Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari den honetan

Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari den honetan
Aurten, Galiziaren Etxea da anfitrioia, dantza, musika, gastronomia eta Donejakue bideko etapa bat barne hartzen dituen programa batekin
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur goizean, Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari den honetan. Harrera-ekitaldian parte hartu dute Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udaltzabako kideek, Jaime Valdeolmillos Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioko lehendakariarekin eta federazioko eta hura osatzen duten zazpi eskualde etxeetako ordezkariekin batera: Aragoiren Etxea, Kantabriaren Etxea, Gaztela eta Leonen Etxea, Nafarroako Extremaduraren Etxea, Valentziako Erkidegoko Eskualde Etxea, Extremadurako La Encina kultur etxea eta Galiziaren Etxea, aurtengo edizioko anfitrioia.

Harrera-ekitaldia gaitaren doinuarekin hasi da, Javier Vicente gaiteroak interpretatutako ‘Marcha del Antiguo Reino de Galicia’ abestiarekin. Ondoren, Iruñeko alkate Enrique Mayak hitza hartu du Eskualde Etxeek Nafarroan egiten duten lana eskertu eta ordezkatzen dituzten balioak nabarmentzeko. Alkateak Donejakue bideak lotura gisa duen garrantzia aldarrikatu eta bide osoa egiteko eskatu du. Ondoren, Jaime Valdeolmillos Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioko lehendakari eta Gaztela eta Leonen Etxeko presidentea ere badenak hitz egin du, beste erkidego batzuetatik iritsitako pertsonek Nafarroa aberasteko eta, oro har, gizartea hazteko egindako lana azpimarratzeko.

Udaletxeko Harrera-aretoan egin den ekitaldian opariak banatu dira. María Jesús Rodríguez Galiziaren Etxeko lehendakariak alkateari pordoia eta kapa tradizionala soinean daraman erromes baten irudia eman dio, eta Udalak, aldiz, emandako oparia Udaletxeko fatxadaren kristalezko erreplika batekin itzuli dio. Gaita berriro entzun da, ‘Pasodoble de Cabezudos’ abestiarekin.

Federazioaren Kultur Astea

Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioa duela hiru hamarkada baino gehiago sortu zen hainbat erkidegotako biztanleak kultur helburuekin elkartzeko eta administrazioen eta horiek ordezkatzen dituzten autonomia-erkidegoen arteko harremanak estutzeko. Federazioak lagundu eta sustatzen ditu ohiturak, artea eta folklorea ezagutarazteko eta zabaltzeko autonomia-erkidegoen artean antolatzen diren jarduerak, eta erakusketak, hitzaldiak eta solasaldiak koordinatzen ditu.

Aurten XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari da, eta atzo inauguratu zen Luis Amigó ikastetxean, agintari eta taldeen harrerarekin, banderen desfilearekin, pregoiarekin eta eskualde etxe bakoitzeko ordezkariei bandak jartzearekin. Gaur arratsaldean, Galiziaren Etxean, Urte Santu Konpostelarreko Portugaleko bideari buruzko erakusketa zabalduko da, eta ondoren Celestino Lores Pontevedrako Donejakue bideko lehendakariak hitzaldi bat emanen du. Bihar, larunbatarekin, talde batzuk haien egoitzetatik Sarasate pasealekura abiatuko dira, 11:00etan San Nikolas elizan meza batera joateko, Gasteizko Galiziaren Etxeko Aturuxo abesbatzaren musikaz giroturik. Pilarreko Andre Mariari lore-eskaintza egin ondoren, taldeek Sarasate pasealekuan eta Karlos III.aren etorbidean barna desfilatuko dute, eta, 13:00etan, Nafarroakoa Jauregian harrera eginen diete. Jarraian, dantza-erakustaldi bat egonen da Karlos III.aren etorbidean, Jauregiaren parean, eta ondoren hamaiketako bat agintari eta Etxeen ordezkariekin. Egunari buru emateko, Emilio Rúak emanaldi bat eskainiko du Ziudadelako Arma Aretoan, 18:30ean. 

Igandean, lehen orduan, Donejakue bidearen etapa bat eginen da, Nafarroako Foru Komunitateko ibilbidea ixten duena, Los Arcos eta Viana artean. Bertan, ohiko senidetasun-bazkaria eginen da, programazioari amaiera emateko.

¿Te ha sido útil esta página?