hobetzeko. Cristina Ibarrola alkateak eta David Campión Mankomunitateko presidenteak lau urteko indarraldia izanen duen hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, Udalak konpromisoa hartu du sarbide kontrolatuko eremuetan –Alde Zaharrean...Urriaren 27an amaituko da egile berriendako Euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea
libros Beste behin ere, eta hogeita hamahirugarren aldia da honako hau, Iruñeko Udalak Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketa antolatu du poesia eta narrazio modalitateetan. Lehiaketa Nafarroako edo Nafarroan bizi diren egileei zuzenduta dago. Urriaren 27an amaituko da argitaratu gabeko lanak aurkezteko epea. Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitate...Itxaropenaren Telefonoarekin hitzarmena sinatzea
press_conferenceIngurumen Hezkuntzako Museoko Jasangarritasun Eskolak Iruñeko ibai-inguruneetan murgiltzeko gonbita egiten du udazkenerako jarduera-eskaintzan
Ingurumen Hezkuntzako Museoko Jasangarritasun Eskolak udazken honetarako Iruñeko ibai-inguruneetan oinarritutako jarduera-programa oso bat proposatu du. Hiriko hiru ibaiak dira ibilaldi, lantegi, hitzaldi eta ikastaroetako protagonistak, baita erakusketak eta dirurik gabeko azoka txikiak ere. Jarduerak doakoak dira, herritar orori zuzenduta daude eta horietako batzuetan aurrez eman behar da izena 010 –...13 emakumek mendekotasuna duten pertsonei etxeko laguntza emateko profesionaltasun ziurtagiria jaso dute Iruñeko Udalaren prestakuntza-ekimen bati esker
Gaur goizean amaitu da ‘Mendekotasuna dutenei etxean gizarte- eta osasun-arreta emateko’ udal-prestakuntzako ekimena, maiatzean abiatu zen Iruñeko Udalaren enplegurako prestakuntzako lantegia. 13 emakumek jaso dute gaur beren diploma, eta laster,etxe partikularretan lan egiteko gaitzen dituen profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute. Sei hilabete hauetan prestakuntza teoriko-praktikoa jaso dute eta lehen egunetik izan...