3721 erakusten - 3735@guztira
Zaratagatik egindako ikuskapenen % 80k Alde Zaharreko eta Zabalguneko ostalaritzak ongi lan egiten duela bermatu dute
Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean berrikusi ditu jai-guneetako datuak. Iruñeko Udaleko Ingurumen Ingeniaritzako Zerbitzuak 2.316 ikuskapen egin ditu jaietan Alde Zaharreko eta Lehen Zabalguneko tabernetan, eta horietako % 80an dena ongi zegoen. Ikuskapenek 81 arau-hausteen akta sortu dituzte orotara, musika ozen eta arotzeria irekita edukitzeagatik. Halaber, beste 4 akta...1,6 milioi pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 2025eko sanferminetako programa ofizialeko ekitaldietan, eta aurten asteburuab jaiegun bat gutxiago izateak eta eguraldi txarrak markatu dituzte jaiak
Hirian, sanferminetara eta antolatutako ekitaldietara jende ugari gerturatu da, eta 1,6 milioi lagunek hartu dute parte Udalaren proposamenetan, iaz baino zertxobait gutxiago (1,8 milioi). 2024an, uztailaren 6tik 14ra bitartean bi asteburu egoteaz gain, ez zen DANArik gertatu –horren ondorioz 2025ean hamabost bat ekitaldi utzi behar izan dituzte bertan behera–. Gaur,...Ziudadela uztailaren 23an, asteazkenarekin, zabalduko dute berriz, sanferminen ondoren eremua garbitzeko eta leheneratzeko lanak bukatu eta gero
Ziudadelako barrutiak uztailaren 23an, asteazkenarekin, irekiko ditu ateak, sanferminen ondoren egiten diren garbiketa- eta aratze-lanak amaitu eta gero. Sanferminetako Egile Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako su artifizialak jaurtitzean jausitako hondakin piroteknikoak kentzen ari dira egun hauetan, bai harresien goiko aldean bai lubanarroetan. Halaber, su artifizialen bildumak jaurtitzeko azpiegituretako batzuk kentzen...David Bordes Santamaríak uztailaren 11n jaurti zuen ‘Akelarre’ bildumak irabazi du Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina
David Bordes Santamaría valentziarrak irabazi du Sanferminetako Egile-Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketa: Akelarre da bildumaren izena, eta uztailaren 11n jaurti zuen, Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) enpresarekin. Urrezko San Fermina irabazi du, baina datorren urteko jaietan emanen diote; Urrezko San Ferminaz gain, 5.000 euro lortu ditu. Reyes Martí Miróren bilduma uztailaren...Adinekoen Sareek ibilaldi osasungarriak, topaketa sozialak, jolas-jarduerak, bisitak eta lantegiak antolatu dituzte udako hilabeteetarako
Iruñeko Udaleko Adinekoen Sareek jarduerak antolatu dituzte udan ere hiriko auzoetako adinekoen ongizatea sustatzeko. Adinekoen autonomia sustatu eta bakartze sozialari aurrea hartzeko xedez, 65 urtetik gorakoek doan parte hartzen ahalko dute eskaintzen diren ibilaldi osasungarri, topaketa sozial, jolas-jarduera, bisita eta lantegietan. Programa abian da, eta ibilaldi osasungarriak egin dituzte dagoeneko:...Hiriko erdiguneko berdeguneak onera etortzen ari dira sanferminen ondoren: belarra aratzeko lanak egiten eta lore-mazizoak landatzen ari dira
Sanferminen ondoren, hiriko erdiguneko lorategiak onera etortzen ari dira egun hauetan. Sanferminak hasi aurretiko egoerara bueltatzeko xedez, garbiketa-zerbitzua eta lorategietakoa sanferminen ondorioz gehien zigortutako guneetan ari dira lanean, batez ere Ziudadelan, Gaztelugibelen eta Gazteluko plazan. Gazteluko plazako belarra eta lore-mazizoak berreskuratu dituzte, oso hondatuta baitzeuden sanferminen ondoren; Ziudadelan eta Gaztelugibeleko...Musika-aretoak kalean zikloaren aurkezpena
press_conferenceNafarroako 27 emakume eskultorek Ikuttuz, oreka ukiezina erakusketa aurkeztuko dute Mistoen eraikinean: egungo proposamen eskultoriko eta artistiko zabala
