Udaltzaingoko 25 agente berrik, 6 emakumek eta 19 gizonek, beren izendapena eta plakak jaso dituzte ekitaldi nagusi batean Ziudadelan

Udaltzaingoko 25 agente berrik, 6 emakumek eta 19 gizonek, beren izendapena eta plakak jaso dituzte ekitaldi nagusi batean Ziudadelan
Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Javier Goya Udaltzainburua izan dira Udalbatza gonbidatuta zegoen ekitaldiaren buru
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Gaur jaso dituzte beren plakak eta destinoa Iruñeko Udaltzaingora gehituko diren 25 emakume eta gizonek. Promozio berria 6 emakumek eta 24 gizonek osatzen dute, 5 agentek gaurko ekitaldian parte hartu ez duten arren; izan ere, kargua lehenago hartu zuten, Nafarroako beste polizietako kide baitziren, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntza ikastaroa baliozkotu zitzaien.

Ekitaldia Ziudadelako Arma Aretoko kanpoaldeko belardian egin dute, eta Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Javier Goya hiriko Udaltzainburua izan dira buru. Halaber, ekitaldi nagusian parte hartu dute Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak eta Alor bereko zuzendariak, Javier Labairuk eta Patxi Fernándezek, hurrenez hurren, eta Udalbatzako hainbat taldetako ordezkariek.

Hitzorduari hasiera emateko, Nafarroako ereserkia interpretatu da. Agente berriek zin egin edo hitz eman dute eta izendapenak jaso dituzte alkatearen eskutik eta plakak, Udaltzainburuaren eskutik. Ekitaldia amaitzeko promozio berriaren talde-argazki bat egin dute. Ekitaldian zehar Zura Quartet hari-laukoteak (biola eta biolina) hainbat musika-pieza tartekatu ditu.

30 agente berrietatik, 25 Hurbiltasuneko Brigadara gehituko dira, eta beste 5, Zirkulazioko Brigadara. Agente berriak kontuan hartuta, Iruñeko Udaltzaingoaren plantillan guztira 402 kide dira, horietatik % 14,1 emakumeak (56), 25 eta 63 urte bitartekoak. Promozio berri horretan emakumeak agenteen % 20 dira.

Agente berriek, hautapen prozesuan honako proba hauek egin behar izan zituzten: 100 galderako test erako proba teorikoa, gaitasun fisikoa neurtzeko hainbat proba (bankako pressa, igeriketa, Barrow testa eta Course Navette-ren testa), gaitasun psikoteknikoaren proba eta dagozkien proba medikoak. Behin gaindituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa egin zuten.

¿Te ha sido útil esta página?