‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusiak 2.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu hirira irailean

‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusiak 2.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu hirira irailean
Irailaren 2tik 12ra nazioko zaldizko hoberenek hainbat jauzi- zein zaldi-heziera probatan parte hartuko dute, eta sarrera doan izanen da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusiak 2.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu hirira eta hura zaldiaren munduko erdigune nazionala bihurtuko du. Irailaren 2tik 12ra nazioko zaldizko hoberenek hainbat jauzi- zein zaldi-heziera probatan parte hartuko dute; sarrera doan izanen da, eta Ziudadelako lubanarroetan eginen da, Iturramako sarbidearen ondoan.

Nafarroako hipikaren historian inoiz antolatu den ekitaldirik jendetsuena izanen da, eta hala azaldu dute prentsaurrekoan María Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Patxi Jiménez Nafarroako Hipika Federazioko lehendakariak eta Jesús González Zizurreko Zaldi-zentroko zuzendari eta ekitaldiaren antolatzaileak. Antolatzaileek 200.000 euro baino gehiagoko aurrekontua aurreikusi dute, eta horietatik, 35.000 euro Iruñeko Udalak emanen ditu.

Jauzi-zaldizko Profesionalen Elkartearen Liga Nazionalaren Proba

Prentsaurrekoan parte hartu dute ere, zaldizkoen ordezkari gisa, Sergio Álvarez Moyak, top 10a munduko sailkapenean, eta Eduardo Álvarez Aznarrek, zeinak bere palmares zabalean Zurich mundu kopako Sari Nagusia baitu. Biek Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan parte hartu zuten eta nazioko zein nazioarteko sari asko lortu dituzte. Natalia Quintana ere egon da, Espainiako txapelduna zaldizko parahezieran hainbat urtez. Arma Aretoan ekitaldia aurkeztu ondoren, erakustaldi bat egin da Ziudadelaren barruan.

Prentsaurrekoan adierazi den bezala, inguruneak eskaintzen dituen baldintza ikusgarriek eta sarien garrantziek eragina izanen dute nazioko zaldizko hoberenek parte har dezaten. Jauzi-zaldizko Profesionalen Elkarteak, non barne hartzen diren nazioan kirol-prestigio handiena dutenak, Iruña bere liga nazionalaren proba gisa sartu du, horrela maila handiko zaldizkoen presentzia ziurtatuz.

2.000 pertsona ekitaldian eta komunikabide ugari

Aurreikuspenen arabera, lehen asteburuan gutxi gorabehera 300 zaldik parte hartuko dute hainbat probatan. Zaldiak lau egunetako bakoitzean lehiatuko dira, beraz, lehiaketako egun guztietan zehar 1.200 irteera inguru eginen dira pistara. Jauzien altuerek markatutako probetan adin guztietako zaldizkoek eta amazonek elkarrekin parte hartuko dute. Zaldi-hezieran, binomio parte-hartzaileek (zaldia-zaldizkoa) 3 jardunaldietan lehiatuko dira, pistara 200 irteera baino pixka bat gutxiago eginda.

Parte-hartzaile guztietatik, 200 pertsona inguruk beren zaldiak Nafarroaz kanpotik eramanen dituzte, hortaz, ia 600 pertsonaren laguntza izanen dute, ukuilu-zainak eta beste langile batzuk aintzat hartuta. Laguntzaileak, teknikariak, federazio-taldeak eta babesleak kontuan hartuta, guztira 2.000 pertsonak gaua pasa eta hiria bisitatuko dute.

Horiekin batera, komunikabide ugari egonen dira, eta ekitaldiaren berri emanen dute, hiria kokatzeaz gain, turismoa eta kultura sustatzen lagunduko dute. Lehiaketa streaming bidez emanen da, aplikazio baten bidez, eta irudiak egonen dira telebista-kateetarako, hala nola Teledeporterako.

Hiriko ondare turistiko eta kulturala hedatzea

Aukeratutako guneari esker, Iruñeko txoko ikonikoenetako bat hedatu ahal izanen da, harresien ingurunea eta Ziudadela, XVI eta XVII. mendeen artean eraikitako antzinako erabilera militarreko gotorleku errenazentista batek egituratutako ingurune naturala. Ondareaz gain, ekitaldiaren bidez Iruñeko baliabide turistiko zein kulturalei eta gastronomiari balioa eman nahi zaie.