expo Ikuttuz, oreka ukiezina erakusketa kolektiboak ostegunean berriz irekiko du Ziudadelako kultur programazioa sanferminetan itxita egon ondoren. Irailaren 14ra bitarte, Nafarroako 27 emakume eskultorek osatzen duten erakusketa honetan ez da ikuspegien eta artisten estiloen aniztasuna bakarrik nabarmenduko, artearen garrantzia ere azpimarratuko da lotura- eta hausnarketa-bitarteko gisa. Maider Beloki Unzu Kulturako,...Gaur, astelehenarekin, abiatuko dira Crispín Pintorearen kaleko asfaltatze-lanak, eta asteartean, Iturrama kalekoak, Pio XII.aren etorbidearen eta Fuente del Hierro kalearen artean
asfaltado iturrama Zoladura-lanak aste honetan abiatuko dituzte hiriko kale batzuetan: zatika eginen dira, ahalik eta eragin gutxien izateko. Gaur, astelehenarekin, Crispín Pintorearen kalean abiatuko dituzte lanak, eta kale horretan lanak bukatu eta gero, asteartean Iturrama kalean arituko dira, Pio XII.aren etorbidearen eta Fuente del Hierro kalearen artean. Asteazkenean, berriz,...Civivox sareak adin guztietarako filmak, kontzertuak, antzezlanak eta jolas-instalazioak eskaintzen ditu udako programazioaren barruan, eta sarrera librea da
cine de verano Civivox sareak askotariko kultur jarduerak eskainiko ditu udan: astelehenetik ostiralera bitarte, arratsaldez, adin guztietarako saio irekiak antolatuko dira, doan. Programaren lau zikloen barruan, 22 film proiektatuko dira, eta 10 kontzertuz, 3 antzezlanez eta 5 jolas-instalazioz gozatzeko aukera paregabea da. Aipatu moduan, Zinema-gauak , Bertsionatuz , Kultura Plazaz...Udalak 10 eta 14 urte bitarteko ikasleendako Bizilabe programa jarri du martxan Iruñean: STEM diziplinak sustatzen ditu, hau da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika
bizilabe Bizilabe programa Iruñean da dagoeneko: zientzia sustatzeko gazteendako aisialdi-programa bat da, eta Elhuyar fundazioak zuzentzen du. Irailetik aurrera, 10 eta 14 urte bitarteko 60 ikaslek (Lehen Hezkuntzako azken zikloa eta DBHko lehenengoa) jarduera zientifiko eta teknologikoetan parte hartuko dute Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Egitasmoa gaur goizean aurkeztu dute Mikel...Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoak zuzenbideari, lanari eta administrazioari loturiko gaiak lantzen ditu hileroko podcast batean: gazteek egiten dute, gazteendako
Jabetza intelektuala du hizpide Gaztediaren Etxeak aurten atera duen laugarren podcastak. Hilean behin zabaltzen dute, ostegunez, eta zuzenbideari, lanari eta administrazioari lotutako gaiak jorratzen dituzte. Ostegunean informatuko naiz du izena, eta gazteek egiten dute, gazteendako. Modu praktiko, dibertigarri eta hurbilekoan lantzen dituzte gaiak. Sare sozialen eta Iruña Gaztea webgunearen bidez...Aste honetan hasiko da Magdalena parkeko lanen hirugarren fasea, berdeguneak eta aisialdirako guneak sortu eta Burlatako errepidea eta Txantrea lotzeko
Aste honetan hasiko da Magdalena parkeko lanen hirugarren fasea: fase osoak 45.000 m2 hartzen ditu, eta eremu horretako zati batean eginen dituzte aste honetako lanak: zuhaizti natural bat eta kirolgune bat sortuko dituzte, oinezkoendako lotura sortuko dute Burlatako errepidearen eta Txantrearen artean eta Iturripurriako ubideko hezegunea berreskuratuko dute. Aurreikuspenen arabera,...Zinegotziak
UPN Imagen cristina ibarrola Cristina Ibarrola Guillén c.ibarrola@pamplona.es Declaración de bienes Declaración de bienes CV Cristina Ibarrola CV Cristina Ibarrola Ponte en contacto Imagen Carlos Salvador Armendáriz Carlos Salvador Armendáriz c.salvador@pamplona.es Declaración de bienes Declaración de bienes CV Carlos Salvador CV Carlos Salvador Ponte en contacto Imagen maria caballero María...Osasuna
Iruñeko eta Nafarroako kirol- eta gizarte-ikurra. Osasuna Klub Atletikoa 1920an sortu zen, eta 1922an bere lehen armarria izan zuen. Bertan paratu zituen kolore gorria eta urdina, lehoia, koroa eta baloi bat. Izena euskaraz du, eta “osasuna, indarra, kemena” adierazten du. 1920ko urriaren 24an Osasuna izeneko pasio bat jaio zen. Hala...