‘Xakearen entzierroa’ Iruñean: 6 jokalari handi aldi berean lehiatuko dira San Domingo eta zezen-plazaren artean sakabanatutako 80 pertsonarekin

‘Xakearen entzierroa’ Iruñean: 6 jokalari handi aldi berean lehiatuko dira San Domingo eta zezen-plazaren artean sakabanatutako 80 pertsonarekin
Errealistagoa izan dadin jokalari asko, goiko aldean arropa zuria eta zapi gorria jantzita eta ‘zezenak’ adarrak jantzita etorri dira

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak ekainaren 14 honetan ‘Xakearen entzierro’ berezi bat egiten du: aldi berean 80 partida jokatzen ari dira San Domingo aldapako eskorten eta zezen-plazaren erdigunearen artean. Zezenen tokia nazioko zein nazioarteko goi mailako 6 xake jokalarik hartu dute eta lasterketako 848 metroetan zehar sakabanatutako beste horrenbeste mahaitan dauden 80 jokalarik ordezkatzen dituzte lasterkariak.

Entzierro bitxi hau errealistagoa izateko, jokalari asko goiko aldean arropa zuria eta zapi gorria jantzita eta ‘zezenak’ adarrak jantzita etorri dira. Lasterketaren hasieran, 11:30ean, María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria izan da. Ibilbidea irekita dago laurogei partidak jarraitu nahi dituenarentzat, eta aurreikusita dago 15:00ak baino lehen bukatzea.

Jarduera Iruñeko Udalaren, Sanferfood-en eta Chess 24 plataformaren ekimena da. Erruki Etxearen laguntza izan du, zezen-plaza laga eta uda honetan egunero egiten diren bisita gidatuak bertan behera utzi baititu. Bisita horien bitartez hiriko bisitariek zezen-plaza eta entzierroaren xehetasunak ezagutzen dituzte.

7tik 62 urtera bitarteko parte-hartzaileak

6 xake jokalari handiak Pepe Cuenca, Rey Enigma, El Divis, Alexandra Prado, Daniel Zamarbide eta Eihartze Biuza dira; azken biak, bertakoak. 3 maisu handiak entzierroko gune korapilatsuenetan kokatu dira: Udaletxetik Mercaderes kaleko bihurgunera bitarteko tartean Rey Enigma dago; Estafetako bigarren tardean El Divis eta kailejoian eta zezen-plazan Pepe Cuenca ari da jokatzen.

Maisu bakoitzak batez beste 13 mahaitan arituko da piezak mugitzen. Lehiaketaren mekanikaren arabera, mahai bakoitzean jokaldi bat egiten du dagozkion mahaietatik azkenengoan izan ezik, non bi jokaldi egiten baititu alderantzizko ibilbidea egin aurretik. ‘Zezenak’ iristeko behar duen denbora izanen du jokalariak bere hurrengo mugimendua planteatzeko.

Mahaien arteko tartea 10,5 metrokoa da, osasun segurtasun distantzia mantenduz. Partidak hasi eta 15 minutura, San Domingo aldapan eta Labriteko tartean jarritako mahaiak birkokatu dira ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetzeko.

Entzierro hau adin guztietarako da, izan ere beren fitxekin lasterka dabiltza 7 urteko ume batekin hasi eta 62 urteko batekin buka. Izena eman dutenen erdiek 18 urtetik behera dituzte, eta 70 gizon eta 10 emakume daude. 80 lekuak izena eman den hurrenkerarekin bat esleitu dira

60 herrialdetako milioika lagunek ezagutu dute Iruña ekimen honi esker

Modu honetan buru ematen zaio “Festa adimentsua” San Fermin Mundiala Nazioarteko Xake-txapelketari, zeinetan Magnus Carlsen norvegiarra, lehena munduko sailkapenean, gailendu baitzen. Txapelketa maiatzaren 19an hasi zen Chess24 plataformaren bidez. Mundu osoko 500 xake jokalarik 8.000 partida baino gehiago jokatu dituzte. Lau sailkapen-txapelketetako irabazleak final-laurdenetan maisu handiekin lehiatu dira, hala nola Norvegiako Magnus Carlsenekin (lehenengo munduko sailkapenean), Txinako Ding Lirenekin (hirugarrena), Armeniako Levon Aronianekin (bosgarrena) eta Estatu Batuetako Wesley Sorekin (bederatzigarrena).

