Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko deialdia egin da herritarren pa laguntzak emateko deialdia egin da herritarren partaidetzaren arloan jarduerak, ekimenak eta proiektuak garatu ditzaten

Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko deialdia egin da herritarren pa laguntzak emateko deialdia egin da herritarren partaidetzaren arloan jarduerak, ekimenak eta proiektuak garatu ditzaten
Aurrekontua 545.000 euroan mantenduko da iaz % 22,5 handitu ondoren, eta eskaerak uztailaren 16ra arte aurkeztu daitezke.

Iruñeko Udalak deialdia egin du elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko, Iruñean 2018. urtean programak, proiektuak, jarduerak eta jarduketak garatu ditzaten herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko esparruaren barruan. Iazko % 22,5eko gehikuntzaren ostean, aurrekontua 545.000 euroan mantendu da. Elkarte eta entitateek uztailaren 16ra arte aurkez ditzakete eskabideak.

Laguntza hauek Udalaren elkarlanerako laguntza-tresna bat dira, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek jarduketak egin ditzaten helburu harturik ehun soziala bultzatzea eta tokiko garapena sustatzea, betiere herritarren partaidetzaren, gizartearen ahalduntzearen eta gizarte-ekintzaren bitartez. Lehiatzeko, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek honako betekizun hauek bete beharko dituzte: legearekin bat eraturik eta dagokien erregistroan izena emanda egotea; Iruñean gauzatzea diruz laguntzeko eskatu duten jarduera hori; Iruñeko Udalarekin beste lankidetza-hitzarmenik edo kontraturik sinatuta ez edukitzea; jarduera garatzeko behar bezalako egitura edukitzea jada jardunean, eta zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak edukitzea.

¿Te ha sido útil esta página?