Martxan dabil berriro duela 30 urte Udaletxearen fatxada zaharberritu zen arte haren aurrealdean zegoen 1827ko erloju monumentala

Martxan dabil berriro duela 30 urte Udaletxearen fatxada zaharberritu zen arte haren aurrealdean zegoen 1827ko erloju monumentala
Gaur azaldu dute nola konpondu zen mekanismoa Iruñeko Planetarioan egindako jardunaldi batzuetan, eta bertan bisitatzen ahalko da
Irudia
Irudia
Irudia

 

Enrique Maya Iruñeko alkateak parte hartu du gaur ‘Eguzkia jarraitzen duten erlojuak’ jardunaldian, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Iruñeko Planetarioaren arteko lankidetza-proiektu askotarikoan. Orain dela bost urte, Planetarioak Udaletxeko erloju zaharra hartu zuen; mekanismoa 1827an hasi zen denbora neurtzen, eta 1991n, fatxadaren errematean, modernoagoa zen beste batek ordezkatu zuen, zehaztasun handiagoa ziurtatzeko. Urte horretan, Rafael Vila Rodríguez arkitektoak, berez, fatxada osoa zaharberritzeari ekin zion, orain 30 urte betetzen dituen hiriko elementu ikoniko baten inguruan egindako jarduketari.

Gaurko ekitaldian parte hartu dute ere Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilari Rebeca Esnaolak, Iruñeko Planetarioko zuzendari Javier Armentiak, NUPeko Unibertsitate Proiekzioko errektoreorde Begoña Pérezek, Rafael Vila Rodríguez arkitektoak eta Xabier Yeregui erlojugileak.

Udaleko erlojua berriz ere martxan dabil. Adrián Claver Albak, Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Industria Teknologietako Ingeniaritzako ikasleak, erlojua zaharberritzea eta martxan jartzea proposatu zuen bere gradu-amaierako lanean. Berrabiaraztea kontrapisuen bidez funtzionatzen zuen burdinazko eta letoizko engranaje-sistema bat, non gurpil horzdunak eta piñoiak arrabolekin engranatzen diren orratza mugitzeko. Claverrek, bere gradu-amaierako lana zuzendu zuen Jokin Aguinaga irakaslearekin batera, eta NUPeko Esperientziaren ikasgelako boluntarioen laguntzarekin, hura posible egin zuten.

Jendeak, oro har, eta ikasle-bisitek aukera izanen dute, hemendik aurrera, ‘dorreko erloju monumental’ delakoen ale horren funtzionamendu-sistema ikusteko Planetarioan. Erloju hori, beste guztiak bezala, tamaina gorabehera, giza-denbora neurtzeko tresna da, kontzeptualki eguzki-zikloari lotuta jaio zen arren. Kasu honetan, erlojuak hiri oso baten denbora neurtu zuen 170 urtez, eta, hamarkadatan zehar, Sanferminei hasiera ematen zion mekanismoa izan zen.

Izan ere, zehaztasuna debora neurtzean garrantzitsua da. Gaur, Iruñean, 11:04etik 12:42ra zehazki, eguzki-eklipse partziala ikusi ahal izan da. Ilargia, zati batean, Lurra eta Eguzkiaren artean kokatu da, eta astroak 11: 52an izan du ezkutatzeko unerik handiena. Planetarioak gaur goizeko jardunaldia eklipse horrekin bat programatu du. Azken bi eklipseak 2017ko abuztuan eta 2015eko martxoan izan ziren.

Bere garaia islatzen duten bi erloju

XIX. mendean egindako Udaletxeko erlojua 2016an Planetariora eraman zuten ikusgai zegoen Zapateria 40ko udal-lokaletatik. Xabier Yeregui espezialistak eta erlojugile-belaunaldi oso bateko kideak proposatu zuen. Izan ere, Udaleko erlojua Beteluko Juan Manuel Yereguik egin zuen, eta datu hori, garaian ohikoa zen moduan, esferan grabatuta dago. Hala ere, agirietan ez dago Udaletxeko fatxadan erlojua instalatu zen data zehatzaren aztarnarik, baina bai, ordea, XVI. mendetik aurrera, Udalak ordua ematen ziela bizilagunei.

Egungo erlojua 90. hamarkadan jarri zen, eta beste teknologia bat dauka. Asmakizun mekaniko-elektrikoa da. Zentral elektroniko batek bulkada elektrikoak sortzen ditu, eta bulkada horiek baldintzatzen dute orratzaren aldizkako mugimendua. Esfera margotua geroagokoa da, 2011koa, eta polimetakrilatoz egina dago.

¿Te ha sido útil esta página?