Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izanen dira protagonista Harresietako Jaialdiko ‘Bost Punta’ zikloaren hiru ikuskizunetan

Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izanen dira protagonista Harresietako Jaialdiko ‘Bost Punta’ zikloaren hiru ikuskizunetan
Ziudadelan eginen dira Hutsun+Ortzi, Planeta Trampolí eta Orain Bi taldeen hiru muntaketak, astearte, asteazken eta ostegunean, 20:00etatik aurrera
Irudia
Irudia
Irudia

Harresietako Jaialdiaren bigarren astean beste hiru ikuskizun eginen dira Ziudadelan ‘Bost Punta’ zikloaren barruan. Zirku-arteak protagonista izanen dira berriz musikarekin, ohe-elastikoekin eta akrobaziekin uztartzen dituzten hiru proposamenen bidez. Hutsun+Ortziren ‘Urbasa’, Planeta Trampolí taldearen ‘Back2 Classic’ eta Orain Biren ‘Mute’ dira Ziudadelako agertokira igoko diren muntaketak eta konpainiak, astearte, asteazken eta ostegunean, hurrenez hurren. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea da, leku guztiak bete arte. 

Musika eta zirkua, txalaparta eta zirku-arteak uztartuko dira asteartean ‘Urbasa’ Hutsun+Ortzik Harresietako Jaialdian aurkeztuko duen muntaketan. Txalaparta jo eta basoa, harriak eta errekastoa entzuten ditugu. Gainean du lainoa izadia eta lasaitasuna arnasten dituen mendiak. Bat-batean, bisitari batek hautsiko du giro hori indarrarekin eta teknologiarekin. Muntaketaren atzeko aldean Urbasa mendia, denbora luzez pertsonen eta naturaren arteko lotura izan den muga fisiko eta klimatiko gisa. Hutsun+Ortzi 2019an sortu zen. Konpainia 2015ean sortu zen, ‘Lurrak’ ikuskizunean Hutsun taldeak (Mikel Urrutia eta Anai Gambra) eta Ortzi Acosta akrobatak abiatu zuten harremanaren ondorioz. Acostaren esperientziak eta profesionaltasunak eta Hutsun taldeak duen txalapartarekiko grinak zirkuaren munduan sinbiosi paregabea sortzen dute. 

Asteazkeneko proposamenaren protagonistak ohe elastikoak dira. Planeta Trampolí konpainiak ‘Back2 classic’ ikuskizuna taularatuko du, zirku klasikoa eta hiri-kultura dantza, musika, eta turntablism-artearen (scratcha biniloekin) bidez. Ohe elastikoak protagonistaren akrobaziekin berezko bizia hartzen du. Iraganera bidaia, umore, poesia, erritmo eta endredoz betea. Ángel de Miguel Garcíak Planeta Trampolí konpainia sortu zuen 2017an ohe elastikoaren inguruan lan-kontzeptu bat eta hizkuntza balioaniztun bat sortzeko asmoz. Konpainia proiektu intimo, pertsonal eta independentea da, eta zirku tradizionalaren arriskua eta kalitate teknikoa uztartzen ditu garaikidearen adierazkortasun eta birtuosismoarekin.

Ostegunean ‘Orain Bi’ konpainiak ‘Mute’ aurkeztuko du, 2022an Euskal Herriko ikuskizun onenaren ‘Umore’ saria irabazi zuen muntaketa, zeinak zirkua, umorea eta une poetikoak uztartzen dituen. Zirkuko bi artistek berriz topo egiten dute eta ikuskizunari heltzen diote berriro pandemia-urte gogorren ondoren. Aldaketa etengabea da aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, garaiago, are zailagora heltzeko. Orain Bi konpainia Sara Álvarezek eta Rodrigo Lacasak osatzen dute. Hainbat topaketa eta entrenamendu partekatu ondoren, 2019an duoko diziplinei buruzko prestakuntza jasotzen eta ikuskizun eta saio laburrak egiten hasi ziren, eta hainbat diziplina artistikotan espezializatu dira, hala nola eskuz-eskukoa eta pertxa.



2022KO HARRESIETAKO JAIALDIA. BOST PUNTA. ABUZTUAK 9, 10 ETA 11

•    Abuztuak 9, asteartea. 20:00. Ziudadela
o    'Urbasa’. Hutsun+Ortzi. (Musika, zirkua)

•    Abuztuak 10, asteazkena. 20:00. Ziudadela
o    ‘Back2 classic’. Planeta Trampolí. (Dantza, zirkua eta musika)

•    Abuztuak 11, osteguna. 20:00. Ziudadela
o    ‘Mute’. Orain Bi. (Zirkua)
 

¿Te ha sido útil esta página?