3736 erakusten - 3750@guztira
590 pertsonak alta hartu dute NBici-Biziz sareak bizikletak aparkatzeko dituen 6 txandakako aparkaleku estali eta bideozaintzadunetan; sareak guztira 300 aparkaleku-plaza eskaini ditu
Aparcamiento bicis 590 pertsonak alta hartu dute NBici-Biziz bizikletendako aparkaleku publiko seguruen Sarean; zerbitzua otsailean abiatu zen hiru gunerekin eta abuztuan osatu, beste hirurekin. Aparkalekuak honako toki hauetan daude: Autobus-geltokiaren ondoan, Iturramako Civivoxaren ondoan, Zezen-plazan, Mendebaldean –Nafarroako Liburutegi Nagusiaren ondoan–, Ospitalegunean eta Txantreako Arriurdiñeta plazan. Guztira 300 txandakako plaza...PSN udal taldearen prentsaurrekoa
press_conferenceIruñeak adinekoen egoitzen inguruan eremu seguruak prestatu ditu, bertakoen eguneroko bizitza espazio publikoan normalizatzeko
Iruñeko Udala zaharren egoitzekin elkarlanean ari da bertakoendako eremu seguruak prestatzeko bide publikoko hurbileko lekuetan, hiriko bizitzan horien inplikazioa lortze aldera, zaintzaileak ez diren pertsonekin harremanetan jarri beharrik gabe. Parke eta kaleetan hiri-altzariak erabiliz, zentroen hurbileko eremu irisgarriak zedarritu dira, nahi duten erabiltzaileek paseatu edo atseden har dezaten. Orain arte,...Prentsaurrekoa: EH Bildu
press_conferenceIruindarrek gaurtik hasita eta maiatzaren 14ra bitarte eman dezakete botoa 2018ko sanferminetako kartela aukeratzeko
Badoaz 2018ko sanferminak itxura hartzen. Zortzi proposamen igaro dira amaierako fasera, datozen jaiak iragarriko dituen kartela izateko lehiaketan. Gaurtik hasita eta heldu den maiatzaren 14ra arte, astelehenarekin, Iruñeko herritarrek gogokoen duten kartelari botoa emateko aukera izango dute, eta hartara, aurtengo sanferminetako irudia zein izango den hautatu. Aukeratutako kartelak Kondestablearen jauregiko...Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa, egile berriendako euskarazko literatura-lehiaketaren irabazleak
Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa izan dira 2020ko egile berriendako euskarazko literatura-lehiaketaren irabazleak, narrazio eta poesia modalitateetan. Alkateak eta Udalbatzako kideek parte hartu dute eguerdian lehiaketaren XXX. edizioaren sari banaketan. Lehiaketak hiru sari banatzen ditu modalitateko, 2.500,...44.969 PamplonUp bonu saldu ditu Udalak, zeinei esker erosketak egin daitezkeen % 30eko deskontuarekin, 464 establezimendutan, urriaren 31ra arte
Tokiko merkataritza sustatzeko ‘PamplonaUp. Gora Iruñeko negozioak!’ kanpainako 44.969 bonu saldu ditu Udalak. Bonu horiek aukera ematen dute, hilaren amaierara arte, hiriko 464 establezimendu baino gehiagotan erosketak egiteko % 30eko deskontuarekin. Saldutako 44.969 bonuetatik 32.290 (% 72) erabili izan da, dagoneko, erosketetan. Kanpainarekin bat egin duten establezimenduen zerrenda honako...Udalak deskontaminazio biologikoa areagotu du, besteak beste, aste honetan COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko
Iruñeko Udalak, aste honetan, COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko jarduketak areagotu ditu, esaterako, berriz ere martxan jarri du deskontaminazio biologikorako zerbitzua COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko. Halaber, beste zenbait neurri ere hartu dira, hala nola kaleak garbitzeko eta, oro har, oinezkoen guneak desinfektatzeko lanak indartzea eta espaloiak urez garbitzekoak areagotzea. Horretarako urez zeharka garbitzeko...Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoko zazpi aholkularik, denak Nafarroako Unibertsitateko ikasleak, zuzeneko praktiketan emandako 30 orduak egiaztatzen dituzten diplomak jaso dituzte
Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoan gazteendako aholkulari-lanetan aritu diren zazpi ikaslek gaur goizean jaso dituzte haien lanaren aintzatespenak, Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesen eskutik. Iruñeko Udalak zerbitzu hori eskaintzen die, aholkularitza espezializatu gisa, 14 eta 30 urte bitarteko lagunei, beste hiru aholkularitza-zerbitzu hauekin batera: Aholkularitza Psikologikoa; Ikasketa eta Aisialdikoa; eta...Nafarroa etorbideak oinezkoen pasabide semaforoduna izanen du, Félix Huarte plazaren aurrean, unibertsitateko campusean oinezkoen mugikortasuna sustatzeko
paso de peatones semaforizado Mugikortasun Batzordeak gaur goizean jakin ditu Nafarroa etorbidean eginen den jarduketaren xehetasunak: Félix Huarte plazaren aurrean oinezkoen pasabide semaforoduna jarriko dute. Esku-hartze hori igarobide bizigarriaren proiektuaren barruan kokatzen da, Gazteluko plaza eta Nafarroako Unibertsitateko campusa lotzen duena, eta Iruñeko Udalak bultzatzen du hirian oinezkoen mugikortasuna sustatzeko....Udalak gizarte-larrialdietarako 6 etxebizitzetako obrak hasi ditu; bitartean beste hirutan lanak amaitzen ari da eta 7 gehiago zaharberritzeko lizitazioa zabalik du
Iruñeko Udalak aste honetan hasi ditu obrak gizarte-larrialdian dauden pertsonei zuzendutako San Pedro auzoko etxe-multzoko 6 etxebizitzatan. Horrez gain, beste hiruretan lanak amaitzear ditu, eta abian da xede bererako 7 etxebizitza zaharberritzeko esleipen-prozesua. Udalak 810.070 euroko inbertsioa egin du 16 etxebizitza horietan obrak egiteko. Hala, Iruñeko Udalak osasun-krisiak eta Gizarte...Larunbatean amaituko da epea Iruñeko saltokiak osasun-neurrietara egokitzeko Udalaren laguntzak eskatzeko
Larunbatean, urriaren 31n, amaituko da epea Iruñeko Udalak martxan jarri dituen laguntzak eskatzeko, indarrean dauden osasun neurriekin bat saltokiak gune seguruak bilakatzeko. Osotara, Udalak milioi bat euro bideratu du horretarako, diruz laguntze aldera merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduak bezeroak zein langileak birusaren hedapenaz babesteko beren gain hartzen ari diren...Etxabakoitzen abian jarriko diren hiri lorategi berrien aurkezpena
press_conferenceIrabazi-asmorik gabeko entitateek urriaren 15a dute epemuga euskara sustatzeko proiektuetarako laguntzen deialdian eskaerak aurkezteko
euskara escrito en una pizarra Iruñeko Udalak argitara eman du euskara sustatzeko proiektuak egiteko dirulaguntzetarako deialdia. Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei zuzendutako deialdia da, euskararen sustapen, normalizazio eta erabilerari bultzada emateko jarduerak eta proiektuak egin ditzaten, nagusiki Iruñeko udal-mugartean eta herritarrei irekita. Jarduerek 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarteko...Hiri-baratzeak Etxabakoitzen
Kokapena eta ezaugarriak Kokapena: auzoko parrokiaren parean dagoen orubean. Neurriak: 47 metro x 85 metro Ezaugarriak: Baratzeek oinezkoendako sarrera eta irteera izanen dute, Aróstegui etorbidetik Perimetroa sare-begizko hesi batez babestuko da Ureztatze-kanalizazioak lur azpikoak izanen dira lursailaren eremuaren baitan, eta ur-horniduraren sarera konektatuko dira, hegoaldeko muturreko kalean dagoen 150 mm-ko...