Ekimen honi esker 60 herrialdetik gorako milioika lagun Iruña eta bertako kultura eta gastronomia ezagutzen ari dira, partiden emanaldietan, onlineko bideoetan eta txapelketan zehar eman diren promoziorako bideoetan. Izan ere, Pepe Cuenca eta El Divis xake-esatariak partidak jarraitzeaz gain, hirian zehar dabiltza munduari erakusteko bertako ondarea, kultura, tradizioak eta gastronomia.

Oraindik behin betiko datuak ez baditugu ere, plataforma eta komunikabide ezberdinetan sortutako inpaktu-kopurua 15 milioitik gorakoa da eta aurreikuspenen arabera uztailean hedapenak handitzen jarraituko du azken asteetan grabatutako materialari esker. Horrela, txapelketa lehen mailako iragarki-erakusleiho bihurtu da hiria bultzatzeko, osasun krisiaren ondorioz San Fermin festak bertan behera utzi behar izan diren urte honetan.

Entzierroan parte-hartzen duten 6 xake jokalari handiak

Pepe Cuencak, Chess24 plataformako esatari gailenetakoak, 19 urterekin nazioarteko maisu-titulua lortu zuen, eta 2015ean Nazioarteko Maisu Handiarena. Hori baino lehen, Andaluzian txapelketa ugari irabazi zituen. Europako hainbat ligatan parte hartu du: espainiarra, alemaniarra, frantziarra, italiarra, ingelesa, suediarra, daniarra eta portugaldarra.

Rey Enigma nortasun ezezaguneko Madrilgo xake-jokalaria da eta marketin eta publizitate arloan lan egiten du. 5 urterekin hasi zen xakean jokatzen eta nazioarteko txapelketetan lehiatu da. Sare sozialen bidez eman da ezagutzera batez ere, eta TikTok-en 223.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, 23.000 Youtuben, 5.000 Twitchen eta 18.000 Instagramen.

David Martínez, El Divis gisara ezagunagoa, gaztelaniazko Chess24 kanaleko zuzendaria da, eta Pepe Cuencarekin batera xakea emateko modua irauli du, aire informalagoa eta dibertigarriagoa emanez. Espainiako nesken selekzioaren entrenatzailea da.

Daniel Zamarbide Iñarrea 29 urteko iruindarra 10 aldiz izan da Nafarroako txapeldun bere adinean, 5 aldiz Nafarroako txapeldun absolutu, urrezko domina irabazi zuen Espainiako 10 urte azpiko txapelketan, eta zilarrezko domina, Espainiako 12 urte azpikoan.  Horretaz gain, Europako eta mundu mailako txapelketetan Espainiako ordezkaritzaren kide izan da eta Oberenako xake eskolako irakasle izan zen.

Alexandra Naira Prado Serrano, Woman Candidate Master, hainbat aldiz izan da emakumezkoen txapeldun nazionala Bolivian. Bi aldiz ordezkatu du bere herrialdea xake olinpiadetan eta Hegoamerikako eta munduko hainbat txapelketatan. Chess24 plataformako ekoizle lana egiten du.

Eihartze Buiza Prieto bizkaitarra, bestalde, Espainiako 18 urte azpiko txapeldunordea izan da eta Espainiako 16 urte azpiko txapelduna. Iruñean finkatutako bizkaitar hau Nafarroako Xake Federazioko monitorea da.