Saria Ziudadelako mendebaldean eginen da, Laguntza Atean amaitzen den eta Iturramako auzoa komunikatzen duen zubiaren ondoan. Armadaren etorbidetik zuzenean sar daiteke lubanarro horietara; izan ere, zaldiak eta behar den azpiegitura bertatik sartuko dira. Horrela, txapelketa lubanarroetan bilduko da, harresien zonalde altuak ikusleentzat izanen direlarik, eta pisten inguruan harmailak ere egonen dira. Sarrera librea izanen da, eta edukiera kontrolatuta. Jarduera guztiak une bakoitzean beharrezko osasun-neurriak kontuan hartuta eginen dira, pandemiaren egoerarekin bat.

Irailaren 2tik 5era, nazioko jauzi lehiaketa eta ikuskizun-probak

Irailaren 2tik 5era lehenengo probak eginen dira, eta indargune gisa nazioko 4 izarretako jauzi lehiaketa izanen da. ‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusia lehiaketaren probarik garrantzitsuena izanen da. 145 cm-ko altuera duten jauzien hasierako ibilbidea da (joko olinpikoetan egiten den altuerarik handiena). Penalizaziorik gabe egiten dutenek berdinketa hausteko proba eginen dute, non denbora kontrolatuko baita. Proba horren ezaugarriak emozioa eta ikusgarritasuna dira.

Gainerako asteburuan lehiaketan hainbat altuera eta formatuko probak eginen dira. Abiadura-, erabilgarritasun- eta zailtasun-ariketak eginen dira, ikusleek zaldien lauhazkaz gozatzeko. Programa ofiziala bi ikuskizun-probek osatuko dute, osasun-baldintzek ahalbidetzen badute. Ostiral arratsalderako, ‘Sei barra’ proba aurreikusten da, non zaldiek lerro zuzenean jarritako sei oztopo bertikal pasako baitituzte. Eta larunbatean, ‘Jump&Drive’ bat: ibilbidearen erdia zaldiz egiten da eta beste erdia autoendako zirkuitu txikia da, lehiaketaren pistan bertan.

Zaldi-heziera klasikoa eta paraheziera irailaren 10etik 12ra

Lehiaketaren bigarren zatia irailaren 10etik (ostirala) 12ra (igandea) eginen da. Zaldi-heziera lehiaketak eginen dira, 2 izarretako zaldi-heziera klasikoko beste txapelketa nazional bat, eta zaldizko paraheziera probak (zaldi-heziera egokitua). Aste honetan proba herrikoiak antolatu dira, eta hipika eskolen parte hartzea eta haurrendako hastapen-saioak doan izan dira.

Plangintzaren arabera, abuztuaren 16an pistak prestatzen hasiko dira, eta instalazioak, harmailak eta epaileendako etxola mugikorra muntatzen. Abuztuaren 25etik aurrera, box mugikorrak muntatuko dira Armadaren etorbideko sarreratik gertu dauden lubanarroetan, ia Pio XII.aren kalearekin bat; zaldiak egoteko gune lasaia da. Instalazio horiek zein gainerakoak guneetara egokituko dira, horietan aldaketarik egin gabe. Pista sortzeko zoladuran harea zabalduko da, eta ekitaldia amaitzean kendu. Pistaren inguruan ikusleendako harmaila jarriko da. Azkenik, berotzeko pistaren ondoan jatetxeendako karpak jarriko dira, eta bere produktuak eskaini nahi dituen dendaren bat ere. Irailaren 13an bertan, astelehenarekin, gunea desmuntatzen eta garbitzen hasiko dira.

Tradizio bati berriz ekitea

Prentsaurrekoan azaldu dute hipikak Iruñean tradizioa duela. Adibidez, Navas de Tolosako batailaren mendeurrenaren karietara, 1912an, proba hipikoak egin ziren Gaztelugibelen, eta Alfontso XIII.a bertaratu zen. Hitzordu hori hainbat urtez gune berean egin zen, gero Fuerte del Príncipera pasaz, eta ondoren hiriko beste leku batzuetara.

Iruñean jauzi lehiaketa nazional bat ere egin da, hasiera batean San Fermín Trofeoa izenekoa, eta ondoren Teresa Moreno Memoriala. Ekitaldi horren bidez tradizio hura berreskuratu nahi da, eta hipika kirolaren ezagutza eta gozamena hiriaren erdigunera gerturatzea, Espainiako beste hiri batzuetan egiten den moduan, hala nola Ávilan (han ere harresien azpian, lehiaketarako berariaz prestatutako barrutian), Logroñon eta Leónen.

¿Te ha sido útil esta página?