Artistalia konpainia katalanaren kale-antzerkiak asteburu honetan Karlos III.aren etorbideko goiko tartea hartuko du, familiei zuzendutako ikuskizunekin. 21:00etan, Hauek festa hauek! gunea ixteko, uztailaren 9an, larunbatarekin, ‘El abuelo marinero’ aurkeztuko dute. Kalejira honek, tonu ludiko batetik, txikienak itsas ekosistemak babesteko beharraz kontzientziatzea du xede, planeta osoko itsasoak eta ozeanoak beren egoera hondatzen duten etengabeko erasoak jasaten ari diren une honetan, biodibertsitatea galduz.
Zortzi metro luze den Cloe bale konkordun erraldoiak munduko hainbat txoko ezagutzera irtetea erabaki du, eta, beraz, asko gustatzen zaio kalejiretan, kabalkadetan eta mota guztietako jai eta ekitaldietan parte hartzea, itsas zalditxoekin eta koloretako arrainekin batera. Itsasoko animaliek bihar, larunbatarekin, etorbidearen oinezkoendako eremua hartuko dute, Askatasun plazatik San Fermin kaleko elkarguneraino.
Cornellá de Llobregatetik datorren Artistalia ikuskizun ibiltarietan espezializatutako kale-antzerkiko konpainia bat da; sei urteko esperientzia du, eta ikuskizunen munduko beste konpainia batzuetako eta beste diziplina artistiko batzuetan eskarmentu handia duten profesionalen batasunetik jaio zen. Denbora horretan, beren ikuskizunak nazio osoan zehar ibili dira, eta nazioarteko hitzorduetara joan dira beren malabarista eta aktore profesionalekin.
Animalien munduarekiko sentsibilizazioarekin jarraituz, troupe hau bera igandean programan izanen da berriz ere, arratsaldeko kalejira-antzerkian zebra puzgarriak dantzaraziz ‘El adiestrador de cebras’ lanean.
KARLOS III.AREN ETORBIDEKO 2022KO KALEJIRA-ANTZERKIA
Uztailak 6 - 13
Karlos III.aren inguruetan (Karlos III.aren etorbideko oinezkoen eremua, Askatasun plazatik San Fermin kaleko elkarguneraino).
21:00etan.
IKUSKIZUNAK
Uztailak 9, larunbata
• El abuelo marinero
• Artistalia konpainia
Uztailak 10, igandea
• Encantador de cebras
• Artistalia konpainia