Iruñeak San Saturnino zaindariaren eguna ospatuko du igandean, azaroak 29, Udalak antolaturiko onlineko kultur ikuskizun batekin. Bertan parte hartuko dute La Pamplonesa Udal Bandak, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak, Iruñeko Udaleko Gaitero eta Txistularien elkarteak eta Duguna Folklore Taldeak. Igandean, halaber, gaitero eta txistulariek ia ezezaguna den aurora bat estreinatuko dute, Manuel Turrillasek santuaren omenez konposatutakoa. Asteburuko ospakizun-proposamena osatzeko, La Pamplonesaren kontzertu bat izanen da larunbatean.
Horrela, Iruñeko Udalak hiriko ospakizun hori gogoratuko du COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela-eta programa tradizionala egin ezin izan den urtean; izan ere, programa horretan prozesioa eta Erraldoi eta Buruhandien irteerak izaten dira, besteak beste.
Ikuskizunaren zuzeneko emanaldia Udalaren webgune eta sare sozialetan eta Navarra Televisión-en
Iruñeko Udalak emanaldia eskainiko du, zuzenean Baluartetik, webgunearen eta Udalaren sare sozialen bitartez, eta Navarra Televisiónek ere emanen du. Zehazki, streaming bidez jarraitzen ahalko da, www.pamplonaescultura.es-en, bai gaztelaniaz webgunean, bai euskara-ean, eta Facebook (Pamplona es Cultura), Instagram (pamplonaescultura) eta Twitter (@pamplonaescultura) bidez; gainera, Youtube-en ere ikusten ahalko da.
Iruñearen Eguna ospatzeko ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta ez da ikuslerik egonen aretoan. Emanaldia abiatzeko, Turuta-jotzaileak eta Tinbalariak ariko dira. Ekitaldiaren programak jasotzen ditu musika eta dantza interpretazioak, besteak beste, Gainzaren Biribilketa, Trokeo-dantza, Turrillasen dantza, Larrain-dantza, etab.
San Zernin elizako agiritegiko partiturak
Iruñeko Udaleko Gaitero eta Txistularien elkarteak San Zernin elizan grabatutako bideoaren estreinaldial igandean izanen da, 09:00etan, eta zuzenean zein ondoren ikusten ahalko da, Youtube udal-kanalaren eta www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez, gaztelaniaz eta euskara webguneetan.
Bideoan jasotzen da Manuel Turrillasek konposatutako partitura baten interpretazioa, aurora bat San Saturninori. Obra hau ia ezezaguna da, egilearen musika-agiritegi pertsonalean baitzegoen. Interpretazioan, Zangozako metal laukote batek ere hartzen du parte. Talde honetarako moldaketak I. Blasco Itoizek egin ditu.
Larunbatean, La Pamplonesaren kontzertua Gayarren, zarzuela obrekin
San Saturnino eguna ospatzen den asteburuan La Pamplonesa udal musika-bandaren kontzertu bat ere izanen da, 19:00etan, Gayarre antzokian. Leku-kopuru murriztuarekin, sarrerak agorturik daude, baina nahi duenak hurrengo egunetan ikusten ahalko du emanaldia, grabatua, Navarra Televisión katearen bidez. J. Vicent Egearen zuzendaritzapean, kontzertuak ibilbidea eginen du ‘Zarzuelaren antologian barna’.
Esku-programak adierazten duen moduan, zarzuela musika-generoak bere garaian berriemaile-lanak egiten zituen, umorea, satira eta kritika soziala ere uztartuz. Igandeko kontzertuan, ikusleek ezagunen dituzten tituluen parte eta hautaketa instrumental txikiak jaso dira, besteak beste ‘El Asombro de Damasco’ eta ‘La Boda de Luis Alonso’ zarzueletakoak.
Iruñearen eguna Azaroak 29. 19:00. Programa
- Turuta-jotzea (Turuta-jotzaileak eta Tinbalariak)
- Gainzaren Biribilketa (La Pamplonesa eta Txistulariak)
- Deba (La Pamplonesa eta Txistulariak)
- Trokeo-dantza (Gaiteroak eta Duguna)
- Konpartsa agertokian (Gaiteroak eta Konpartsa)
- Iruñeko Txistulariak (Txistulariak)
- Turrillasen balsa (Txistulariak, Gaiteroak, La Pamplonesa eta Konpartsa)
- Gora Iruñea (La Pamplonesa eta Konpartsa)
- Dantzak Dugunaren eskutik (Gaiteroak eta Duguna)
- Larraindantza (Txistulariak, Gaiteroak, La Pamplonesa, Konpartsa eta Duguna)
- Agurrak (Txistulariak, Gaiteroak, La Pamplonesa, Konpartsa eta Duguna)